Fabius eta Hollandek zergatik lehertu dute Iranekiko tratua?

  • Azaroaren 9tik 10erako gauean Genevan Errusia, Amerikako Estatu Batuak, Frantzia, Britainia Handia, Alemania gehi Txinak (5+1) Iranekin arma nuklearren proliferazioa eragozteko negoziaketan adostasuna hatzen punttekin ukitu zuten. Frantziak egin zuen ezinezko. 20an saiatuko dira berriro. Ekialde Hurbileko bakea eta gerra daude jokoan.

South China Morning Postek bere webgunean daukan argazkian ageri da Frantziako atzerri ministro Laurent Fabius (François Mitterrandekin lehen ministro izana) Genevako negoziaketen salan sartzerakoan, azaroaren 9an.
South China Morning Postek bere webgunean daukan argazkian ageri da Frantziako atzerri ministro Laurent Fabius (François Mitterrandekin lehen ministro izana) Genevako negoziaketen salan sartzerakoan, azaroaren 9an.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Munduak asko dauka jokoan Genevako negoziaketan. Iranek energia nuklearra eskuratzeko daukan egoskorkeria dago mahai gainean, baina horri loturik daude Israelen nagusitasun militarra, Siriako gerra, Golkoko monarkia islamista petrolioz ustelduen indarra, Irakeko petrolioa bera...

Pierre Haskik Rue89 gunean –ildo editorial sozialdemokrata ezaguna daukan Le Nouvel Obesrvateurren adarra–    bere analisia “Pourquoi Laurent Fabius a torpillé l’accord de Genève avec l’Iran” titulatu du. Alegia, Laurent Fabius lehen ministro sozialista izandako eta gaur Frantziako atzerri ministro denak torpedoz hondoratu zuela sinatzeko punturaino umotutako ituna.

Mundua harritu da ikusiz AEBak eta azken hamarkadotan bere etsai nagusia izan den Iraneko errepublika islamiarra harremanak normaltzen hasi zitezkeen unean operazioaren eragozle nor eta Frantzia izan dela. Baina ez Nicolas Sarkozy baizik François Hollande, Laurent Fabius beteranoaren ahotik mintzatuz.

Fabiusek argudiatu du Genevara maneaturik eramandakoa “itun txarra” zela eta “pagotxa  beldurgarria”, irandarren aldekoa esan nahi baita. Kazetariari diplomatiko frantses batek esan dio tratu honetako ezerk ez ziola eragozten Irani bere egitarau nuklear militarrean aurrera egitea, eta, aldiz, hori bermatu gabe sei hilabeteko epe bat emanez arindu egingo zuela iraniarrek nozitzen duten blokeo ekonomikoaren gogortasuna.

Le Monde egunkariak, Frantziako errepublikaren interesen zaindari zorrotz, porrotaren biharamunean plazaratu editorialean esan du: “Frantzia negoziaketa baten oztopo? Irakurketa errazegia. Aitzitik, arma nuklearren ez ugaritzeko arauen zaindari lana egiten du. Badirudi Obamaren ekipoari aurpegiratzen diola azkarregi ibiltzea. Frantzia ziur dago Irani lasaitu baino lehen presio ekonomikoa, zeinak behartu baitu negoziaketen mahaira joatera, lortu behar dituela Iranek bonba atomikoa egitea ezinezko egingo dituzten bermeak. (...) Frantziak badauka azken karta bat gorderik: Irani ezarritako zigorrak ezin dira desegin europar guztiak ados etorri gabe”.

Obamaren eta Hollanderen paper banaketa irudikatu ote da Genevan, yanki beltza polizia ona, sozialdemokrata frantsesa jendarme gaiztoa? Ez dute itxura hori ematen negoziaketen ingurutik filtratu direnek.

Ekialde Hurbilekoen jarraipen zorrotza egiten duen Alain Greshek Le Monde Diplomatiqueko bere blogera ekarri du Twitterreko zenbait txio argigarri. Carl Bildt atzerri ministro suediarrarena: “Badirudi Genevan eztabaida gogorrenak ez direla izan Iranekin, Mendebaldeko talde barruan baizik. Ez da gauza ona”. AEBetara erbesteratutako iraniarren National Iranian American Councileko zuzendariarena: “Fabiusek bizitza infernu bihurtu dio Kerryri (...). Adostasuna begien aurrean ikusten zen, harik eta frantsesek granada bat jaurti duten arte. Egun osoa behar izan da kalteak konpontzeko”.

Adi azaroaren 20ari

Zertan dabil Frantzia azken hilabeteotan? Genevako hau ez baita lehena. Siriako arma kimikoak kontrolatzeko Errusiaren iniziatibaz landu eta lortu zen ituna, denborak erakutsi duenez gatazka negoziaketa bidera hurbiltzeko balio izan duena, Frantziak oztopatu zuen duela hilabete.

Alain Greshek alderatu ditu Lorent Fabiusek aukera galdu honetan erakutsitako jarrera eta 2003an, Iraken kontrako gerraren hasieran, Nazio Batuen Erakundearen aurrean gerraren kontra Dominique de Villepinek egindako mintzaldia. Geroztik Nicolas Sarkozyk, ez bere kasa baizik eta Frantziako Estatuko botere nagusien interes geopolitikoengatik, aldatu zuen diplomaziaren tonua. François Hollandek ez du hori aldatu, areagotu baino. Gaur aditu askorentzako Frantziaren atzerri politika hurbil dago AEBetako neocon eskuindarrenetik. Agur De Gaullen grandeur ametsak!

Netanyahuk ez du batere disimulatu: “Israeli ez dio eragiten akordio horrek”, “Iranek inoizko negoziorik onena eginen du, dena beretzako ezerezen truke”, “Hobe itunik ez izatea itun txar bat baino”, “Irani zigorrak kentzen bazaizkio, berriro ezartzea oso zaila izango da”... Eta ororen buru, mehatxu unilaterala: “Israelek ez dio baimenduko Irani arma atomikorik edukitzea. Puntu”.

Aditu askok diote, tartean Israelen kontuak tentu handiz neurtzen dituen ingelesezko Wikipediak,  Israelek berak 200 bonba atomiko dauzkala. 1950eko hamarkadatik landu du atomoa Israelek, hasiera batean Frantziako militarren eta industriaren laguntzaz. Bitxikeria eskandalagarri baldin bada bonbak dauzkanak oztopatzea bonbak nahi dituen auzokoarekiko negoziaketak blokatzea, are bitxiagoa da beste hau: Irani aurpegiratzen zaio ez diela aski libertate ematen nazioarteko begiraleei bere usina nuklearretan arakatzeko, eta bitartean bonbak dauzkan Israeli ezin zaio ezein begirale bidali... inoiz ez duelako arma atomikoak ugaritzeko ituna sinatu, Iranen alderantziz.

Ororen buru, azaroaren 9ko porrotaren ostean, zertan saiatuko dira 5+1 potentzien ordezkariak negoziatzen Irangoekin azaroaren 20a arte? Iranek dio uranioa %3,5ean aberasten duela Bouxehrreko zentral elektrikorako eta %20an Teheran, Natanz eta Fordowen, daukan ikerketako erreaktoreentzako.

Dagoenekoz %20an aberastuta dauzka (AIEA nazioarteko erakundearen ustez) 186,3 kilo eta 240 aski lituzke bonba bat ekoizteko. Obamak martxoan esan zuen Iranek urte bete beharko zuela horretarako; gaur sei hilabete aipatzen dira. Ez geratzekotan Israelek eraso militarra joko du lehenago.

Azken bi urteotako negoziaketetan Mendebaldeko potentziek Irani eskatu diote %20an aberastutako uranioa atzerrira eramatea, Fordowko zentrala ixtea, AIEAko ikuskatzaileen bisitak zabaltzea, trukean eskainiz uranioa %3,5 eta %5ean aberastea eta medikuntzarako isotopoak atzerritik eramatea.

Hasan Rohani presidente hautatu ondotik, urrian elkarrizketa berriak hasitakoan, Iranek proposamen berria egin zuen: sei hilabeteko lehen fasean “elkarrekiko konfidantza lantzea” eta bigarrenean AIEAren ikuskaritza bermatzeko neurri gardenak zehaztea, behatzaileen ezusteko kontrolak barne.

Abiapuntu horretatik aurreratutako bidea eten da 9an. Azaroaren 20an jakingo dugu sei hilabeteko eperik badagoen ala Israelgo armadak noiz erasoko zain jarri behar dugun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Ostegunerako Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Palestinako GKEen Sareak

Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte. 


Teresa Aranguren. Lekukotasunaren ahala
"Gatazka palestinar-israeldarra deitzen zaion hori kasu kolonial bat da, argi eta garbi"

Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]


2025-09-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Nepal: Z belaunaldiaren beste iraultza bat

Luze jardun liteke Nepalgo politikagintzaren berezitasunen inguruan. Beste inon aurkituko ez diren bitxitasunak ere badituelako. Adibidez, alderdi-aniztasuna. Baina ez nolanahikoa, baizik elkarren arerio diren alderdi marxista-leninisten aniztasuna. Haietako baten buruzagia da... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Endogmia Ebroren bailaran

Zaragozako unibertsitateko ikerlari talde batek Castellets (Mequinensa, Zaragoza) aztarnategian ehortzitako 25 indibiduoren DNA aztertu dute, eta emaitzak Communications Biology aldizkarian argitaratu dituzte.

Brontze Aro amaierako komunitate horren familia egiturei buruzko... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Israel estatu genozida seinalatzea helburu, ikasleak hamarnaka ikastetxetan mobilizatu dira

Ikama ikasle antolakundeak deituta, ikasleak Palestinaren alde mobilizatu dira astearte honetan, Hego Euskal Herriko hainbat ikastetxe eta unibertsitatetan. “Denon erantzukizuna da egoerari buelta emateko salaketa egin eta mobilizatzea”.


Espainia ere ez da Eurovisionen izango, Israelek parte hartzen badu

RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]


Whatsapp mezuak enkriptatzeak ez luke zentzurik Europak kontrolerako lege hau onartzen badu

Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.


Israelek lurreko inbasioa hasi du Gazan, AEBen oniritziarekin

Astearte goizaldetik tankeak aurrera egiten ari dira Gaza Hirira bidean. AEBetako Estatu Idazkari Marco Rubio astelehenean egon da Israelen; Qatarren egongo da asteartean, harekin bakeak egin asmotan, Israelek eraso egin baitzion pasa den astean. NBEk lehen aldiz... [+]


2025-09-16 | Antxeta Irratia
Egunero Palestinaren aldeko kazeroladak egiten hilabete daramate Irungo Kateako bizilagunek

"Palestina Aurrera" lelopean Nafarroa zeharkatu ondoren, Ibaitik Itsasora martxa irailaren 20an Hendaian amaituko da egun osoko ekitaldi batekin. Landetxa-Katea auzoan, aldiz, hilabete daramate egunero kazeroladak antolatzen. 80 bat bizilagun biltzen dira astelehenetik... [+]


Eguneraketa berriak daude