Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

  • Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza garaikideko konpainia erreferenteetakoa izan zen eta Nafarroako talde profesional bakarra; 1992an bukatu zuen ibilbidea taldeak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko martxoaren 9an - 10:24
Yauzkari dantza taldea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1979an Iruñeko Pablo Sarasate Musika Kontserbatorioko zuzendari kargua hartu zuten Lainezek eta Martinezek eta han sortu zuten Yauzkari taldea. Europan zehar ibili ziren eta hainbat sari eta errekonozimendu eskuratu zituzten oholtzaratu zituzten lan probokatzaile, harrigarri eta konprometituekin.

Dantza ibilbide oparoa eta berritzailea

Yauzkari konpainia sortu aurretik, Donostiako bi dantzariak sorterria utzi eta Amsterdamera joan ziren. Hango Het Nationale Balletetean dantzatu ziren bost urtez eta handik Donostiara itzultzean, 1970ean, Anexa konpainia sortu zuten. 1973an, Bartzelonako Institut del Teatron irakasle sartu ziren. Iruñean egin zituzten beren azken obrak, Piejuntoapie dantza konpainiarekin. Azken sorkuntza, 2010ean estreinatu zuten Iruñeko Gayarre Antzokian.

Informazioa: Eresbil: Yauzkari konpainiaren dokumentu-funtsa


Dantza garaikidea kanalean gehiago
2014ko martxoaren 26
Nortasun agiria

Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin