Azala behar du!


2013ko azaroaren 03an
Gonbidapen bat medio Tenerifen izan berria naiz. Baita txundituta bueltatu ere. Ez nuen berehalakoan usteko, halako baso eta paisaiarik topatuko nituenik. Teide sumendi erraldoiak laino jende berezi bat eransten dio uharteari eta bertako pinu endemikoak (Pinus canariensis) pinudi ikusgarriak osatu ditu. 
 
Sumendiaren magaleko pinua da. Sumendiak eta biek elkarrekin egin dute aurrera. Sutearekin elkarbizitzen ikasi duen pinua da. Hasteko izugarrizko azal lodiz janzten da, suari eta haren beroari aurre egiteko. Eta errez gero, beste pinuek ez duten ernaberritzeko gaitasuna du. Erretako adarrak berriz orriz jantziz edo altsuma berriak emanez.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koniferoak
Konbentzimendu osoz

Aspaldian ez naiz boto-emaile ziurra. Halako batean, konbentzimenduak erabaki zuen hagin baten itzalean esertzea, eta bizitzak aurrera eraman ninduen, bazterrik bazter, urruti. Harrezkero hura ez da osoa, eta ni alderrai nabil.


2020-06-11 | Jakoba Errekondo
Ba al zenekien hainbat zuhaitzek ekainean galtzen dituztela hostoak?

Urteko egunik luzeenak ditugu, eta aldaketa handiak heltzen dira, ikuskizun, nahi dituenarentzak. Egun-argiak, luzatu eta luzatu ari denak, laburtu eta laburtzeari ekingo dio. Horrek negua ekarriko du landareen gogamenera. Neguan hostorik galtzen ez dutela iruditzen zaizkigun... [+]


2019-04-03 | ARGIA
Pinuen gaitzak 95.000 hektarea kutsatu ditu dagoeneko EAEn

35.000 hektarea pinudi oso kaltetuta eta beste 60.000 hektarea gaitzak eraginda daude dagoeneko EAEn, arbolak akabatzen ari den onddoak kutsatuta. Gaitz honek kalteturiko lurrazala bikoiztu egin da azken hilabeteotan, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako... [+]


2019-03-04 | Naturkon
"Oxido kuprosoarekin 1.050 hektareatan tratamendu esperimentala egiteko asmoa dute"

Madrilek ez du baimenik eman aire bidez Gipuzkoako eta Bizkaiko pinudiak oxido kuprosoarekin tratatzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren esanetan, aurrerantzean baimena emateko aukera ez omen du baztertzen, baldin eta tratamendua eraginkorra dela eta ingurumen kalteak onargarriak... [+]


2019-02-26 | ARGIA
"XXI mendeko Euskal Herriko basogintzaren erronkak": bideoz ikus daiteke Villabonako eztabaida

Pinuaren gaixotasunaren krisiak eraginda batik bat Bizkaia eta Gipuzkoan basogintzaren inguruan berotu den eztabaida argitze aldera, Alkartasuna fundazioak (Eusko Alkartasuna) Amasa-Villabonan mahai baten inguruan bildu zituen aferaz iritzi ezberdin eta kualifikatuak dituzten... [+]


Eguneraketa berriak daude