Unai eta Garazi Lopez de Armentia neba-arrebek arte eszenikoen gaineko ikasketak egin zituzten Euskal Herritik kanpo. Sorterrira itzuli eta bertan jarduteko, elkarrekin lan egitea erabaki zuten. Proiektuak urte eta erdi badu ere, abenduan zabaldu zizkioten Baratza aretoko ateak publikoari. Bertako antzerki eta dantza garaikide taldeek euren lanak erakustea, ikertzea eta garatzeko tresna izatea lukete helburu.
“Arantzabela ikastolan ikasi genuen eta bertako jolastokiari baratza deitzen genion”, dio Garazi Lopez de Armentia aretoko sortzaile eta kudeatzaileak. “Jolasteko lekua da beraz Baratza, horrela ulertzen dugulako gure lana. Baina jolasa, haurrek egiten duten moduan ulertua, eroriz eta altxatuz, gauzei mamia atera arte”.
Baratzan arte eszenikoen ikerketa dute xede nagusia, prozesua, eta kooperatiba moduan antolatuta daude. Neba-arrebek ez ezik Jemima Cano aholkulariak ere garrantzi handia du enpresan.
Orain dela urte eta erdi, proiektua abiatu zenean, taula beltza besterik ez zegoen aretoan. Orain 3 esparrutan banatuta dago 300 metro koadroko egoitza. Areto handiak, Kuia deituak, 5x6ko eszenatokia du, baina ez du antzestoki formalaren antolamenturik. Jendea lurrean eseri liteke nahi izanez gero, eta 80 lagunentzako tokia du. Formatu txiki eta ertaineko ikus-entzunezkoak eskaintzea da plana. Mediateka eta elkargunea ere badute.
Garazi Lopez de Armentiaren ustez, Gasteizen bada zer egin eta zer ikusi arte eszenikoetan. “Lan handia dago egiteko, hain zuzen ere, horretarako sortu da Baratza, agente artistikoek izan behar dutelako kultura kudeatu eta landuko dutenak. Bestalde, gauza guztiak aldi berean gertatzen dira normalean, plangintza kultural baten falta dagoelako, hain justu”.
Antzerki ikastaroak eta tailerrak ere antolatzen dira Baratzan. “Hutsune haundia dago, goi-mailako formakuntzan, batik bat. Gure nahia bada arlo hau apur bat sendotzea baina ez dugu formakuntza osorik edukiko. Badugu bestalde, ikerkuntza laborategia ere. Dagoen hutsunea ez dago guztiz estaltzerik, baina profesionalak elkartzeko espazioa behintzat izango da”.
Eusko Jaurlaritzako Sormen Lantegiak programaren laguntza jaso du Baratzak. Aretoko kudeatzaileen ustez, “laguntza publikoa beharrezkoa da, baina ez dugu uste artetik bizi garenok laguntzetara ohitu behar dugunik. Antzokiak betetzea lortu behar da, eta horretarako instituzioen beharra dugu, baina diruz ez ezik, heziz ere lagundu behar da, kulturara hurbiltzeko baliabideak ipiniz. Pentsamoldea aldatu behar da”. Baratzakoek antolatutako lehen ekintza mahai-inguru bat izan zen. Publikoa desesperazioz bilatzen zuen izenburua. Mahai-inguru hartan, publikoa egon badagoela ondorioztatu zuten, harengana heltzea dela gakoa. Eta harengana iritsitakoan, publikoa aktiboa eta fidela dela.
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Putaren bakarrizketa eroetxean
Koiunturak alarma gorria piztu dio euskal antzerkigintzari, eta ez da izango zauririk ez duelako, baina hilzorian al dago? Fokuek zer argitu nahi duten eta zer ez, hori da gakoa. Butakaren noranzkoa, alegia. Oihala zabaldu da eta antolatzaileak eserlekuei begira daude. Lanari... [+]
Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]