Ez da erraza artea zer den zehaztea, baina arte orori eskatzen dioguna ederra izatea da, bere edertasunaz gu hunkitzea, biguntzea, gure barne sakona lasaitzea.
Zinema artea da, zazpigarren artea deitzen diote ere: arkitektura, dantza, eskultura, pintura, literatura, musikaren ondoren etorri dena.
Parisen1895eko abenduaren 28an estreinatu zenetik, zinema arte herrikoia izan da, edonork eskura dezakeena, jende askorengana heldu daitekeen ametsa.
Filmek kontatzen dizkiguten narrazioekin batera, zenbait balore, ezaguera eta portaera ere erakusten dizkigute, gu oharkabe hezten gaituztenak.
Gazte-gaztetatik zinema aretoetako jarlekuan eserita lasai, gozo-gozo kontatzen dizkiguten gaietan murgildurik den-dena irensten dugu, modu meheki batean jarraitu behar genituzkeen bideak erakusten dizkigu. Arte boteretsua benetan.
Hemeretzigarren gizaldiaren bukaeran hasi zenetik gure egunetara iritsi bitartean, zinemak eraldaketa ugari jasan du teknikaren aldetik, hala ere, ahalmen handiko ekoiztetxeek eskaintzen dizkiguten irudiak –kontakizunekin batera–, funtsean ez dira aldatu andreari dagokionean. Hainbat filmetan agertzen zaizkigun emakumeak: heterosexualak, senarrarekiko leialak, ulerkorrak, otzanak, ama zintzoak, finak, sozietatearen arauak eta mugak errespetatzen dakizkitenak dira.
Badira aurreko irudiari kontrajarriak direnak ere, andre gaizkileak, limurtzaileak, baina horiek gaizki bukatzen dute beti. Gero, bestalde, egile batzuen zuzendaritzapean emazteak ama zikiratzaile, kastratzailea bihurtzen dira semearen bizitza suntsiturik: 1960. urtean Alfred Hitchcock-en Psychon agertzen den bezala.
Objektu desiragarriak emakumeak, Marlene Dietrich izan zen aipagarrienetakoa Von Stenberg zuzendariaren eskuetan. Federico Fellinik, berriz, 1979. urtean emakumeen hirian amesten duen emazte benetan bitxia eskaini zigun: gerritik behera sentsuala, sexuala. Gerritik gora aldiz, Ama Doloreetakoaren antzekoa isil-isilik sufrimendu guztia jasaten duena.
Zein korapilatsuak diren gizon batzuk!
Laurogeita hamargarren hamarkadan andrearekiko sentsibilitatea erakusten zuten zuzendariak azaldu ziren. Ridley Scotteren Thelma & Louise dugu adibidea. Egun aske bat bizi nahi duten bi andreren istorioa kontatzen digu, bortxaketa baten erruz egoera okertzen zaien arren, ausardia handiz aurrera egiten dute.
Zineman emakumearen irudia gogotik aldatzen eta iraultzen da emakumea bera zuzendari denean. Sortzaile, egile izanik, narrazioaren subjektu bihurturik, berari dagozkion gogoetak, desioak, ametsak eta frustrazioak erakusten ditu.
Zinemagintzan geroz eta emakume gehiagok dihardu lanean. Besteak beste hor dugu Agnés Varda belgikarra, “uhin berrien amona” izenarekin ezagutua dena. 1962an egin zuen Cléo de 5 à 7 arrakastatsuan, emakume baten egun bateko bi orduak kontatzen dizkigu sendagilearen diagnostikoaren zain dagoen bitartean. Jane Campion australiarrak, The piano filmaren egileak, emakume baten sakoneko sentipenen berri ematen digu narrazio horren bidez. Marleen Gorris holandarrak Antonia et ses filles lanean, Antonia protagonistaren bidez, bizitzaren inguruko hausnarketa zoragarria egiten du. Atzerriko pelikula onenaren Oscar saria jaso zuen 1996an.
Hala ere, normalki emakume zuzendarien zinemak ez dira hain erraz zabaltzen, ekoiztetxe handiei interesatzen ez zaielako.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.