Pintxo-poteari buruzko spotak euskaraz

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Euspot, euskarazko spot lehiaketak, hirugarren edizioa egingo du aurten. Ondoko gaia landu beharko dute iragarki sortzaileek:

“Pintxo-potea eta euskara”. Euskal Herriko edozein herritarrek, eta irizpide batzuk betez gero atzerriko batzuek ere, parte hartu dezakete Euspoten. Maiatzaren 9ra arte dago lanak bidaltzeko aukera. Lehiaketak 2.250 euro banatuko ditu irabazleen artean. Lau sari izango dira. Spot onenak 1.000 euro jasoko ditu, Mondragon Unibertsitateko ikasleen spot onenak 500 euro, Publikoaren sariak beste 500 euro eta Gazteen sariak (18 urtetik beherakoak) 250 euro. Antolatzaileak Aretxabaletako Udala, Mondragon Unibertsitatea eta Arteman Komunikazioa dira. Aurreko bi ekitaldietan arrakasta izan zuen Spotek. Iaz adibidez 22 lan jaso zituzten.


Euskara kanalean gehiago
2026ko ekainaren 3
Idurre Eskisabel, Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
“Euskararena auzi politikoa da, norbanakoen ahaleginarekin nekez erantzungo diogu”

2026ko maiatzaren 31
Une latzak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.