Moor Krad dantza ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Arriaga Antzokian

  • Ertza dantza konpainiak Aitor Zabaleta dantzari eta koreografoaren Moor Krad lana taularatuko du lehen aldiz ostiralean, Bilboko Arriaga Antzokian. Gure baitan "guztiok gordetzen dugun itzal hori" da obraren ardatza.


2022ko abenduaren 07an - 12:27
Azken eguneraketa: 13:29

Abenduaren 9an, lehenbizikoz taularatuko dute Ertza dantza konpainiaren Moor Krad obra. Bilboko Arriaga Antzokian egingo da obraren estreinaldia, arratsaldeko 19:30ean.

Asier Zabaleta dantzari eta koreografo gipuzkoarrak zuzendutako lana da Moor Krad. Testurik ez du, eta dantza garaikidea darabil lengoaia nagusi bezala, azken hamarkadetako teknikekin uztartuta: krump, tutting eta dantza urbanoei ere egiten die tokia lanak. "Emozioz beteriko mugimendu hutsa, testurik gabe, hitzek esan ezin dutena esateko", irakur daiteke obrari buruzko fitxan.

Argiaren tratamenduari garrantzia ematen dion lana da, argiztapen monokromoa bilatu baitute nagusitasuna dantzarien gorputzei emateko; Junky Mayo arduratu da aspektu horretaz, eta Pello Artolak egin du eszenografiaren diseinua. Musikari dagokionez, aldiz, John Dowland eta Henry Purcell konposatzaile barrokoen piezen aukeraketa batean oinarritu dira, eta musika elektronikoaren bidez eguneratu egin ditu Marx Kanou musikariak. Abestiak zuzenean abesten ditu Iosu Yeregui abeslariak.

"Guztiok gordetzen dugun itzal hori" argitara eramateko helburua du Moor Krad obrak. "Bizitzan zehar erreprimitu egiten ditugu ezaugarri horiek, askotariko arrazoiak tarteko, eta gure nortasunaren gela ilunean gordetzen ditugu, gureak ez direlakoan", dio sinopsiak. Moor Krad-en taularatzen diren pertsonaiek –Valerio Di Giovanni, Rafke Van Houplines, Pilar Andrés, Denis Martínez, Thiago Luiz Almeida eta Iosu Yereguik antzeztuak–, baina, badakite badakite alde ilun bat dutela eta alderdi horrek pertsona gisa osatzen dituela. "Hori dela eta, ez dituzte kontraesanak ezkutatzen, eta diren modukoak agertzen dira".

"Moor Krad-en ez dago gezurrik, ez moral bikoitzik, ez bizitza paralelorik. Hemen, den guztia argitara ateratzen da. Aratz jaiotzen gara, baina, besteei atsegin egin eta onartuak izan nahian, haurtzaroaren eta gaztaroaren zati handi bat ematen dugu zaku batean gure zer ezaugarri gordeko ditugun erabakitzen; eta gainerako denbora zaku hori husten ematen dugu…".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza garaikidea
2023-03-09 | dantzan.eus
Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza... [+]


‘Laminosine’ ikuskizuna eskainiko dute Oztibarreko nerabeek Zarautzen

Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak Laminosine ikuskizuna sortu du. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz, hamahiru nerabek kontakizun eta pertsonaia mitologikoak taularatzen dituzte, antzerkiari eta ipuinari ere tokia eginez. Lehen hiru saioak Ipar Euskal Herrian... [+]


Lucia Lacarra. Balleta bizitza egina
"Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari"

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio.
Gure kulturaren... [+]


2018-10-17 | dantzan.eus
Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza... [+]


Eguneraketa berriak daude