Zain dago ama...

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

BORTIZKERIA, biktimak eta giza eskubideak jorratu ditut duela gutxi Ipar Irlandako Pat Finucane Centerreko (PFC) kide batekin Derryn egindako elkarrizketa batean. Hala aipatu gabe ere, printzipioez eta pragmatismoaz jardun genuen besteak beste. “Egia edota justizia?” bikotean islatuta agertzen den hausnarketa da. Kontua da elkarrizketatuak indar handia egin zuela pragmatismoan. Irlandako iparraldeko gatazka odoltsuan –adibidez duela 40 urte– hildako askoren kasuak auziperatu barik daude oraindik, eta kasu horietan familiek ez dute hilketaren berri askorik, egiaren bila jarraitzen dute. 1998tik gaurdaino lan asko egin da esparru horretan, baina oraindik asko falta da, eta mugimendu errepublikarrak, esaterako, beti aldarrikatu izan du ikerketak bideratzeko batzorde independente baten beharra. Baina horrek, izatekotan ere, denbora behar du.

Horregatik, elkarrizketatuak esaten zuen biktima askoren gurasoak hiltzen ari direla eta ezin zela egon batzorde independente horren zain. Familia horiek egia behar zutela lasai bizi –edo hil– ahal izateko eta egia hori eman edo hartara ahalik eta gehin hurbiltzeko ahal ziren bide guztiak baliatu behar zirela, balizko batzorde independente hori lortu, eratu eta haren lana itxaron gabe.

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere agiria ezagutzera eman eta bi egunera egin nuen elkarrizketa eta haren bulegotik ateratzerakoan, pragmatismoaz aritu nintzen bueltaka, presoak eta haien familiak buruan. Zenbat seme-alaba eta gurasok izango zuten elkarrekin izateko aukera oraingo agiri hau lehenago heldu izan balitz? Zenbat guraso gehiago hilko ziren haien seme-alabak libre ikustearen atsedenarekin? Eta ez nabil gatazkaren konponbideaz, nabil honek irauten duen artean beharrezkoa den pragmatismoaz. Baina presoek erabaki behar zuten eta 2013ko abenduaren 28an izan dugu horren berri.

BERANDU? Guraso batzuentzat bai, seme-alaba askorentzat ere bai, baina oraindik guraso asko dagoenez zain, inoiz ez da berandu... espetxe egoera gutxi-asko hobetzeko eta are gutxiago askatasunerako. Berandu beste batzuk lehenago egin dutelako? Ba bai, baina garaiz ere bai, beranduago ere erabaki zitekeelako.

Jakina, ez da presoena gurasoak garaiz ikustera ez iristearen erru guztia. Atzerria, espetxea eta heriotza pakete berean izan zitezkeela bazekien armak hartzen zituenak. Estatuaren ankerkeriaz ere bai. Eta Estatuak krudelak dira sakabanaketarekin, zuzenbidean –ez zuzentasunean– krudelak. Krudelak preso gaixoekin. Demokraziaren izenean krudelak. Hori guztia ere senide eta presoaren arteko hesi da.

EPPKren esperotako urratsaz jardun du askok. Mercedes Gallizo espetxetako agintari ohiarentzat, ilargiko hura moduan, “urrats txiki-handi bat izan da”. Jaurlaritzarentzat oraindik gauzatu behar den urratsa. Urkullu lehendakariarentzat, erabaki esanguratsua. Ezker abertzalearen aburuz  oso garrantzitsua. Esparru unionistan iritzi kontrajarriak irakur daitezke: Manu Montero EHUko errektore ohiak, adibidez, zera idatzi zuen El Correo-n: “Bloke demokratikoa, beste batzuetan ez bezala, ez da amarruan erori eta eszeptizismo egoki batekin hartu du gutuna”.). Joseba Arregi jeltzale ohiarentzat aldiz, “muturreko ezker nazionalistak” eztabaida bere errotara eramatea lortu du berriz, “eta guk, mantsoki, haien esanak jarraitzen ditugu eta ez gara gai demokraziari eta Zuzenbide Estatuari, askatasunari, interesatzen zaion eztabaida inposatzeko”. (El Correo, 2014-1-3).

Eta EPPK-k sortutako kalteak onartu ditu, eta beste urrats bat da, zalantza barik, baina nago ni, bestearen mina ulertzeko gerratik aldendu eta mina duenari hurbildu behar zaiola, buruz lehenbizi eta, ahal bada, fisikoki ondoren. Oraindik gutxi, baina Euskal Herrian hainbat koloretako biktimak dioten gisan, diharduten gisan. Eta presoak gerran dira oraindik, Estatuaren legeak onartuta ere, kaltetu gura dituen Estatuaren aurkako gerran. Baina urrats bat da, eta etorriko dira beste urratsak ere: armak, ETAren desagerpena... beharrezkoak izango direlako. Pragmatikoak, ezinbestean. n
 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Eguneraketa berriak daude