Nafarroan aldaketa politikoaren premia sakonki sentitzen den gauza da. Hainbat eta hainbat ordezkari politikok ia egunero jakitera ematen dutena kontuan hartzea nahikoa da errealitate horretaz jabetzeko. Herritarrek kalean egunero azaltzen dute aldaketaren kezka, batzuetan itxaropenaz, besteetan etsipenaz.
Nafarroako indar politiko abertzaleak eta ezkertiarrak izan gara, salbuespenik gabe, aldaketaren alde gehienik azaldu garenak. Aldaketa politiko hori bilakatu da oposizioko indar politiko guztion helburua eta xedea.
2007an izan zen Nafarroako aldaketa politikorako egiazko azken aukera. Nafarroa Bai (NaBai) bigarren indarra gertatu zen urte hartako hauteskunde foraletan. Lehen aldia zen indar politiko abertzale batek maila hori lortzen zuela Nafarroan eta ahalegin guztiak egin genituen, PSNri presidente kargua bermatzea eta guzti. Bazirudien posibilitateak zeudela. Areago oraindik, 2007ko martxoan bertan, beraz hauteskundeak baino bi hilabete lehenago zehazki, estatu guztiko eskuinak manifestaldi bortitza egin zuen Espainiako presidente zen Zapateroren aurka.
Gobernuarekin negoziatu genuen eta oinarrizko adostasunak hitzartua ziruditenean, PSOEk atzera egin zuen. Zergatik? Nafarroa estatu gakoa delako; estatu arazo, alegia.
Iazko martxoan berdin gertatu zen. Alderdi sozialista behin eta berriro Yolanda Barcinaren dimisioa eskatzen ari zenean, EH Bildu-Nafarroak zentsura mozioa aurkeztu zuen eta alderdi sozialistak ez zuen babestu.
Baina, aipatutako guztiaren azpitik eta gainetik, jarrera zehatz bat nagusitu da Nafarroako politikan eta gizartean, hauxe: aldaketa deitutakoa behar dela lehenik. Zorionez aldaketa hauxe da euskal lurraldetasunerako bide ibilgarri bakarra.
EAEren eta Nafarroaren arteko banaketa ez zuen Konstituzioak edo autonomiak eragin, mendeak eta mendeak lehenago eman zen, nahiz eta 1976-77an beste jokabide batzuk landu zitezkeen.
Gaur egun bi estatutuak, bai Gernikako Estatutua nola Nafarroako Foru Hobekuntza zaharkituta daude. Bi estatutu hauek eguneratzeak, onargarria izatekotan, nahitaezko baldintza bat bete behar du: erabaki eskubidea jasorik edukitzea, hain zuzen ere.
Beraz, Nafarroako aldaketa politikoaren aldarria hain orokorki onartzeak norabide egokian kokatzen du euskal lurraldetasunaren erronka politikoa. Bide politikoetatik irabaziko da lurraldetasuna eta horren lehen urratsa Nafarroako aldaketa politikoa da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]