Galizia, Lugo, Coureleko mendietan barrena ibiliko gaitu Uxio Novoneyrak. Ibili gintuen bezala paraje berdintsuetatik Anxel Folek Kriseiluaren argipean. Hegoalderago bidaiatu ginen Xose Luis Mendez Ferrinen Mugaldeko jendearekin, Ourense aldera, Galizia eta Portugal bereizten dituen arraiara –hain justu Miguel Torga portugaldarrak Piztiak bilduman bisitatzen zuen Tras os Montes haien bestaldera–. Dena dela, beste garai batzuk ziren –Josu Landak, argikari honetantxe esan bezala, Novoneyraren poemen iritzira: “Baten batek galegotik gehiegi itzultzen ari dela pentsa dezake”–. Beste garai batzuk ziren, itzultzen genuen galegotik, Novoneyra, Fole, Mendez Ferrin, guztiek ere partekatzen zuten lurralde bat, mendi, landare, animaliez egina. Zerikusirik ez Iolanda Zuñigaren Post-it bizitzak ipuin liburuak erakusten dizkigun Vigo eta enparauekin. Horiek gutxiek, ordea, eta gehiagok, osatzen dute euskaraz irakur dezakegun literatura galegoaren kartografia.
Koldo Izagirreren itzulpenean, eta bi liburukitan –antza, papera merkeago zegoen laurogeietan, edo ez hain garesti behintzat–, Luis Pimentelen Sombra do Aire na Herba eta Celso Emilio Ferreiroren Longa noite de pedra poemategiekin batera, gerraondoko poesia galegoaren hiru oinarri nagusietako bat da Bazterrak. Coureleko gailur ilunak, beraz, otso lurrak, euri, elur egunak. Beste ezer baino lehen, leku izenak, “haietako asko esanguratsuak eta denotazio indar handikoak”, Izagirreren hitzaurrean. Horrexegatik daude galegoz, Pia Paxaro, Boca do Faro, Devesa da Rogueira. Pixka bat Joseba Sarrionandiak egiten zuena Ruper Ordorikak abestutako Izen zaharrak hartan, edota Oskar Alegriak Emak Bakia baita ezin ederragoan, itsas azpiko harkaitz, etxe izenekin. Ez bakarrik, ordea: osinak, txiribiak, mendabelarrak, kardulatzak, andagarratzak; balirudike hasiberrientzako botanika gida baten aurrean gaudela, plazer estetikoa ahaztu gabe, hori bai. Baina, guztiaren gainetik, natura, bere gordinean, bere osotasunean, eta ez hiriarekiko kontrajarri, ez eta bereziki gizajendearen gogoa aletzeko eran. Nahiz “hemen ongi somatzen dela gizona zeinen guti den”. Eta gizona dioenak dio emakumea, eta gainontzeko genero guztiak, noski. Hirurogeietan galegoen artean nagusi izan zen poesia soziopolitikoaren aurreko poesia da Novoneyrarena.
Garai batean gehiegi itzultzen zela uste bazuen inork, gaur egunean zilegi da pentsatzea gutxiegi itzultzen dela euskarara galegotik. Inork lurralde hori mapan zehatzago marrazten duen artean, ordea, ez ahantzi: Coureleko zeru-lurrak, Galizia-Portugal arraiakoak bezala, berdin Vigokoak, dira azkengabeak.
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]
Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]
Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]
Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]
Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]