Saio osatu gabea

  • Justizia Interditaren Poetika ::Fito Rodriguez

    Ultriusque Vasconiae

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Trantsizioa aztertua da saio labur honetan. Zenbaitek espainiar demokraziara iraganbidea eredutzat jo zuten. Aldiz, frankismotik demokraziarako aldaketa garaian ez zela behar bezalako justiziarik egin, dio saiogileak. Trantsizioa tabu dela dio ere bai, egungo Espainia ulertzeko ideia adigaitza.
 
Justizia bilatzeko hizkuntza berealdiko lanabestzat jotzen du egileak, poesiara jotzeko beharra aldarrikatzen du. Ordea, trantsizioaz ezer gutxi idatzi da justizia poetikoaren ikuspuntutik, Gabriel Aresti –Zuzenbide debekatua poemari esker– da salbuespen bakarra.
Trantsizioa ez ei zen 1975ean hasi, Franco hil eta gero, espainiarrek sinestarazi nahi izan duten bezala. Trantsizioa 1960an hasi zen, ETAren sorrerarekin, Arestik 1691n idatzitako Zuzenbide Debekatuaren garaian edota Zamorako kartzelan sartu zituzten apaizen erreboltarekin. Hala ere, frankismoa eraitsi zuten belaunaldi haien borrokaren kontakizuna ez da behar bezala idatzi. Amnistiaren bidez irabazi zuten askatasuna, baina justizia egin gabe. Are, zapalduei eta zapaltzaileei justizia bera “ezarri” zitzaien. Frankistak amnistiatu izan ziren, euren krimenak epaituak eta zigortuak izan gabe. 
 
Berrogeita hamar urte joan dira. Artean gauzatu ez den justizia egin behar dugu, baldin eta justiziaren balantza orekatzea lortuko badugu. Egileak trantsizio hura birplanteatu beharra ikusten du, iraganean gertatutakoaren errelatoa eta bizitakoaren araberako “kritika edo autokritika politikoa” egin ahal izateko. Saioak egungo garairainoko bidea aztertu du, baina iragan berriko hainbat “gertakari” politikoetan sakondu gabe. Nik “autokritika” antzeman diot eskas saioari, baita bigarren trantsizioa gauzatzeko jarraibideak eskaintzea ere. Saio politikoaz gain soziologikoa egitea eskertuko nioke egileari, arazoa politikatik baino ikuspegi soziokulturaletik aztertzea. 
Saio honen segidakoaren aiduru geratzen naiz. 

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.