ARGIA-KO zuzendari izendatu nindutenean, 2002ko urruti hartan, batek baino gehiagok luzatu zidan ea zorionak edo doluminak eman behar zizkidan. Egia esan, beldurtua nintzen, orduan zuzendariordea izanagatik ere, zuzendari kargua batetik bestera erori zitzaidalako gainera. Baina kemenez eta konbentzimenduz heldu behar zitzaion ardura berriari, eta nik “zorionak, jakina” erantzuten nion txantxa-ziztada hari. Nire beldurretakoa zen ea 1919an sortutako proiektu hura ni zuzendari nintzela agortuko ote zen. A ze zama!
Eta hamabi urte urte ondoren, pozik utziko diot Argiako zuzendari izateari. Zama bat gainetik kenduta eta beste batzuk bizkarreratzeko prest. Dozena bat urte aski eta sobera dira halako postu batean egoteko, haize berriak ezinbestekoak dira, bereziki goi-mailako arduretan. Betoz indar eta ideia berriak, denei egingo digute on.
Nire lasaitasunerako, gainera, gure aldizkariak hemen jarraitzen du, euskal komunikazio esparruan erreferentzia argia izanez, bai paperean eta baita Interneten ere. Eta estu, aldi berean. Talde eta proiektu gisa 2002an baino sendoago bagaude ere, krisiak gure ohiko estutasunera itzularazi gaitu, oparotasunaren izpiek hainbat urtetan gu ere zertxobait ukitu ondoren.
1997an ekin genion Interneten Argian. 2002-2003an ez genion ikusten konponbiderik euskarri berriak gure kutxan sortutako diru zuloari eta geure buruari zorrotz galdetu behar izan genion: “Irudikatzen dugu gure komunikazio proiektua Internet gabe?”. Eta erantzuna ezetz izan zen, argia gainera. Orduan, aurrera egin behar, ez zegoen beste aukerarik.
Hamarkada bat geroago, oraindik argitu barik dago Internetek ekarri duen negozio aldaketarena, baina orduan baino askoz argiago ikusten da komunikazioaren puntan egon nahi duenak, hor ere egon behar duela. Kazetariarentzat, gainera, aukerak biderkatzen dira. Paperezko prentsaren heriotza iragartzen den sasoian, hala izan ez dadin gogotik lan egingo dugu. Paperean ere, kalitatezko informazio landuari eusten dionak iraungo du, eta egunerokotasunetik urruntzen den neurrian aukera gehiago izango bide du gainera. Egunerokotasuna, gero eta gehiago, Interneten dago. Gure astekaria ongi posizionatua dago, informazioaren eguneroko zurrunbilotik at, irakurleari informazio landua eta konprometitua eskainiz, honek ere beste patxada batez irentsi dezan. Argia.com dugu egunerokorako tresna, eta hor bai, urtetik urtera erronka sendoagoak hartu ditugu eta hartuko ditugu aurrerantzean ere.
KAZETARI lanetan jarraituko dut etxe honetan, eta izango dut lanik: Internetek, teknologia berriek eta sare sozialek kazetaria egokitzera behartzen baitute gaur egun, eta egiten ez duena estu ibiliko da. Hori bai, ez gaitzala tresna eta teknologiaren olatuak besterik gabe harrapa, haren azpian, beti bezala, edukia baita egiazki garrantzitsuena. Irakurlea, ikus-entzulea, eduki onari lotzen zaio. Eta non da hori? Iturrietan, formazioan, liburuetan, sarean, kalean... denean apur bat. Eta batez ere, kazetariaren independentzian. Ados, gaitza da –mitoa diote batzuek–, baina bilatu behar da. Ni behintzat saiatu naiz, bai zuzendari gisa eta baita kazetari gisa ere. Hala jarraituko dut, besteak beste orri honetan, zuzendari berriak kontrakorik adierazten ez didan bitartean behinik-behin.
Zeren eta, irailetik aurrera, orain erredaktore buru ari den Estitxu Eizagirre izango da Argiako zuzendari berria. Zorterik handiena opa diot zeregin horretan eta argi izan dezala lan talde osoaren laguntza izango duela.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]
Bortizkeria zuzenak, agerikoak eta isilak, gainjarriak eta zeharkagarriak, mikroak eta geldoak. Bortizkeria egunerokoan irristatzen da, uneoro, boterea edo erabakitzeko ahalmena duenak ez duenaren aurrean boterea erabiltzen duenean. Hainbeste egoeratan murgiltzen gara... [+]
Duela urtebete, toki honetan bertan, existitzen ez zen herri bati buruz idatzi nuen, eta existitzen ez den herri horrek Palestinako genozidioa geldiarazten lagunduko zuela amestu nuen. Argi dago ez dugula lortu. Urtebete geroago, oraindik ere, haurren hilketa masiboak eta herri... [+]
Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]
Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.
Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?
Zapalduen... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]