Inoiz idatzi dut orriotan, jakina bada ere, Euskal Herrian tonaka dauden musika taldeen artean badirela, emaitza bereizgarria eta borobila lortu arren, sekula behar bezala ezagutzera ematea lortzen ez dutenak, ia izenez ere gogoratzen ez ditugunak. Aipatu ditzaket Norman, Anger, PAM eta beste asko; eta horien artean Kaskezur taldearen azken lana, Musikazuzenean-eko Koldo Otamendik gomendatu zidana.
Baztandar hauek bigarren diskoarekin ezagutu nituen 2011n, eta orriotan elkarrizketatu nituen Gure jokua zela medio. Eskemak apurtzeko egiten zituzten ahalegin eta lorpenek harritu ninduten erabat. Gai izan ziren rock klasikoa, funkya eta psikodelia barra-barra lantzeko, Negu Gorriak taldeari keinuak egiteko zein azeleragailua zapalduta punk-rocka jorratzeko. Eta hitzetan irudimena muturrera eraman zuten, tarteka ia surrealismoa ukituz. Surrealismotik ere ez ziren urrun ibiliko, izenez bakarrik ezagutzen dudan estreinako Itzulera kapsularik gabeko espaziora bidalitako azken zakurrak diskoa grabatu zutenean.
Baina goazen oraingo Ilgora diskora, honako hau ere taldeak berak autoekoitzia. Laukoteak espaziora gauzak bidaltzeari utzi, serioago jolasten hasi eta lan borobila gauzatu du, Hans Krügerrek Subizan grabatua eta Karlos Osinagak nahastu eta masterizatua.
Diskoa zabaltzen duen Haizea hartzera noa asmo iragarlea bada ere, despistatu egin dezake: gitarra bihurriak melodiaren mesedean bai, baina lagun artean abesteko moduko pieza itsaskorra da, xinpatikoa. Despistatu diot, jarraian Sonik-ekin datorrelako lehen danbatekoa: Fugaziren tankerako instrumentu zehaztapenez, Ama Sayren patroiko ahots erregistroak landu eta noise pieza borobilaz erditu dira. 90eko hamarkada aldarrikatzen jarraituz, Zerutik lurrera erritmo bereziko power-pop harribitxia da, gitarrak bihurrituz doazen heinean ia espiralean eztanda egiten duena, itzela!. Bizitza robota-k ez du arnas egiteko tarterik uzten: gitarra riff irmo batek gidatzen gaitu azkar eta indartsu amildegirantz. Eta heldu da etena, Ilgora instrumental pausatu sailkaezinarekin.
Baina oraindik ez dugu trenetik salto egin eta abiadura areagotuz doa berriro: Izan ginen-ekin maldan behera goaz erritmo are eta biziagoan, rock gitarreroa eta Australiako rock malenkoniatsu eta garratzarekin topo egin arte. Hortik aurrera bideari mantsoago ekingo diogu: Noria baten bueltaka noise-pop garbia edo oinarri oso indartsuko pop-rocka da; Galdu gara abestian Itoiz eta Xabi San Sebastian ekartzen dituzte gogora, nahiz eta oso modu agerian kantua apurtzen saiatu. Eta Oreka-n kantuaren izenari zentzua eman nahian gitarra rockeroak, bihurriagoak, ahots xuxurlatuak eta zarata bera intentsitatearen laguntzaz uztar dute. 90eko hamarkadako noise-pop delakoa irudimenez eta irmotasunez erreibindikatzen duen lan ederra!
Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.
KAK! taldea... [+]
Goizegi Hiltzeko
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.
Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]
Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025
-------------------------------------------------------------
Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]