Indarkeria ardatz hartuta, Bilboko antzerki eta dantza garaikide jaialdia hasiko da asteazken honetan

  • Bilboko Udalak antolatzen duen BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko da dantza eta indarkeria lotuz. Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, lau estreinaldi eskainiko ditu Campos Antzokian, Sandra Gómez, Blanca Arrieta, Isaak Erdoiza eta Pablo Fidalgo artisten eskutik. Horrez gain, BADek lekua gorde du nazioartean ibilbidea duten ekoizpen lanetarako, Arkadi Zaides koreografoaren Archive edo Juan Domínguezen My Only Memory lanetarako, adibidez.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 17an - 10:09
Israeli egindako kritika da Arkadi Zaidesek BADen aurkeztuko duen koreografia.

Estreinaldien artean, Sandra Gomezen Todo por los aires –Circula 2018 jaialdian Valentziako konpainia gisa aukeratutakoa–, dago, urriaren 20an estreinatuko du. Bigarren estreinaldia urriaren 21ean izango da, Arabako Blanca Arrieta koreografo eta dantzariaren Despacio. Una serie de aproximaciones sucesivas sorkuntza lanarekin.

Campos Antzokiak Isaak Erdoizaren MASA jasoko du urriaren 27an. Lan horrek BADen laguntza du, Bilboko Udalak sorkuntza eszenikoari laguntzeko urtero deitzen duen “Artistak Egoitzan” programaren azken edizioan aukeratutako egitasmoetako bat baita. Azkenengo estreinaldia urriaren 23an izango dena, Pablo Fidalgo galiziarraren Anarquismos (Por el medio de la habitación corre un río más claro) da, BADen eta Portugalgo, Frantziako eta Galiziako beste jaialdi eta antzoki batzuen arteko ekoizpen lana.

Campos Antzokiko programazioa BADen barruan Euskal Herrira helduko diren beste proposamen batzuekin osatuko da, Juan Domínguezen My Only Memory eta Arkadi Zaides koreografoaren Archive bakarkako dantza lana, mundu osoko jaialdietan parte hartu duen eta Israelen kritikak eragin dituena, Israelen eta Palestinaren arteko gatazkaren azterketa artistikoa proposatzen baitu.

Egitaraua

Urriak 17

Germinal dokumentala. Carla Fernandez eta Ines Bermejo. 18:00etan Rekalde aretoan.

Urriak 18

Mi padre no era un famoso escritor ruso dokumental eszenikoa. Barbara Bañuelos. 19:00etan, La Fundicionen.

My Only Memory. Juan Dominguez. 21:00etan Campos Antzokian.

Urriak 19

TAILERRA: Heartbeat. Sandra Gomez. 16:00etan, San Fratziskoko zentro munizipalean.

Entre lo que ya no está y lo que todavía no está. Juan Dominguez. 19:00etan, Bulegoa z/b

El fin de las cosas. Eva Guerrero / Doos Colectivo. 21:00etan, Campos Antzokian.

Urriak 20

Flipper. Unplush. 19:00etan, La Fundicionen.

Todo por los aires. Sandra Gómez. 20:30ean Campos Antzokian.

Urriak 21

Farci.e. Sorour Darabi. 21:00etan La Fundicionen.

Urriak 22

Sayonara Baby. Kanpai Natalia de Miguel eta Jorge JAuregi Allue. 20:00etan, Pabelloi 6an.

Urriak 23

Two parallel studies of solitude. You & Me Productions. 11:30ean, Rekalde salan.

Urriak 25

Sareak. Organik dantza-antzerki. 19:30ean, Babellon 6an.

¡Ay! ¡Ya!. Macarena recuerda Shepherd. 21:00etan La Fundicionen.

Urriak 26

Two parallel studies of solitude. You & Me Productions. 11:30ean, Rekalde salan.

Tutuguri. Flora Detraz. 19:30ean La Fundicionen.

Urriak 27

MASA. Isaak Erdoiza. 20:00etan Campos Antzokian.

Urriak 28

Là. Baro D'evel. 20:00etan Pabellon 6an.

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza garaikidea
2023-03-09 | dantzan.eus
Yauzkari dantza konpainiaren dokumentu-funtsa jaso du Eresbilek

Yauzkari dantza taldearen koreografia, bideo eta programa batzuen argazkiak jaso ditu Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak. Yauzkari Jose Lainez eta Concha Martinez donostiarrek 1980an sortutako dantza garaikideko konpainia izan zen, egoitza Iruñean zuena. Dantza... [+]


‘Laminosine’ ikuskizuna eskainiko dute Oztibarreko nerabeek Zarautzen

Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeak Laminosine ikuskizuna sortu du. Dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz, hamahiru nerabek kontakizun eta pertsonaia mitologikoak taularatzen dituzte, antzerkiari eta ipuinari ere tokia eginez. Lehen hiru saioak Ipar Euskal Herrian... [+]


2022-12-07 | ARGIA
Moor Krad dantza ikuskizuna estreinatuko dute ostiralean Arriaga Antzokian

Ertza dantza konpainiak Aitor Zabaleta dantzari eta koreografoaren Moor Krad lana taularatuko du lehen aldiz ostiralean, Bilboko Arriaga Antzokian. Gure baitan "guztiok gordetzen dugun itzal hori" da obraren ardatza.


Lucia Lacarra. Balleta bizitza egina
"Emozioak bizitzen eta momentu onak igarotzen lagundu diot jendeari"

Nazioartean diren sari behinenak jasoa da dantzaria. Haatik, profeta ere izan da bere herrian, eta Euskal Herriak ere ohoratu du, Zumaia jaioterriak bezainbat. Munichetik etxera etorrarazi zuen pandemiak, eta bi ikuskizun ditu etxeratzearen ondorio.
Gure kulturaren... [+]


Eguneraketa berriak daude