Euskeraren Jatorriak euskoiberismoa izango du oinarri 9. biltzarrean

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskeraren Jatorriaren 9. Biltzarra maiatzaren 10ean izango da, Gernika-Lumon (Bizkaia). Aurten euskoiberismoa izango da ardatz eta iberierari buruzko lau ikerketa lan aurkeztuko dituzte. Luis Silgo ikerle valentziarrak iberieraren eta euskararen arteko harremanak zertan diren azalduko du; Antonio Arnaiz madrildarrak bien arteko harremana historikoki nola deuseztatu nahi izan duten kontatuko du; eta Jabier Goitiak Iberiako toponimiaren eta euskararen arteko harremanak toponimian eta terminologian utzitako aztarnez hitz egingo du. Goizeko laugarren hizlaria Virgilio Correia portugaldarra izango da eta hura penintsulako hego-mendebaldeko idazkeraz eta dauden teoria berriez mintzatuko da.

Bazkalondoren Gernikako Arbola bisitatuko dute, haritzaren esanahi mitologikoaz aritzeko. Arratsaldean beste hainbat hitzaldi izango da. Horien artean Edo Nyland kanadarrak euskara hizkuntza indoeuroparren oinarria dela dioen teoria azalduko du. Jardun labur horretaz gain, bezperan, hilaren 9an, arratsalde osoko mintegi berezia eskainiko du eta bizitza osoan egindako ikerketa lanak landuko ditu. Hilaren 10eko egitarauari jarraiki, Jorge Ribero-Menesesek Iruña-Veleia izango du hizpide.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Gure txinpartak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Izateak eta izenak

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Beharra, eragile handi

2025eko abenduaren 17
Euskal pizkundea
Non dago biziraupenaren langa?

Eguneraketa berriak daude