Askotan, gutxien espero denean, gauzak ezustean aldatzen dira. Europako hauteskundeei esker –batzuek ez diete ezer eskertuko, noski–, panorama politikoa eraldatzen hasi da. Irakurketa asko dira posible, aldagai askoren arabera: lurraldeak, alderdiak, ideologiak... Nik nirea egin dut, ilusioaren eta etorkizunaren arabera –hau ere zilegia da eta–.
EAEn emaitzek panorama irekia utzi dute: EAJk irabazi du, EH Bildu gertu duelarik. PSOEk eta PPk sekulako jipoia jaso dute eta Ezker Anitzak eta Podemosek lortutako bozen kopuruak bermatzen die toki interesgarria etorkizunean.
Nafarroan egoera desberdina da, baina joera antzekoa: PPk irabazi du, baina EH Bildu atzetik gertu doakio. PSOEk –PSNk– kolpe latza hartu du, EAJk emaitza kaxkarrak lortu ditu, Izquierda Ezkerra eta Podemosen oso atzetik.
Katalunian oraindik dena erabakitzeko dago: ERC, CIUren aurretik jarri da, bien artean %55 gainditzen dute eta Espainiako alderdi nagusiek behera egin dute nabarmen.
Espainian, zaila da emaitzak argiagoak izatea: PPk gehi PSOEk 5.000.000 bozka galdu dute eta bien artean ez dira %50era iristen –%26 eta %23–, Izquierda Pluralek %10 lortu du, Podemosek %8, UPyDk %6,5, Primavera Europeak %2, eta abar.
Europan, nabarmenena, gehien azpimarratu dena, alderdi ultraeskuin eta xenofoboen igoera izan da. Benetan sinestezina da Frantzian, Ingalaterran, Danimarkan edo Austrian alderdi horiek botoen %10etik %29ra lortu izana.
Oso zaila da ondorio orokorrak ateratzea, baina argi dago herriak aldaketaren alde egin duela apustua: Europan eskuinera jo dute, EAEn eta Nafarroan, Espainian bezala, ezker aldera egin da bira. Bi era desberdinak herritarron haserrea bideratzeko eta oso ondorio desberdinak ekar ditzaketenak, noski.
Honaino emaitzak. Baina emaitza hauen ondorioak dira orain eztabaidagai, batez ere Espainian: gehiengo absolutuaz Gobernuan dagoen PPk botoen %26 besterik ez du lortu eta orain gutxira arte gobernatu duen PSOEk %23 bakarrik.
PP saiatu da bere porrota ezkutatzen, irabazi duela gogoratuz, baina kolpea galanta izan da. PSOEk, aldiz, aukera hori ez du izan: bere porrota nabarmena izan da, aurrerapauso handia emateko aukera zuela adierazi eta gero. Orain jabetzen ari da, derrigorrez, norabide garbirik ez duela, proiekturik gabe dagoela eta aspaldian uko egin diola politika ezkertiarrari. Hauteskunde hauetan herriak bizkarra eman die, bai bere politikari, baita bere liderrei ere. Lan latza du hemendik aurrera –liderra hautatzea gutxienekoa izango delarik–. PSOEk –PSE eta PSN barne, noski– erabaki sakonak hartu behar ditu, birfundatu behar du, bere rola aukeratu eta bere esparrua deliberatu, hau da, herritarron eskubideen alde ala botere ekonomikoen eta Espainiako batasun eztabaidaezinaren alde aukeratu behar du.
Gure lurraldean panorama desberdina da, jakina. Ezkerra indartsu atera da hauteskunde hauetatik –EH Bildu buruan, baina baita Ezker Anitza eta Podemos ere– eta aliantza berriak espero daitezke etorkizunean. Bestalde, EAJ eta EH Bilduren arteko lehia ikusgarria izaten ari da, batez ere Gipuzkoan, eta urtebete besterik ez dago datozen udal eta foru hauteskundeetarako.
Halere, hauteskunde hauen ondoriorik deigarriena hauxe izan da: espazio berriak zabaltzen ari direla, orain arte aldaezina eta iraunkorra zirudien egoera mugitzen hasi dela eta gure etorkizun beltza aldatzeko gai garela, horrela nahi izanez gero. n
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Talentu faltaren mamua da azkenaldian ekonomiaren ikuspegi kapitalista hegemonikotik ezarri nahi diguten eta denek ontzat eman behar dugun ideia nagusietako bat. Arazo artifiziala da, eta ikuspegi oso elitistatik, gure egunerokoan ez dagoen denon arazo bihurtu nahi... [+]
Urteak ziren elkar ikusten ez zutela. Kalean elkarrekin topo egiten ez zutela. Egoera kanpotik ikusita, bi ezagun besterik ez ziruditen. Atzean daude, oso atzean, gaztaro hasierako urte bizi haiek, non kuadrilla bereko lagunak ziren. Non eguna eta batez ere gaua konplizitatez... [+]
Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]
Momentu honetan, eta buruileraino, Adimen Artifizialari buruzko erakusketa erraldoi bat ikusgai da Parisko Galerie nationale du Jeu de Paume museoan, izenburu honekin: Mundua, Adimen Artifizialaren arabera. Erakusketa horretan, hainbat arte obra garaikide agertzen dira,... [+]
Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]
Herriko liburutegian, teknologiaren inguruko espazio ireki batean hartzen dut parte. Aurrekoan, haurrentzako robotika proiektu bat sortzeko Arduino plaka erabiltzen ikasi nahi zuten bi emakume gerturatu ziren, bata programatzailea, bestea ni bezalako kuxkuxeroa. Hirurak jarri... [+]
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]