Plastikozko “kontinentea” esploratzeko bidaia

KQED
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Behin baino gehiagotan aipatu dugu Ozeano Barean plastikoz jositako itsas eremu zabala dagoela. Zientzialariak gero eta gehiago ari dira itsas eremu hori aztertzen, betetzen duen eremua ez baita txantxetakoa: 3,4 milioi kilometro koadro.

Azken espedizio zientifikoa Frantziako CNES erakundeak antolatu berri du, eta helburu nagusia sateliteetatik ateratako irudiak interpretatzea izan da, hau da, hondakin kontzentrazio handiagoak eta txikiagoak non dauden bereiztea, eta horiek sateliteetako irudietan nola irudikatzen diren ikastea. Horrela jakingo baita, adibidez, plastikozko itsas eremu hori zabaltzen ari den ala ez, eta bertan dagoenetik zer den planktona eta zer plastikoa.


Eguneraketa berriak daude