Kudeaketagatik mokoka

  • Hegazti migratzaileen ehiza denboraldia, oilagor edota pagausoena, hasia da Euskal Herri osoan. Lehenago ireki zen basurde eta orkatzena. Zientoka eroriko dira, kolektibo indartsua osatzen baitute ehiztariek. Indartsuegia, batzuen ustez.

Natura-ingurunean egiten den ehizak bateragarria izan behar du bizi-
iturrien babesarekin, eta landa-eremuaren garapen jasangarrirako ildoak ziurtatu behar ditu.
Natura-ingurunean egiten den ehizak bateragarria izan behar du bizi- iturrien babesarekin, eta landa-eremuaren garapen jasangarrirako ildoak ziurtatu behar ditu.Mikel Barrios
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ehiztariek lobby sendoa osatzen dutela esango dizute elkarte kontserbazionistek; eta alderantziz, ehiztariek diote ekologisten jarraibideei egiten dietela men administrazioek.

Ehizak, jarduera zinegetikoak, diru piloa mugitzen du, ez dago ukatzerik. Ehiztariez gain –60.000 inguru izango dira gurean–, modu batean ala bestean erakunde, negozio eta kolektibo anitz ukitzen ditu: lekuan lekuko administrazioak (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Pirinio Atlantikoetako departamendua, diputazioak zein udalak), ehiza-barrutien kudeatzaileak, ehiza federazioak eta herrietako elkarteak, arma fabrikak eta saltokiak, turismo zinegetikoa eskaintzen duten bidaia agentziak, ehiza-txakurren inguruko merkatua, natur elkarteak eta animalien eskubideen alde borroka egiten dutenak, baserritarrak, basozainak, mendizaleak…  Ehiztari kolektiboaren barruan, zakurra hartu eta oilagorrak “jauzian” harrapatzen dituztenak daude, uso eta birigarroei postuetan itxaroten dietenak, basurde eta orkatz uxaldietan dabiltzanak, legea errespetatzen dutenak eta ezkutuan aritzen direnak… Hamaika interes egon daiteke tiro bakoitzaren atzean.

Hilaren 12an hasi zen oilagorraren ehiza denboraldia Hego Euskal Herrian, baita pagauso, txoloma, birigarro, usapal, eper eta galeperrena Gipuzkoan eta Bizkaian. Araban eta Nafarroan urriaren 1ean ireki zen denboraldia hegazti migratzaileen kasuan, eta azaroaren 1ean hasiko da ehiza xeheko beste espezie batzuena, izan hegazti sedentario (eperra eta faisaia) zein ugaztunena (untxi, erbi eta azeriena), baldintza zorrotzen pean hauen kasuan. Basurde eta orkatzena iraileko lehendabiziko astean hasi zen, Ipar Euskal Herrian bezalaxe. Akitania eskualdean irailaren bigarren igandean ireki zen hegaztien ehizaldia. Haien esperoan, milaka ehiztari: 33.000 federatu ditu Nafarroak, 13.000 Gipuzkoak, 2.500 Bizkaiak eta 2.000 Arabak. Pirinio Atlantikoen departamenduan, Bearnon eta Ipar Euskal Herrian, 23.000 lizentzia daude.

Balizko milaka boto

“Boto asko daude jokoan”, esan digu Itsas Enara ornitologia elkarteko kide Hector Gonzalezek, gipuzkoar instituzioen ehiza politikaz galdetu diogunean. “Nafarroan 33.000 lizentzia daude, eta horrek esan nahi du 33.000 boto jokoan daudela”, zioen Gurelur talde ekologistako kide Toño Munillak Nafarroako Hitzan (2013-01-11): “Politikariei ez zaizkie axola hegaztiak, ehiztariak babesten dituzte. Ehiztariek kudeatzen dute ehiza Nafarroan, norberak bere barrutian; Gobernuak ez du eskurik sartzen. Horregatik, urte osoan ehizatzen dute, pozoia jartzen dute...”

“Beste herrialde batzuetan ehiza errespetatu egiten den bitartean, Gipuzkoak ehizaren aurkako kolektiboen ildoak jarraitzen ditu”, salatu zuen ADECAP-Gazteak Ehiztari eta Arrantzaleen Babeserako Elkarteak, 2012an Diputazioak ehiza debekatu zuenean Ulia mendian, 2009an Donostiako Udalak eta 2011n Pasaiakoak eskatu bezala, aisialdirako eta naturaz gozatzeko gune izendatu ostean. Gipuzkoako ehiztariak gogor agertu dira hainbatetan Bilduren kontra.

Ehiza garaian, Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiek denboraldi hasieran plazaratzen duten Ehiza debekualdien aginduari egiten diote men Hego Euskal Herriko ehiztariek, EAEren kasuan Eusko Jaurlaritzak 2011ko martxoan onartu zuen legea aintzat hartuta.

“Legeak goitik behera datoz”, azaldu digu Bizkaiko Ehiza Federazioko presidente Iker Hidalgok: “Europako zuzentarauak, Espainiako espezie zinegetikoen zerrenda, erkidegoen ehiza legeak, diputazioak… Jaurlaritzarena lege orokorragoa da, eta debekualdien foru aginduak gauza zehatzagoak arautzen ditu: espezie bakoitza ehizatzeko egutegia, ordutegiak, eguneko kupoa…”.

2011n Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburu zen Pilar Unzaluren hitzetan, “natura-ingurunean egiten den ehizak bateragarria izan behar du bizi-iturrien babesarekin, eta landa-eremuaren garapen jasangarrirako ildoak ziurtatu behar ditu, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren osagarri izango den ekonomia-jarduera gisa”. Helburu izanik “ehizak gizartean dituen sustraiak gordetzea eta ehizan aritzen direnek natur ingurunearen kudeaketa iraunkorrean parte har dezaten lortzea”, hainbat puntu bildu du legeak: ehiza espezieen zerrenda, ehiza guneak, arau-hausteak, kalte ordainak, segurtasun distantziak, toki erakundeen parte-hartzea, eta abar. Lege horren PDFa, debekualdien foru aginduak eta bestelako dokumentuak Argiaren webgunean paratuko ditugu, han-hemen aurkitutako elkarrizketa eta iritziekin batera, ehizaren panorama bere osotasunean.

Uso ehiza Nafarroan

4.000 postuetako batzuen kudeaketa herriko ehiza taldeen esku uzten dute udalek (ehiza soziala egiteko), eta beste batzuk enkantean ateratzen dira. 180 euro ordaintzen dira batzuengatik, eta 15.000 eurora hel daitezke preziatuenak, Baztango Kintokoak edo Luzaide-Gabarbidekoak kasu. Datu ofizialik ez dagoen arren, garai batean 100.000 uso ehizatzen zirela uste da, baina gaur egun ez dira hainbeste, uso askoz ere gutxiagok zeharkatzen dituztelako Pirinioak, neguak hain gogorrak ez direlako eta Europako beste zonalde batzuetan bazka gehiago dutelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Gaur ez noa udalekuetara dantza egin behar dugu eta

Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.


'Blitz'-aren azpian, Churchillen gainetik

Londres, 1940ko irailaren 7a. Hegazkin alemaniarrek hiria bonbardatu zuten, Britainiar Uharteen eraso masiboa abiatuta. Edo, bestela esanda, blitz-a hasi zen.1941eko maiatzera arte luzatu zen eta, amaitu zenean, britainiar lehen ministro Winston Churchillek “su artean... [+]


Ikasleek alzheimerraren inguruko oinarrizko jakintzak lantzeko saioak eginen ditu Afan elkarteak

Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.


Irailaren 8an gertatutako erasoa gaitzetsi dute Hondarribiko Txosnak kudeatzen dituzten elkarteek

Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.


2025-09-11 | ARGIA
Elikadura burujabetza ardatz hartuta egiten ari dira Hernaniko Merkataritza Festa

Irailaren 9tik 12ra hamaika ekintza antolatu dituzte, herriko eragile, ekoizle eta merkatariekin elkarlanean. Gure lurra, gure jatekoa lelopean, herritarrak “bertako produktua zaintzera” bultzatu nahi dituzte, besteak beste. Ostiralean da hitzordu nagusia: azokak... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


2025-09-11 | ARGIA
37,5 orduko lan astea atzera bota dute Espainiako Kongresuan PP, Vox eta Juntsek

Espainiako Gobernuak aurkeztutako lege-propoposamenak ez du aurrera egin, Juntsekin izandako negoziazioen porrotaren ondoren. "Langileei masailekoa eman die eskuinak", esan du Yolanda Díaz Lan ministroak.


Aztarna digitala eta Marx

Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]


Onintza Enbeita eta Feli Madariaga, lurrari lotutako bi emakume
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]


2025-09-10 | Estitxu Eizagirre
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
"Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko"

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga
"Film sexualki esplizitua izatea loturik dago errealitate bati, Maspalomasi"

Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Eguneraketa berriak daude