José Ramón Martínez Sartagudako zinegotzia da, Pueblo de las Viudas elkarteko kidea eta Memoriaren Parkeko arduradunetako bat. Azaroaren 14an, 1936ko biktimen legea onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, altxamendu militarraren ondorioz hildakoei eta errepresioa jasan zutenei babesa ematea helburu duena. Horri buruzko hainbat galdera luzatu dizkiogu.
1936ko biktimen Legea onartu berri du Nafarroako Parlamentuak. Ospatuko zenuten Sartagudan.
Guretzat aurrerapauso garrantzitsua izan da, urte mordoa baitaramagu 36ko biktimen aitortza aldarrikatzen. Memoriaren Parkeari dagokionez ere, esanguratsua izan da, inauguratu zenetik ari garelako Nafarroako Gobernuak kostua bere gain har dezan eskatzen, eta beti saihestu dute ardura, aitzakiak tarteko. Orain heldu egin beharko diote, eta Parkea mantendu ez ezik, hobetu eta babestu egin beharko dute.
Lege proposamena onartzen denetik martxan jartzen den arte aldea dago. Noiz ikusiko dira lehen emaitzak?
2014. urtean barrena izatea espero dugu. Ea egia den. Herriko elkartera hots egin beharko dute Parkearen mantenuaz hitz egiteko, eta udaletxera ere bai. Erraz konturatuko garamartxan jarri ote diren.
Herrikoek ordu mordoa eskaintzen diozue Parkeari. Zaintzan ez ezik, bisitan heltzen direnei azalpenak ematen aritzen zarete egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Zein da Memoriaren Parkearen mantenu-kostua?
Bakarren batek 6.000 euroko kopurua aipatu zuen, baina ez dakit nondik atera den hori. 15.000 eta 20.000 artekoa dela esango nuke, eta ez da sobera, mantenuan egiten den lana kontuan hartuta.
Lege onartzea hastapena besterik ez da, nolabait esanda. Zein da hurrengo pausoa?
Ahalegin berezia egin beharko litzateke gorpuak lurpetik ateratzeko. Senide zuzenenak badoaz apurka, eta irtenbidea eman behar zaie albait azkarren, hil aurretik aurkitu nahiko bailituzkete gorpuzkiak. Horrez gain, izendapen frankisten gaia dago, plaza, monumentu eta gainerakoen izendegia, eta hobiena, desagertuena, gerra zibilari buruzko ikerketarena. Hobien mapari bultzada eman behar zaio, lotsagarria baita; urtean 24.000 euroko aurrekontua barregarria da. Horrek, bakar baten zenbait ordutako lana besterik ez du ordaintzen. Bestalde, horretan ariko denak bere kabuz ikertu beharko luke, guk dena eginda eman behar izan gabe; hona etorri eta behar den tokietan arakatu beharko luke mapa taxuz osatzeko. Motelegi doa hau. Guk ere eman genituen Sartagudako biztanleen datuak, bi urte pasatu dira geroztik eta datuak ez dituzte basean sartu ere egin.
Biziagotuko al da prozesua aurrerantzean?
Hala nahi genuke, baina ikusten dugunagatik, UPNk –eta PPNk berdin, kasu honi dagokionez bat eta bera baitira– ez du sekula gaia aitzinatzeko borondaterik erakutsi. Egonean egon daude, besterik gabe denborak aurrera egin dezan.
Legeak ez al ditu behartuko?
Sobera jakina da Barcinaren gobernuak zer egiten duen Parlamentuko legeekin: gustuko dituenak aitzinatu eta gustuko ez dituenak aintzakotzat hartu ere ez. Esango nuke, irakurri ere ez dituztela egiten. Bost axola zaie, haiekin hitz egitea paretarekin hitz egitea bezalatsu da.
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]
Frankismoaren azken exekuzioak hartu ditu hizpide Javier Buces historialariak, Askatasun Haizea (Txalaparta) liburuan. Estatuak eragindako biktimak, "bigarren mailako biktima" izaten jarraitzen dutela uste du Bucesek.
1985eko irailaren 25ean Inaxio Asteasuinzarra hernaniarra, Sabin Etxaide zestoarra, Agustin Irazustabarrena astigarragarra eta Jose Mari Etxaniz urretxuarra hil zituen GALek Baionan. 40 urte geroago omenaldia egin diete Monbar Hotelaren aurrean, hil zituzten lekuan.
Azaroaren 15ean kalera irtetera dei egin dute, PSN, EH Bildu eta Geroa Baik “ezarritako arrabolari erantzuteko”. Frankismoaren biktimak gutxietsiak sentitzen dira Iruñeko Udal Gobernuaren partetik.
Izpegiko besten karietarat Baztango eta Baigorriko gazteek mahai-ingurua antolatua dute arrats honetan Iparretarrak talde armatuaren memoria kolektiboa eraikitzeko beharrez. IKko sortzaileetan izan den Pilipe Bidartekin mintzatu gira, jakiteko nola bizi izan dituen 40 urte... [+]
Nafarroako Gobernuan ondare historikoaz arduratzen den erakundea da Vianako Printzea, eta Iruñeko Udala haren zain zegoen birgaitze prozesuarekin aurrera jarraitzeko. Datozen asteetan, beraz, obrarako lehiaketa irekiko da.
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]