Ardura hartzeak ez du dena alde

  • Antonio Manuel Fraga:: Xildas

    Susi books, 2013

    Itzultzailea:: Garbiñe Ugarte Grazianteparaluzeta

Xildas, Antonio Manuel Fragak idatzitako nobela.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sesgañako Catuxak –bederatzi urteko neska futbolzalea– Xildas izeneko iratxoa aurkitu du herriko plazatik gertu, tokitara joan zaion baloiaren bila jo eta zoko ilun batean sartu behar izan duenean. Iratxo kirasdun eta bihurria negarrez ari da, bakarrik eta galduta dago, bere bizitokira heldu ezinik. Catuxak, mesfidati baina errukituta, ingurune aproposa aurkitzen lagunduko diola agindu dio Xildasi, eta hala, Uxia eta Ulises lagunak eta Vicente, beti zanpaka ari den ikaskidea, bidaide dituela, oinez hamar bat ordura dagoen basoraino joango dira, ezkutuka eta isilka, gurasoei baimenik eskatu gabe. Bidaian iratxoen bizimodu eta ibilerak ezagutuko dituzte, eta azkenerako, Vicenteren bihotz ona deskubritzeko parada izango dute. Artean kalapitak ere biziko dituzte, ordea, eta trantze txarra pasatu beharko dute gurasoen aurrean.

Gogoetara garamatza liburuaren amaierak: haur koskortuek egiten dituzten bihurrikerien zergatiez, eta bihurrikeriaren ordainetan ezartzen zaien zigorrez, hezteko metodoez.


Irakurri gehiago: Liburuak Kultura Literatura
Liburuak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin