Inozentzio XII.a (1615- 1700) bizarra hazten utzi zuen azken pontifizea izan zen (beheko irudian). Lehenago Inozentzio X.ak ere ahuntz bizarra izan zuen. Paulo V.ak, Klemente VIII.ak, Leon XI.ak eta Urbano VIII.ak, aldiz, bizar sarriagoa zuten. Beraz, aita santu bizardunak ez ziren salbuespena.
Baina eliza katolikoak luzaroan moral gabetzat jo zuen bizarra, egindako bekatuak adierazten zituela uste baitzen; harrigarria, Jesukristo bera gehienetan bizarraz irudikatu izan dela kontuan hartuta.
Kontua da 1119an, Tolosako Kontzilioan, aurpegiko ilea hazten uzten zuen elizgizon oro eskumikatzea erabaki zutela. Debekua ez zen luzaroan indarrean egon, eta edozein hierarkiatako elizgizon bizardunak izan ditugu geroztik. Richelieu kardinal ezaguna, konparazio baterko.
Baina ia 900 urtetan aita santu bat bera ere ez da ausartu aurpegiko ile bekatariak hazten utzi eta eliztarren aurrean look berria erakusten.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...