Tentsioa goraka ari da bi herrialdeen artean, Pakistango talde armatu batek 26 zibil hil zituenetik apirilean. Indiak bederatzi guneri egin die eraso eta beste horrenbeste hildakorekin erantzun du.
Gutxienez 26 hildako eta 46 zauritu zenbatu ditu Pakistanek, Indiak egindako erasoetan. Indiako Armadak bederatzi kokaguneri egin die eraso, “terroristen azpiegiturak” zirela argudiatuta. Erasoa apirilaren 23an Pakistango talde armatu batek egindakoaren ondoren heldu da: orduko hartan, 26 zibil hil zituzten Kaxmirren. Pakistango Gobernuak ukatu egin du erasoekin zerikusirik duela. Hala ere, harrezkeroztik, mugak itxita ditu Indiak, pakistandarrei Indiara sartzeko baimena kendu die, eta Indus ibaiko ur akordioa bertan behera utzi du.
Egoera okertzen ari da India eta Pakistan banatzen dituen lur zatian, Kaxmirren. Pasa den apirileko erasoaren ostetik, eta Indiako erasoaren aurretik, beste zazpi hildako eta 30 zauritu jakinarazi dituzte Indiako aldean, asteazken goizaldean. Horren ostetik etorri dira Indiako erasoak, ustezko terroristen aurka. Egoera horrela, Pakistango armadari "erantzuteko baimena" eman dio Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak. Nazioartean oihartzuna izan du, eta dagoeneko hasiak dira zenbait herrialde su-etenak eskatzen: Txina eta Errusia, esaterako.
Uholde eta lehorteak eragiteko beldur
Oraingoa ez da, ordea, tentsioek gora egin duten lehen aldia. Dena den, oraingo indarraldi honek zenbait alarma piztu ditu, aurrekoetan ez bezala, aipatutako Indus ibaiko tratatua bertan behera uztea eragin duelako, eta horrek, bere horretan, ondorio larriak izan ditzakeelako, batik bat, Pakistango biztanleriarengan.
Izan ere, Indus ibaiko tratatuak, 1960an onartua, bi herrialdeen arteko ur banaketa eta kontrola arautzen du. Baina herrialdeen kokapen geografikoagatik, Pakistan Indiaren menpeko bihurtzen dute: azken horren esku baitago urak pasatzen uztea edo moztea. Hori horrela, aipatu akordioa arrakastatsutzat jo izan dute azken hamarkadetan, bi herrialdeen arteko gatazkak alde batera utzita, ez baitute inoiz moztu izan. Orain arte.
Pakistango Gobernuak erasoekin zerikusirik ez duela kaleratu badu ere, Indiak defendatzen jarraitzen du “estatuak lagundutako terrorismo” erasoa izan zela. Hori izan du argudio 1960tik indarrean zegoen hitzarmena bertan behera uzteko. Ez da edozein akordio, arautzen dituen urak baitira Pakistango nekazaritzarako eta energia hidraulikorako erabiltzen dituztenen %80. Eta orain, nekazariak beldur dira uholdeak edo lehorteak izango dituzten, eta euren irabazi guztiak galduko dituzten; akordioa bertan behera egonda, Indiako Gobernuak ez baitu uraren inguruko datuak Pakistani jakinarazteko derrigorrik.
Urte luzeko gatazka
India eta Pakistanen arteko gatazkak enegarrenez egin du eztanda. 1947tik, bi estatuak eratu ziren momentutik bertatik, Kaxmir gune gatazkatsua izan da Pakistan zein Indiarako. Ordura arte Inperio Britainiarraren menpeko lurrak zirenek independentzia eskuratu zuten, eta etnia eta erlijio ugariko eremu horiek nazio-estatuetan eratzen joan ziren. Kaxmir izan zen salbuespena: gehiengo musulmaneko lurraldearen zati bat Indiaren barruan geratu zen, non hinduismoa zen nagusi.
Harrezkero, eremua gatazka gune bihurtu da, eta gune bereziki militarizatu. Gatazkak piztu izan dira azken hamarkadatan, eta Kaxmirreko lurrak galtzen joan da Pakistan. Azken altxamendua 1999an izan zen, Pakistango soldaduak Kaxmirren sartu zirenean. Narendra Modi Indiako lehen ministroaren aroan are gehiago okertu dira harremanak, 2019an bertan behera utzi baitzuen Kaxmirrek zuen autonomia, eta errepresioa zabaldu du aktibisten eta eragile politikoen aurka.
AEBen bitartekaritzarekin larunbatean adostutako su-etenak badirudi bi aldeen arteko tentsioa murriztu duela. Halere, Narendra Modi presidenteak ohartarazi du Indiak ez dituela ekintza militarrak amaitu, baizik eta "eten tarte baterako". Islamabadeko eta New Delhiko... [+]
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]
Ari da mundu guztia kontuak ateratzen Trump 2.0 aldian norberari gerta dakiokeenaren eta munduan gerta daitekeenaren inguruan. Subjektuaren mudakortasuna ezagututa, ziur samartzat eman daitekeen aurreikuspen bakanetakoa da Estatu Batuen Txinarekiko harremanak, ekonomikoak... [+]
Inoizko okerrenean daude India eta Kanadaren arteko harreman diplomatikoak: indiar enbaxadorea eta beste bost goi diplomatiko bota ditu Ottawak joan den astean; eta, ordainetan, beste horrenbeste egin du berehalaxe New Delhiko gobernuak.
Indiako lehen ministro Modik 400 jarleku baino gehiago lortu behar ditu hauteskunde nagusietan, arrakasta dela esateko. Egungoak baino gutxiago lortuko balitu, porrota izango litzateke, koalizioak gehiengoari eutsiko balio ere. Ekainaren 4ko emaitzek erakutsiko dute korapiloaren... [+]
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Indiako Poliziak bonba negar-eragileak jaurti dizkiete New Delhira bidean diren milaka nekazariei, gobernuak egin dien eskaintzari uko egin ondoren.
NewsClick ezkerreko hedabidearen sortzaile eta erredaktore burua eta Amit Chakravarty giza baliabideen arduraduna atxilotu ditu Indiako Poliziak, zenbait egoitza eta hainbat kazetariren etxebizitza ere miatu dituzte.
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Duela lau hilabete, zenbait kirolarik Indiako Borroka Libreko Federazioko burua salatu zuten sexu-abusuak egiteagatik. Igandean protesta egin dute Jantar Mantaren, Indiako Parlamentutik gertu. Salatuetakoen artean daude olinpiar jokalariak, eta Poliziak atxilotu ditu hainbat.