Emakumeak borrokan
India

Goiz bat Lakshmiren etxean

  • Mari Artanok Indiako etxeetara sartu eta bertako emakumeen istorioak ekartzen ditu Sareedunak eta Sareegabeak blogean. Oraingoan, Euskal Herriarekin lotura duen Lakshmi-reneko atea jo du.

Mari Artano
2013ko urriaren 27a

Indiako ohiturak jarraituz, oinetakoak erantzi eta sartu gara etxera Eshana eta ni.
–Namaste.
–Namaste.
Indiako ohiturak ahantziz muxuak eta besarkadak eman dizkie Eshanak etxekoei. Hoztasunez jasotzen dituzte mimoak. “Badakit ez zaiela gehiegi gustatzen, baina nire ohitura da eta onartu egiten dute”.

Eshana kataluniarra da, baina ez da atzerritar arrunta: Indian jaso zuen izena erabiltzen du –“desira” esan nahi du sanskritoz–, eta gutxitan elkartzen da gainontzeko atzerritarrekin; zurien planetatik alde egin eta aterpea bilatu du bere familia indiarrean. Duela sei bat urte iritsi zen Eshana Punera, Gobernuz Kanpoko Erakunde batean lan egitera. Orduan ezagutu zuen familia, GKEko fundatzailearen bitartez. Eta ordutik ia astero bisitatzen ditu. Nik ere ezagutu nahi nuen bere familia indiarra, eta eraman nau azkenean.

Lakshmi da ama, aitarik ez da ageri eta hiru seme-alaba gora eta behera dabiltza. Beno, hirurak ez, seme gazteena kieto dago lurrean, Rangoli bat osatzen ari da etxeko aldare aurrean. Koloretako hareaz zoruan egiten den marrazkia da Rangolia.

Eta iritsi zait kafea, eta galderak egiteko txanda. “Zergatik zuri eta niri bakarrik? Beraiek ez al dute kaferik eta gailetarik nahi, Eshana?”. “Guk gaur barau eguna dugu, Navratri festaren hasiera delako, horregatik ari naiz Rangolia marrazten, eta bederatzi egunez ez gara aulkietan eseriko, zoruan bakarrik”, aldare aurrean marrazten ari den gazteak erantzun dit, Akshay da bera.

Berriketan hasi eta amak seme baten falta duela konturatu naiz. “Eta non da ba?”, “Spain” amak, “Donostian!” Eshanak, “Hara!” nik. Orduan etxeko alaba bakarra, Chandra, koko bat hartu eta hura apaintzen hasi da aldarean, “jainkosaren irudia egingo dut kokoarekin”. Durga jainkosaren omenez ospatzen dituzte egun hauek, eta harrigarria izan da pausoz pauso kokoari Durgaren itxura nola eman dion: lehenengo margotu, gero begiak eta ahoa jarri, gero jantzi, gero belarritakoak… zenbat filigrana, zenbat detaile batzuetan; eta zer nolako soiltasuna besteetan: amak esan digu “jana?”, guk “ez, lasai”, eta amak berriz “ondo da”.

Eta pixkanaka dena kontatu didate: familia Karnataka-tik (India hegoaldeko estatua) etorri zen Punera lan bila. Hemen jaio ziren semeetako bi (lau dira guztira), etxerik ez eta kalean bizi ziren denak. Gizonak edan egiten zuen eta zorrak sortu eta amak familiatik bota egin zuen. Semeetan azkena, Akshay, ttipiegia jaio zen eta ez zuela bizirik iraungo esan zioten. Orduan Uilhas (falta den semea), mutil koskorra, atzerritarren kafetegietara joaten hasi zen, anaiarentzat esnea erosteko diru eskean. Hala, egun batean Uilhasek Juleni eskatu zion dirua. Eta Julenek dirua baino zerbait gehiago eman zion.

Uilhas Donostiara iritsi zenekoa

Julen donostiarra da, eta sarri bidaiatzen zuen Indiara. Kaleko haurren egoerak kolpatuta Asha-Kiran fundazioa sortu zuen 2002an –hau da Eshanak lan egiten duen GKEa–. Eta sasoi horretan ezagutu zuten elkar Julenek eta Uilhasek. Hasteko, Julenek bidaia bat proposatu zion Uilhasi eta eskean ibiltzen ziren beste bi haurri: hondartzara eraman nahi zituen, opor batzuk oparitu nahi zizkien kaleko ume horiei. Lakshmik, amak, ezezko borobila eman arren semea Goa-ra joan zen, itsasoa ezagutzera, eta amak zortzi egun negarrez pasa zituen semea lapurtu ziotela pentsatuz. Baina itzuli zen Uilhas, pozik.

Julen Uilhasen familia laguntzen hasi zen apurka, etxetxo bat, dirua, jatekoa eta lana lor zitzaten. Atzerritarra gero eta sartuago zegoen familian eta orduan egin zuen bigarren proposamena: “Lakshmi, zure semea nirekin eraman nahi dut bizitzera”. Eta amak hasieran ezetz. Baina Uilhasek ere desio zuen eskaintza, kaletik mundu berri batera joatea. Horrela iritsi zen Uilhas Donostiara.
Eta amak zenbat negar, bere semetxoaren faltan… baina sarri etortzen da Uilhas amarenera, urtean bizpahiru aldiz. Eta amak errietan egiten dio zigarroa erretzen duelako, eta errietan egiten dio Juleni ere erretzen uzten diolako. Baina Uilhas pozik dago eta osasuntsu, amak badaki: “Hemen jarraitu izan balu ez luke aurrera egingo, bere lagunak kartzelan daude, edo hiesak jota, edo ez daude…”.

Jaso eta eman

Lakshmik eta bere familiak, beren xumean, ez dute ezeren faltarik: “Lehen ez genuen ezer: ez dirurik, ez etxerik. Nik eraikuntzan egiten nuen lan eta egunean hogeita hamar errupia (0,5 euro baino gutxiago) irabazten nituen asko jota”. Orain etxea dute eta ikasteko lekua ematen die ilobei eta auzoko haurrei etxean. Uilhasek Asha-Kiran fundazioan lan egiten du. Hau ez al da jasotako eskuzabaltasuna ematearen eredua?

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: India

India kanaletik interesatuko zaizu...
Nun dago nun
MULTIMEDIA - dokumentala

Xabier Urrate eta Mikel Diez mendizaleak indiar Himalaiako Nun mendian (7.135) izan ziren 2017ko udan. Azpeitiako Joxe Takolo beka irabazi zuten proiektuarekin. Nun mendiari mendi ahaztua ere deitzen diote, Himalaiako beste tontorren aldean, jende gutxi joaten delako hara. Gattiken ikus-entzunezko etxearen laguntzaz, espedizio hura jasotzen duen dokumentala osatu dute.


2019-01-04 | I˝igo Igartua
Indian hildako bat gutxienez, tenplu sakratu hindu batera bi emakume sartzeagatik eragindako protestetan

Mila pertsona inguru atxilotu dituzte Keralan, 10-50 urte bitarteko emakumeak tenplu hinduetara sartzearen aurkako manifestazio bortitzetan.


Milaka urteko milaka petroglifo

Duela 12.000-5.000 urte inguru Indiako mendebaldeko kostaldeko ehiztari-biltzaileek egindako milaka petroglifo –arrokatan grabatutako irudi edo diseinuak– aurkitu dituzte Konkaneko kostaldean.


2018-06-19 | ARGIA
India azken hamarkadetako uraren krisirik larriena bizitzen ari da

Ur edangarri faltagatik India bere historiako krisirik handiena bizitzen ari da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


2018-04-03 | ARGIA
Istilu larriak Kaxmirren, Indiako Poliziak independentziaren aldeko hamabi miliziano hil ostean

Indiako Poliziak Kaxmirren independentziaren aldeko hamabi miliziano hil ostean, protesta handiak izan dira herrialdearen hegoaldeko herrietan. Manifestazio hauetan, beste hainbat lagun hil eta 70 zauritu ditu Indiako Poliziak, Open Democracyn jaso dutenez.


2018-03-25 | Maria Roselli
Asbestoa 'ad infinitum'

Suitzan bizi den Maria Roselli kazetari italiarraren “Asbestoaren gezurra” liburua 2007an argitaratu zen lehen aldiz alemanez, ondoren gazteleraz, ingelesez... Arrakasta itzela izan du, amiantoaren biktimen erretrato zehatza emateaz gain, lehengo eta oraingo asbestoaren industriaren interesak oso ondo deskribatzen dituelako. Segidako  testuan, liburuaren epilogoaren laburpena duzue.


2018-03-07 | ARGIA
Kaxmirren milaka lagun atera dira protestan Indiako armadak sei lagun hil ostean

Kaxmirren dozenaka milaka lagun atera dira kalera astelehenean, lurraldean Indiak duen agintea salatzeko. Igande gaudean soldadu indiarrek lau zibil eta ustezko bi militante hil dituzte tiroz, errepide kontrol batean Democracy Now gunean jaso dutenez.


Haurdunaldi subrogatua
Bai ala ez baino harago

Aurreko mendeko 80ko hamarkadan jakin zuten zientzialariek emakume bat norberaren obuluz ernaldu ez zen umeaz erditu zitekeela. Orain herritarron ahotan dago gaia, gure ingurukoek egin dutelako edo egin nahi dutelako, eta batez ere, aldeko eta aurkako iritzi abaniko handia dagoelako. Euskal Herrira 250 haur inguru datoz urtero atzerriko emakumeen umetokietan hazita. Hemen debekatuta dago. Eztabaida ez da legeztatu edo debekatu, hori baino askoz korapilatsuagoa da. Konplexutasun hori ulertzeko... [+]


Kaxmirren borroka estalia

70 urte bete dira Indiako deskolonizazio prozesua burutu zela. Kaxmirreko biztanleentzat, ordea, data horrek beste zatiketa bat eragin zuen. Egun Pakistan, Txina eta Indiaren artan banatuta daude.


'Talaq' hirukoitza
Indiako emakume musulmanek "dibortzio azkarra" eta bazterkeria garaitu dituzte

Muturreko praktika islamiko horrekin gizonak emakumea baliabide gabe utz zezakeen nahi zuenean. Herrialde hartako Gorte Nagusiak debekatu egin du orain.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude