Asuna irabazian

Asuna (Urtica dioica) irabazian dago. Osinak nitrogeno asko duen lurra atsegin du. Gure inguruko landarea da ukuilu, korta eta etxeetan. Katuen mugarrien barruan, beti dago simaurra ez bada minda. Horrek asuna dakar. Asuna landare magiko da natura eta biodibertsitatearen ikuspegitik. Ikaragarrizko lanak egiten ditu: jaki ona da eta sendabelar osagai aparta. Guretzat eta beste landareentzat ere. Argazkiko asun sorta inaurkin edo usteltzen ari den lur pilaren aldamenean, nitrogenoa erruz askatzen ari denaren ondoan, irabazi ederrean dago. Mardul asko. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-24 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude