Iberdrola, Endesa eta 3.400 milioi euroko lapurreta itzela

  •  Iberiar penintsulak azken urteotan ezagutu duen eskandalurik handiena ari da egosten: elektrizitate konpainia handienei 3.400 milioi euroko laguntzak eman ostean, horiek berreskuratzea “ahaztu” dute agintariek. Orain arteko iruzurrak txiki uzten dituen kopuru izugarri horrek lurrikara sortu beharko luke herritarren artean.

EiTBk bere blog zerbitzuan erakusten duen Santos Turiñoren argazkian, Iberdrolaren dorrea Bilbon, ibaitik oso hurbil; eskuin aldean dauka Euskalduna jauregia, ezkerretan Guggenheim. Industria desegin ondoren zerbitzuetan zentratuz birsortu den Bilbo berri
EiTBk bere blog zerbitzuan erakusten duen Santos Turiñoren argazkian, Iberdrolaren dorrea Bilbon, ibaitik oso hurbil; eskuin aldean dauka Euskalduna jauregia, ezkerretan Guggenheim. Industria desegin ondoren zerbitzuetan zentratuz birsortu den Bilbo berriaren ikonoetako bat da Cesar Pellik eraikitako etxeorratza, "Torre Iberdrola" bataiatua. Iberdrolak bere administrazio kontseiluan dauzka politikari ezagunak, tartean Jose Maria Aznarrekin barne ministro izandako Angel Acebes, "Euskaldunon Egunkaria" itxi zuena. Kontseilari da Xabier de Irala ere, BBKren ordezkari. Iberdrola Ingeniería y Construcción filialeko administrazio kontseiluan dago Juan Mari Atutxa Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia. Iberdrola Fundazioak 2012an 100.000 euro eman zizkion Aznar buru duen FAES think tank eskuindarrari “Propuestas para una estrategia energética nacional” programarako. Horiek, legez aitortutakoak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nola neurtu 3.400 milioi  euro? Onena izan liteke konparazioak egitea. Eusko Jaurlaritzaren aurrekontua datorren urterako, 10.639 milioi euro, Osakidetzarako 3.390, enplegu eta politika sozialetarako 1.064. Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrekontu propioa 1.570 milioi. Gipuzkoako Foru Aldundiarena  780 milioi euro. Kopuruokin alderatu ditzakegu Espainiako estatuak elektrizitate konpainia handiei barkatu dizkien 3.400 milioiak.

Zehazkiago esanda Espainiak korporazioei kobratu gabe oparitutako 3.393 milioi horietatik 1.562 Endesari dagozkio eta 1.159 milioi Euskal Autonomia Elkarteak bere enpresa ikurretako bat bezala aurkezten duen Iberdrolari. Kopuru txikiagoak bereganatu dituzte Viesgo (432), Fenosa (276) Cantábrico (155) eta Elcogás (119) konpainiek. Nekez ukatuko du inork  klase guztietako murrizketa eta miserien garaiotan administrazio publikoek galdutako milioi horiek izan beharko luketela herritarren arteko kezka iturri nagusietakoa.

Baina nola galdu liteke 3.393 kilo euro? Jose Afonso kantari portugesak Coro dos Tribunais abestian laburbildutako formularekin: “Guarda o teu roubo, guarda-o bem / Dentro de um papel a lei”: “Gorde ondo ostu duzuna, gorde ondo / Lege agiri baten barruan”. Lege batean oinarrituta Espainiako oligarkiak egindako lapurretaren kronika da Plataforma por un Nuevo Modelo Energético elkarteak argitara atera duena.

Espainiako establishmentaren egunkari nagusia den El Paísek titulu hau zekarren azaroaren 16an: “La Fiscalía investiga a Industria por perdonar 3.000 millones a eléctricas”.  Kronikan azaldu zuen Rodríguez Zapatero lehendakari zela 2007tik 2010era bitartean gobernuan aritutako zenbait goi kargu galdezkatu dituela ustelkeriaren kontrako fiskalak, “argitzeko ea PSOEren gobernuak konpainia elektrikoei barkatu zien 2.500 eta 3.500 milioi euro arteko zorra”.

Lehen salaketa 2013ko uztailean aurkeztu zuen energia berriztagarrietara igarotzeko trantsizioa aldarrikatzen duen erakunde batek, ekologiaren eta justiziaren aldeko pertsonalitate eta mugimenduak biltzen dituen Plataforma por un Nuevo Modelo Energético elkarteak. Bigarren salaketa aurkeztu zuen aurrekoaren osagarri, diru publikoen iruzurra ikertzea eskatuz. Antza denez, ustelkeriaren kontrako fiskaltza derrigortuta aurkitu da gaia ezagutu behar zuten zenbait goi karguri deklarazioa hartzera, oraingoz lekuko gisa soilik.

1997an hasi zen kontua. Argindar zerbitzua osorik liberalizatu zelarik, konpainiek egindako inbertsioak arintzeko Jose María Aznarren gobernuak, ministro zelarik Josep Maria Piqué, megawatio bakoitzeko 36 euro oparitu zizkien. Zenbait eztabaida eta gorabeheraren ostean –oposizioan zegoen PSOEren kontrako botoarekin– laguntza publikoa  8.600 milioi eurotan geratu zen (1,441 bilioi pezeta orduan). Konpainiak hasi ziren laguntza hori bezeroei kobratzen hileroko fakturan, herritar guztiei alegia. Costes de Transición a la Competencia (CTC) deitzen zitzaion propinatxoari.

Kobratzeko epearen mahuka

2005erako, ordea, argindarra asko garestitua zen, petrolioaren eta gasaren igoeragatik, eta konpainiak aurreikusitakoa baino gehiago ari ziren irabazten. 2006ko ekainean gobernuak eten zien CTCen ordainketa. Jose Montilla zen –laster Generalitateko president izango zena– Industriako ministro.

CTCak eten bai... baina ordura arte konpainiei gehiegiz pagatu zitzaiena itzultzeko eskatzea ahaztu zuen administrazioak. Orain fiskala galdezka hasi denean badirudi goi karguei ez zitzaiela erabat ahaztu zorra erreklamatzea baina kobraketa lanak patxada handiz egin zituztela. Patxada susmagarriz, kontutan edukiz azkenerako iraungi egin zela  legez kobratzeko epea.

Montillarekin Energia zuzendari zen Ignasi Nieto gogoratzen da garbiki gehiegi kobratu zutela Iberdrolak, Endesak eta enparauek, liberalizazioa aprobetxatzeko goregitik egin zituztela kalkuluak. Ekologistek aipatu dituzten zifrak berretsi ditu gainera, eta dio goi teknikariei –Estatu abokatuei– 2006an eskatu ziela zer egin erabakitzeko informea. Txostena atzeratu zen... 2008ko martxoa arte. Funtzionariook ohartarazten zuen konpainiei zorra kobratzeko epea 2006an hasi zela eta 2010ean iraungiko zela.

Ministro bat joan eta bestea etorri, Montillaren ondoren Joan Clos, gero Miguel Sebastián... 2010 urtea pasatu zen eta agur kontsumitzaileek korporazioei pagatutako gehiegizko 3.493 milioi euroak.

Nuevo Modelo Energético plataformako eledun Cote Romerok esan du: “Espainian ez da hau adinako iruzurrik gertatu sekula”. Handiak izanagatik askoz txikiagoak diren iruzurrek zalaparta handiagoa sortu dute: Urdangarin 16 milioi, Pujol 32, Palma-Arena 42, Barcenas-Gürtel 120, Marbella 500, Andaluziako EREak 721... Lekutan daude Iberdrola, Endesa eta beste lauak 3.393rekin.

Gaia Europako Legebiltzarrera ere eramanik, Argiako irakurleek ezaguna duten Florent Marcellesi gidari ekologistak salatu du argindar zerbitzuaren liberalizazioa abiatu zenetik agintari politikoek babestu dituztela oligopolioan ari diren enpresa handien interesak. “CTCena ez da iruzur elektrikoa den icebergaren pikoa baizik. Sartuta gauden krisi sistemikotik atera nahi baldin badugu, derrigorrez egin behar dugu energiazko trantsizioa, energi iturriak demokratizatuz eta ate birakariak behingoz suntsituz”.

Ate birakariak (revolving doors ingelesez) deitzen zaie agintari handiek beren jardunean politikatik enpresa handietara eta alderantziz, enpresa handietatik goi karguetara, egiten dituzten jauziei. Aipatzen dugun kasuan, korporazio elektrikoak eta oro har energiari lotutakoak ezagunak dira agintari politikoak fitxatzeko daukaten ohituragatik. Tartean presidenteak, ministroak,  sailburuak eta klase guztietako goi karguak, begiratu besterik ez dago Iberdrola, Repsol, Enagas, Gas Natural, Endesa, Gamesa, eta abarren administrazio kontseiluetan.

CTCena bezalako iruzurrekin lortutako inpunitateaz harrotuta, lapurreta berrien albisteak ugaritzen doaz geroztik. Tarragonan (Katalunia), Ebroren bokalean Castor hobian gasa metatzeko baimena lortu zuen ACSk (Real Madrideko Florentino Perez buru) ikusi denean hori ezinezkoa dela inguruetan lurrikarak eragiten dituelako, kalteordainetan Estatuari kobratu nahi dizkio... 1.350 milioi euro.

Bitartean, Javier Marotok Gasteizen jendeak berotzen ditu gure artera deus gabe iritsitako etorkinen kontra.


ASTEKARIA
2014ko abenduaren 21
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Maddi Ane Txoperena Iribarren  |  Pikara Magazine
#2
Eneko Atxa Landa
#4
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enpresak
Itziar Ituño: “Aldaketa bat exijitzea eta salatzea dagokigu; ea CAF enpresak ere berdina egiten duen”

Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.


Saioa Alkaizak uko egin dio Igartza literatur bekari, CAF diru-emaile delako

"Israelen kontrako boikot kanpainak martxan dauden honetan, kulturgileoi lerratzea dagokigu", adierazi du Saioa Alkaizak komunikabideetara igorritako oharrean. BDZk txalotu egin du Alkaizaren erabakia, eta Elkar argitaletxeari gonbita luzatu dio, "erabaki ausartak... [+]


2025-09-09 | Gedar
EAJko presidente ohi Andoni Ortuzar kanpo-aholkulari gisa fitxatu du PwC multinazionalak

 "Komunikazioan eta gai publikoetan" lagunduko dio enpresari. Lizitazioak manipulatzeagatik isundu izan dute konpainia, eta lotura zuzenak ditu EAJrekin. 


ANALISIA
CAFek Israelekin kontratua eteteko asmorik ote du?

Etengo du. Hori da kaskora supituan etorri zitzaidan pentsamendua, gosaria ahoan eta Euskadi Irratia sintonian, Imanol Pradales lehendakaria entzun nuenean CAF “gogoeta etikoa” egitera gonbidatuz, Palestinako lur okupatuetan trena eraikitzeko duen kontratua eten edo... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz "gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, "baldintza egokirik" ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela "baieztatu" beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Riviera Gaza: euskal ekonomiarako aukera bat?

Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Genozidioaren ekonomia Palestinan: Francesca Albanesek lotsagarri utzi ditu multinazionalak

Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]


Tubos Reunidoseko enplegu espedientea "azken urteetako produkzio egoerarik onenean" inposatu nahi dutela salatu du ESK sindikatuak

ESK-k azpimarratu du zuzendaritzak soldatak igo dituela, langileen prestazioak murrizten ari diren bitartean. Berez, 2020tik abiatzen duten seigarren espedientea da honakoa.


Eguneraketa berriak daude