Bilboko Nazioarteko Letren jaialdia den hau, Gutun Zuria, Alondegiak antolatzen du urtero. Apirilaren 11tik 22ra burutuko da 2013ari dagokiona, eta seigarrena da. Margaret Atwood –PEN Internationaleko presidentea–, Hector Abad, Alberto Manguel, Margo Glantz, John Banville eta Antonio Lobo Antunes idazleekin batera, Harkaitz Cano, Iban Zaldua eta Eider Rodriguez bilduko dira. Gai jakin baten gainean arituko dira denak: noiz eta nola egin zuten irakurketatik idazketarako jauzia.
Iñaki Esteban El Correo egunkariko kazetariak eman dizkigu jaialdi honen xehetasunak, antolatzaileetakoa ere badenez. “Nire uste apalean, garrantzitsuena da Bilboko ikusleriak, edota Alondegira gerturatzen den edonork, idazle handiak zuzenean ikusteko aukera izatea. Azken finean, Gutun Zuria topaketa da, irakurleen eta haien bizitzaren parte diren idazleen artekoa”.
Irakurle-idazlearen elezaharrak izenburupean aurkeztu da aurtengoa. Irakurle sinple izatetik idazle izaterako pausua noiz eta nola eman zuten azalduko dute parte-hartzaileek. Iñaki Estebanen aburuz oso estua da irakurlearen eta idazlearen arteko lerroa: “Irakurlearen figura ez dago erabat definituta. Azken finean, irakurlearen imaginarioa hor dago eta horren bidez ekarpena egiten dio eleberriari, beste eleberri bat dago irakurlearen gogoan. Irakurlea ez da elementu pasiboa. Zentzu horretan, interesatzen zaiguna zera da: irakurlearen elementu aktibo hori idazlearen imaginariora nola igarotzen den deskubritzea”. Irakurketaren plazera edota abentura berreskuratu nahi izan dute, Estebanek esan digunez.
Kazetariek zubi lana egingo dute idazlearen eta publikoaren artean. Horrela, Margaret Atwood-ek SER kateko kazetari Montserrat Dominguezen galderei erantzungo die eta Alberto Manguel argentinarrari El Pais-eko Javier Rodriguez kazetariak egingo dio elkarrizketa. John Banville irlandarrarekin, berriz, Iñaki Estebanek jardungo du. Goizalde Landabaso Euskadi Irratiko kazetari eta idazleak Harkaitz Canori luzatuko dizkio galderak, Idurre Eskisabel Berria-ko kazetariak Eider Rodriguezi eta Pedro Ugarte EHUko komunikazio arduradunak Iban Zalduari.
Beste disziplina batzuei ere lekua egin zaie jaialdian. Maialen Lujanbio bertsolariak eta Xabier Erkizia musikariak Txori Mugariak ikuskizuna aurkeztuko dute eta Oskar Alegria zine-zuzendariaren Emak Bakia obra ere pantailaratuko da. Bestalde, Hector Abad idazle kolonbiarra El olvido que seremos (Izango garen Ahaztura) bere azken eleberriaren inguruan arituko da Basauriko kartzelako presoekin. Abadek aitaren istorioa kontatzen du eleberrian. Sendagilea zen lanbidez. Paramilitarrek hil zuten Medellinen.
Idazlea izateaz gain, irakurle amorratua ere badugu Harkaitz Cano. Idazle-irakurle arteko harremana horrela definitzen du berak. “Mundu anglosaxoniarrak asmatutako wreader delakoa gustatzen zait, alegia, idazlea eta irakurlea biak nahasian, gero eta zailagoa baita bereizketa, onerako zein txarrerako”.
Idazlearen atzean irakurle sutsua dago beti. “Nolabait esanda, idaztea eta irakurtzea sistolea eta diastolea dira. Bata gabe ez dago besterik. Testu baten irakurlerik onena itzultzailea da seguruenik. Eta irakurtzea idazketa mentala ere bada, irakurritakotik gehiena desagertzen den arren. Fisikoki egiten ez den arren, “idatzi” egiten dugu, edo narrazio partikular eta pertsonal bat eraiki, bederen. Geure baitan daude biak”.
Irakurtzea idazlearen lanbidearen zati garrantzitsua dela esan daiteke, baina noraino eragiten dio idazleari eta bere lanari? Canok azaldu digunez, “faire feu de tout bois diote frantsesez: edozein egur da on sutarako. Halaxe gertatzen da istorio batean oso sartuta zaudenean: inguruan harrapatzen duzun guztiak balio du nobelaren sua elikatzeko… Gertatzen zaizun guztia, irakurtzen ari zaren edozer da baliagarri nobelaren zurrunbiloan. Twist idazten ari nintzenean, zomorroen izurriteen kontrolerako propaganda orri bat irristatu zidaten atepetik, eta horri tiraka liburuko pasarte bat eta pertsonaia baten ogibidea etorri ziren... Julio Cortazar, Italo Calvino edo Ionescogatik hasi nintzen ni neu idazten, eta baita Atxagagatik edo Sarrionandiagatik ere. “Hil ezazu aita” esaten dute, baina literaturan aita eta aitaorde berriak sortzen dira etengabe, bat akabatu orduko bada beste bat. Nire kasuan hala da, eta eskerrak!”
Goizalde Landabasok ondo ezagutzen du Harkaitz Canoren lana, berak ere irakurlearen eta idazlearen figurak biltzen dituelako agian. Landabaso kazetari gisa arituko da Gutun Zurian. Hain zuzen ere, Harkaitz elkarrizketako du. Bere ustez, Cano idazle “ausarta, berritzailea, aberatsa, koherentea eta indartsua da. Maila gorenean dago”. Idazlea irakurritakoaren ondorio izan ohi dela iritzi dio: “idazleak estiloa badu bizitako guztiaren ondorio da, eta jakina, irakurri izandako guztiaren ondorio”.
Iban Zalduak bere azken lana aurkeztuko du Gutun Zurian, Lengua de Trapo argitaletxeak argituratutako Ese idioma raro y poderoso: once decisiones cruciales que un escritor vasco está obligado a tomar. Zalduaren ustez, “irakurle izatea beti da idazle izatea baino zailagoa: irakurle izatetik idazle izatera urrats txiki bat besterik ez dago, eta irakurle izatea (irakurle on izatea, alegia) bizitza osoko langintza da. Zer esanik ez, hizkuntza minorizatu bateko irakurle izateaz ari bagara”. Euskal idazle baten ajeak argudiatu ditu gasteiztarrak publiko erdaldunari eskeinitako azken liburuan. “Idazle baten ajeak baino, euskal literatura garaikidearen ajeak ditu hizpide liburuak; ajeak eta baita pozak ere, gehituko nuke nik. ‘Euskal idazlea’, ikuspegi horretatik, liburua ardazteko tresna besterik ez da. Printzipioz gaztelaniazko publiko zabalarentzat idatzi dut liburua, bertan agertzen diren gauza asko euskal literaturaz argitaratutako aurreko saiakeretan azaldu nituelako. Gaztelaniazko irakurleak aukera eskasa dauka euskal literaturaren egungo egoeraren berri zuzena izateko”.
Idaztera zerk bultzatzen duen, indar ezezagun horrek, soka luzea izan du literatura unibertsalean. “Erantzun argirik ez dugu. Areago, erantzunik ez daukalako, idazleok galderari aurre egiteko fikzio bat eraikitzen dugu maiz. Gainera, erantzun berberak ez luke bizitza osorako balioko ere. Susmagarria irudituko litzaidake hogeita hamar, berrogeita hamar eta hirurogeita hamar urterekin galdera horri erantzun berbera emango liokeen idazlea. Hala ere, gure egozentrismoak beti bultzatuko gaitu erantzuten jarraitzera”.
Baina bestelakoa al da erantzuna euskaraz idazten duen autorearentzat? Zalduaren aburuz, “gaur egungo idazle gehienentzat ez da bereziki desberdina. Kasuz kasu galdetu beharko, noski. Nire saiakeraren ondorioetako bat horixe da: gure literatura ez da horren arraroa, beste literatura (mendebaldar) bat besterik ez da euskal literatura. Xehetasun batzuk ditu, baina guztien antzekoa da, guztiek baitituzte xehetasunak, azken finean. Duela berrogei edo berrogeita hamar urte idazten hasi zirenentzat motibazioetako batzuk bereziagoak ziren, hizkuntza biziberritzea edo salbatzea, esaterako. Baina hori aldatu da dagoeneko”.
Anatomia bertikalak
Lierni Azkargorta
Balea Zuria, 2025
------------------------------------------------------------------
Lierni Azkargortak Anatomia Bertikalak liburuaren aurkezpen saioan esan eta Berria egunkariak jaso moduan irakurri ditut poema gehienak: ozen, ahoz... [+]
2020ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Cambiar de idea (Ideiaz aldatu) autofikzio feministarekin. Emakume idazleek literatura kanon patriarkalera egokitu beharra kritikatu zuen liburu horretan. Todo empieza por la sangre (Dena odoletik hasten da) bere seigarren... [+]
LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
2024an sortu zuten Kontalaritza Eskolari buruz hitz egiteko elkartu gara Ane Gebara, Ane Arrugaeta eta Itziar Rekalde ipuin kontalariekin. Kontalaritzaren izaera artistikoaz, bat-batekotasunaz, formakuntzaz, emanaldiez eta abarrez mintzatu dira. Besteak beste, eskolak eman dien... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Berritu ala hil. Hori esaten diogu geure buruari. Ariketetatik ariketa gabeko alera, narraziotik gertuago, metaforarik gabe, zuzenago. Orain? Orain gehiago behar dugu. Narrazioago, ezmetaforatuago, ariketagabeago.
Pertsonaia bat sortuko dugu. Pertsona bat. Istorio batean... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025