Mozorroaren mozorroa

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Artikuluan ukitzen dudan gaiak, aitortu behar dut, hari ugari duela eta nire iritzia ez dela aditu batena. Agertzeaz jardun nahi dut, pertsonok agertzeko dugun beharraz. Hasteko, uste dut, naturala den jokabidea dela. Tamainan, gure “egoa” eta ziurtasun beharra elikatzen ditu. Barne munduarentzat erreparatzailea den errekonozimendu pertsonalaren orbitan koka daiteke. Neronek ere, beste batzuen artean, motibazio hori senti dezaket, esate baterako, Argian artikulu hau idazterakoan. Jakina, irakurlearen aldetik jasotzen ditudan inputak positiboak badira behintzat. Baina agertzeko beharrizanaren eskala zabala da. Mutur batean egongo litzateke pertsona orok sentitzen duen premia “natural” hori, eta beste muturrean, nabarmenkeria agertuko litzaiguke; hau da, bere burua nabarmendu ezik hil egiten den pertsona-mota horren kasua, bai, hil. Bigarren aitorpena: amorrua sentitzen dut. Azalduko dizuet.

Nabarmenkeria –neurri barik agertu nahi hori– behar dutenen artean bi azpimultzo ikusten ditut. Lehen azpimultzoan daudenek, ospea, bizi ahal izateko derrigor behar dute, baina ez dute beharrizan hori ezkutatzen. Premia hori zintzoki bizi dute, eta horrelaxe aurkezten zaizkigu gure aurrean, iruzur barik, drag queenak bezala. Hauek ez naute deus molestatzen, kontrakoa esango nuke. Paboerrealak dira, baina horrela jokatzen dute disimulatu barik. Bigarren kategoriako exhibizionistek molestatzen naute, mozorrotuta dabiltzan beste nabarmenkeriaren yonkiek. Kanpo-lotsa eta haserrea eragiten didate umiltasun faltsuarekin distira publikoa biziki desio duten beste hauek. Moralki ez dute egoki ikusten nabarmentzea, baina nahi ala ez, horixe behar dute, arnasa hartzea beste. Itxura xumez eta umiltasun faltsuz agertzen dira, baina abilezia sofistikatu eta oso landuak dituzte eraztun sozial ezberdinetan eskalatzeko eta posizioak irabazteko. Ez da arraroa izaten, gainera, han eta hemen (kulturan, gizarte mugimenduetan, hezkuntzan, politikan, kooperatibetan...) erreferente bihurtzea. Izan ere, onartu behar da, trebetasun batzuk oso garaturik dituztela.

Dena den, nagusiki, maletinik gabeko beren buruaren saltzaileak dira; horixe dira batez ere. Ez zaie antzematen, ordea. Hortxe dago artea. Eta ondorio modura zerbait esaten ausartuko naiz: zenbat eta hutsago eduki barne-txalo kopurua, uste dut, orduan eta gose handiagoa dagoela kanpoko txaloekiko. Kontuz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude