ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Loretik dator eta dihoa mundua

Jakoba Errekondo @bizibaratzea
2014ko martxoaren 16a
Heriotzorria, Nerium oleander, dosiaren arabera kalte bezala mesede egin diezagukeen landare ugarietako bat.
Heriotzorria, Nerium oleander, dosiaren arabera kalte bezala mesede egin diezagukeen landare ugarietako bat.Joaquim Alves Gaspar

Erle festa hemen da, loreen peskizan. Aurten, goiz-goizetik datorkigu loretza. Oraintxe dugu udaberriko ekinozioa, luzera bereko gaua eta argia dituen eguna, eta lore erakusketa izugarria da.

Lorea eta erlea gauza bera dira, ezta? Etxekoak, biak ala biak beharrezkoak. Etxekoren bat hiltzean, erleei, hilobia argitzeko argizari gehiago egiteko eskatzen zaie, eta eultzean, oihal beltz bat ipintzen da.

Loreak, udaberriak, aitortza merezi du. Eskerrak loreei, bestela ez ginateke. Inauteetatik hasi eta uda atariko egunik luzeenetara arteko ospakizunek hori diote: gora loreak. Lizarrak, elorri zuriak, erramuak, palmak, arrosak, garia... adarrak edota sortatxoak etxeari, baratzeari, soroari, belardiari, sagardiari eta, zenbait ospakizunetan, baita geuri ere, soinean, buruan, dantzetan... Naturari egindako eskaintza dena, opor usaineko jai bihurtu dugu, edo, okerragoa dena, erlijio.

Loretik gara, bai, dena, garena dena. Onena eta txarrena. On ugariak aldera utzita, txarretik ere nahi adina ematen digute loreek eta beren landareek.

Bihotza bere onetik ateratzeko gai da landare asko, gontzetatik jauzarazteraino.

Baina bere onetik ateratako bihotza gontzetara ekarri ere egin dezakete landare horiek berak. Txarrena eta onena. Kuku-praka (Digitalis purpurea), mugeta (Convalaria majallis), antiaris tropikala (Antiaris toxicaria), elefante bat hankaz gora jartzeko gai den izerdia duen Acokanthera schimperi, geziak pozoitzeko gaia kentzen zaion Strophanthus amboensis, Asclepias generokoak, Calotropis gigantea, astatipulak (Hyacinthoides hispanica, Drimia maritima...), Bryophyllum daigremontianum madagaskartarra...

Dosiaren arabera, kalte bezala mesede egin diezagukeen landare asko dago. Tartean, izenak nahikoa adierazten duen heriotzorria (Nerium oleander); merezitakoa izango al du! Maiz ikusten da lorategi eta etxe tarte batez ere berrietan. Eskerrak haren izenaren berririk ez duen jendeak... Haren izanaren berririk...
Ni erleetara nihoa, argizaritara.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Loreak

Loreak kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2014ko martxoaren 16a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude