Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Doinua: Gure aurreko guraso zaharrak.

Bi mila hamahiru bazko astea
Valentziako partean
urte terdiko ume ttiki bat
preso kartzela batean
goizetan hartu irten kanpora
gauez berriro katean
han ez da Kristo pizten ez hiltzen
pentsatzen det bapatean
zenbat irudi muxukatzean
haur hori beso artean.

Egun on ttiki goazen apapa
kanporantza bere soa
ama barnean gelditu zaio
begirada du lausoa
hala ere pozik igaro degu
kanpoan egun osoa
ez daki zer den giltza sarraila
arma pareta presoa
bainan parkean laztandu nahi du
hurbiltzen zaion usoa.

Sarri gorrotoz bukatu ohi da
hasten dena amodioz
emazte frango bereizten dira
tratu txarren ondorioz
gu ere gogor jotzen gaituzte
indarraren poderioz
ez al zarete aspertu bada
hainbeste umilazioz?
garaia degu bereiz gaitezen
herri bezela redios.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!