Lugorri utzitakoaren sentipena

  • Maitzaren 14an Barbecho dantzalan garaikidearen aurrestreinaldia eskaini zigun Natxo Montero bilbotarrak, Arriaga Antzokian. Harekin Laia Cabrera antzezle eta dantzari kataluniarra aritu da sormen prozesua bera ardatz duen obra honetan. Gelatxoak programak lagundu du. Ekainaren 14an estreinatuko da.

Nolatan Barbecho?

Carni di prima qualitá lanarekin aritu naiz aurreko bi urteetan. Argentina, Kolonbia eta Hego Korean erakusteko aukera izan dugu, aldiz, Euskal Herrian gutxitan programatu gaituzte... Lugorri egoeran nengoela sentitzen nuen, aldaketa asko etortzeko prest baina era berean ez nuen nire burua behartu nahi. Desorekan sentitzen nintzen, bakarrik, ideiak ez ziren dantzatik etorritakoak, maskarak, normalean erabiltzen dudan arropa... materiala banuen baina inolako antolamendurik gabe.


Noiz sortu zen Laia Cabrerarekin lan egiteko aukera?

Antzezlea bada ere, gustuko nuen bere gorputza gestionatzeko modua eta elkarrekin lan egitea proposatu nion. Bartzelonan elkartu ginen hamar egunez, eta bilduta nuen material guztiarekin hasi ginen. Gironan egin genuen bigarren egonaldia. Absurdua ere lan egiteko baliatu dugu.


Lurra funtsezko elementua duzue lan honetan.

Zerbait organikoa nahi nuen. Lurra oso eszenikoa da. Nire gurasoak Gaztelakoak dira eta gogoan nituen lur sail horiek.


Pako Revueltas aktorearen kanpoko begirada izan duzue lagungarri.

Nire egoera pertsonalaz hitz egiten duen pieza honek azkenean, sormen prozesuaren inguruan murgiltzera eraman gaitu. Pakok asko daki eszenaz eta materialari forma eman dio, kaosa antolatu du. Bestetik, Arriagako dataren presioa hor zegoen, jendea dantza formala ikustera doa, ez proposamen berritzaileak edota apurtzaileak. Sufritu egin dut lan honekin. Prosezu gogorra izan da, eta nik ez dut ikasi nahi sufrimendutik, porrota ere aukeratzat onartu dut.


Pieza hau dantzatik harago doa, ezta?

Publikoaren egarria asetzea zaila da. Ikusleek begiratzea nahi nuen, baina nola? Gailu elektronikoei begira goaz denok. Horregatik, irudiak proposatzen dizkiet ikusleei, bakoitzak nahi duen irakurketa egin dezala. bederatzi hilabeteko prozesua izan da eta lanak bide asko hartu ditu. Hutsetik sortzen dena oso nekosoa da.


Diziplina ugari uztartu duzu, sinbolismoz betetako mugimenduak tarteko.

Ez dakit nire dantza edo antzerkia den... Gorputzak berebiziko garrantzia du niretzat. Gorputza dut abiapuntua, baina ez dut katalogatu nahi, proposamen eszenikoa dela esango nuke. Jendeak erabaki dezala zer den. Dantza munduan oso lerro markatua nuen baina hortik ere alde egin nahi nuen. Aldaketak maite ditut.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza garaikidea
2023-03-09 | dantzan.eus
Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza... [+]


‘Laminosine’ ikuskizuna eskainiko dute Oztibarreko nerabeek Zarautzen

Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak Laminosine ikuskizuna sortu du. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz, hamahiru nerabek kontakizun eta pertsonaia mitologikoak taularatzen dituzte, antzerkiari eta ipuinari ere tokia eginez. Lehen hiru saioak Ipar Euskal Herrian... [+]


2022-12-07 | ARGIA
Moor Krad dantza ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Arriaga Antzokian

Ertza dantza konpainiak Aitor Zabaleta dantzari eta koreografoaren Moor Krad lana taularatuko du lehen aldiz ostiralean, Bilboko Arriaga Antzokian. Gure baitan "guztiok gordetzen dugun itzal hori" da obraren ardatza.


Lucia Lacarra. Balleta bizitza egina
"Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari"

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio.
Gure kulturaren... [+]


2018-10-17 | dantzan.eus
Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza... [+]


Eguneraketa berriak daude