Herriz herri, bertso egarri

Marisol Ramirez / Argazki Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bertsoen denboraldi betea da uda. Aurtengoa, gainera, udazkenean abiatuko den Euskal Herriko Txapelketaren aurredenboraldia izaki, sasoian jartzeko probaleku ere izango dira festetako era guztietako saioak: errima eta teknika finduak, doinu eta neurri bereziak eta gainerako txiribueltak entzuteko aukera ugarituko da, entzuleen gozagarri. Perlen atzetik plazaz plaza ibiltzen diren entzule finen agendetan urteroko hitzordu diren saioen hautaketa bat duzu hemen:

Abuztuko ostegun guztietan Hazparnen. Bob's Beer ostatuan 19:30etatik landa. Aldiro bi bertsolari ezberdin.

Abuztuak 1, Erromon. Urteroko jaialdia, Santa Eugenia plazan 20:30tan: Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Onintza Enbeita eta Imanol Uria. Herriko jaietan bertso poteoa ere egiten da urtero; aurten 3an izango da, 17:00etan Santa Eugenia plazatik hasita: Jone Uria eta Gorka Ostolaza ariko dira.

Abuztuak 3, Beran. Triki poteoa kalez kale, 12:00etan Herriko plazatik hasita. Bertsotan Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus ariko dira.

Abuztuak 4, Larraulen. Plaza bete jende biltzen duen festetako jaialdian Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia entzungai, 18:00etan.

Abuztuaren 5etik 9ra, Gasteizen. Andra Mari Zuriaren festetan, egunero egiten da lau bertsolariko jaialdia Aiotz plazan, 13:30tan. Adibidez, abuztuaren 6an Andoni Egaña, Ruben Sanchez, Orlando Arreitunandia eta Julio Soto ariko dira. Haurrentzat ere izango da emanaldirik, abuztuak 9an, 12:30etan Ama Birjin Zuriaren plazan: "Bikokote" bertso antzerkia.

Abuztuak 6, Zumaian. Bi arreba emanaldi berezia, 20:00etan Aita Mari aretoan. Andoni Egañak eta Xabier Lizaso pianojoleak Chopin eta Xenpelarren arrebak ekarriko dituzte oholtzara.

Abuztuak 7, Aian. Zale amorratuen urteroko saioa dema-plazan 22:00etan. Xebastian Lizaso, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Xabi Paya, Iker Zubeldia eta Arkaitz Estiballes ariko dira nor baino nor.

Abuztuak 12an, 14an eta 16an, Donostian. Aste Nagusiko jaialdiak, 12:00etan Easo plazan. Horien artean, 14an Maialen Lujanbio, Jon Maia, Alaia Martin eta Unai Gaztelumendi ariko dira. Hauez gain, 14an musikarekin jolasten duen "Bat Batean" emanaldi berezia eskainiko dute Oskar Estangak eta Odei Barrosok, 23:30etan Konstituzio Plazan.

Abuztuak 13, Leitzan. Festetako jaialdia egingo da plazan 18:00etan. Julen Zelaieta, Maialen Lujanbio, Agin Rezola eta Anjel Mari Peñagarikano ariko dira.

Abuztuak 15, Gernikan. Anfiteatroan, 19:00etan hasita. Julio Soto, Erika Lagoma, Uxue Alberdi eta Xabier Enbeita.

Abuztuak 15, Zizurkil Goian. 30 urtetik gora dituen saioa, frontoian 23:00etan. Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Jon Maia ariko dira kantuan eta hamaikagarrenez, Igotz Alkorta gai jartzen.

Abuztuak 17, Laudion. "Ez da kasualitatea" generoa kantagai duen emanaldi musikatu berezia. 21:00etan txosnagunean ariko dira Uxue Alberdi, Ainhoa Komas, Onintza Enbeita eta Izar Mendiguren.

Abuztuak 18, Donamarian. Egun pasa berezienetakoa. Herri bazkaria izango da urtero legez frontoian eta bazkalondoan komentura joango dira denak mojak bisitatzera. Ez dute lehen aldia Amets Arzallus eta Aitor Mendiluzek. Mojek petrilaz bestalde kantu batzuk eta pastak eskaintzen dituzte.

Abuztuak 18tik 25era, Bilbon. Aste Nagusiko festetako saioak egunero 13:00ean Santiago Plazan. Lehen egunean Odei Barroso, Oihana Bartra, Xabier Silveira eta Iratxe Ibarra ariko dira.

Abuztuak 24, Hondarribian. Santiago plaza bete biltzea espero da 20:00etan, Sustrai Colina, Alaia Martin, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi entzutera.

Abuztuak 31, Larrabetzun. Xabier Amuriza eta Xabi Paya librean, 13.00ean hasita.

Abuztuak 31, Erandion. Udaletxeko plazan 20:00etan entzungai Beñat Vidal, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Miren Amuriza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Nafarroa Arenan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 29an

“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


Eguneraketa berriak daude