Egun batez, andreak Deustuko plazaren jabe

Zortzikoan, andre guztiek egiten dute dantza aldi berean.
Zortzikoan, andre guztiek egiten dute dantza aldi berean.Diego Martín
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

XIX. mendearen erdialdean udalerri independente zen Deustu, baina, arrazoiren batengatik –orduko kronikagileek ere esplikatu ezin zutena–, jaietako egun nagusian, San Pedrokoan zehatzagoak izateko, Bilboko alkatea joaten zitzaien agintari nagusiaren plantak egitera. Ez zuten hori gustuko deustuarrek, eta egun hartan ospatzeko askorik ez zegoela erabakita, San Pedro osteko lehen domekara eroan zuten euren jai nagusia. Eguerdiko ekitaldi garrantzitsua zortzikoa zen, baina ezohikoa, emakumeek dantatzen zuten eta. Aurreskua, hau da, lehen tokia, herriko emakumezko dantzari onenarentzat zen.

Galdutako ohituraren berri eduki zuen Iñaki Irigoien historialari eta folklorean adituak, Revista pintoresca de las provincias Bascongadas aldizkariko 1846ko ale batean ikusita, eta Deustuko Bihotz Alai dantza taldeari proposatu zion ohitura hura berreskuratzeko. Baita egin ere. 1999tik, Deustuko Andreen Aurreskua egiten da urtero, aspaldi Bilboko auzo izatera behartutako herrian. Jai nagusiak Sanpedroetan egiteko ohitura ere galduta dago Deustun. San Jose da orain aitzakiatzat jartzen den santua; aurreko Jaurlaritzak lanegun buruzuri izendatu zuenetik martxoaren 19a, egun horren aurreko igandea hautatu dute deustuar andrazkoek plaza bereganatzeko. Joan den igandean ikusitakoaren kronika ere baduzu hau, hortaz.

Aurreskua 1999an itzuli zela esan dugu, baina aurretik, bi urtez, berreskuratze lan handia egin behar izan zen. Edo hobe birsortze esatea. XIX. mendeko dantza hartaz Revista pintoresca-ko aipua baino ez zutenez, Bihotz Alai taldekoek eta zeregin horretan lagundu zietenek zerbait erabat berri asmatu behar izan zuten. Asmatu edo... Jakin bazekiten behintzat emakumeek behar zutela protagonista; Deustun, ia inon ez bezala, andreei dagokie desafioa eta zortzikoa egitea, eta haiek ateratzen dituzte gizonak dantzara Kontrapasak dirauen bitartean, eta ez alderantziz. Gero, esku-aldatzekoan, neskak dantzatzen du mutilaren aurrean, eta neskak oparitzen dio txokolatezko gozoki bat mutilari, denek elkarrekin fandangoa eta arin-arina dantzatu eta gero. Koreografia asmatua da, eta urratsak zein doinuak tradizioaren tegi zabaletik aukeratuak. Oraingo urratsak eta XIX. mendekoak ez dira berdinak, noski, baina urtez urte gorde izan diren tradizioen kasuan ere hala izaten da, pentsa...

Dantza talderik ez zegoen Deustun XIX. mendean. Gaur egun bi daude, baina ohitura hau, orduan legez, herri osoarena izan dadin gura izan dute. Horregatik edozein andrazkok dantzatzeko atea ireki dute. Urtero, Bihotz Alaik hiru asteburuko ikastarotxoa eskaintzen du dantzan bereziki trebatuta ez daudenentzat, eta gainerakoa hurreratzen diren emakumeen esku –eta batez ere, oin– geratzen da. Baita jantzia ere, “tradizional” adjektiboa merezi izateko baldintzak betetzekotan. Hobeto ulertzen da goiko argazkiei begiratuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


2025-05-22 | dantzan.eus
80-90 urte bitarteko dantzariz osatutako euskal dantza taldea

Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]


Pepi Arrospide: “Batzuetan pentsatzen dugu ongi egoteko gimnasiora joan behar dela, baina euskal dantzak hori dena ematen dizu”

Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]


2025-05-06 | dantzan.eus
Aukerarik izan ez zuten emakumeek plazaratuko dute Legazpin ezpata-dantza

“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]


2025-04-01 | dantzan.eus
Zuberoa dantzan batuko da berriz ‘Aitzina Biga’ ikusgarrian

Aitzindariak elkartea Aitzina Biga ikuskizuna prestatzen ari da. Ehun parte-hartzailetik gora izango dira dantzan, musikan, antzerkian, kantuan eta bertsotan apirilaren 19an Maulen aurkeztuko den ikuskizunean. Uztaila bitarte, beste lau emanaldi izango dira: Miarritze, Arrasate,... [+]


Nagore Tamayo
“Dantza eszena zuritu edo edukiz hustu dela sentsazio orokorra da”

Azaroan estreinatu zuen bere lehenengo lana Nagore Tamayo dantzariak (Tolosa, 2000): Nondik abiatu inora izena du, eta Natalia Belén dantzariarekin batera gorpuztu du. Bere herrian egin dugu hitzordua, Zumardi Handian.


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2024-12-16 | dantzan.eus
Iurretako emakumeek 1995ean soka-dantza plazaratu zutenekoa

Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]


Ez da efimeroa, ez, euskal dantza-hizkuntza

Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]


2024-10-30 | dantzan.eus
Euskal dantzako diplomarako lehen urratsak Ipar Euskal Herrian

Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]


Itzalari begira

MOOR KRAD

Nork: Ertza konpainiak.
Noiz: urriaren 3an.
Non: Getxoko Muxikebarri aretoan.

---------------------------------------------

Bi urte atzera izan nuen Moor Krad obraren berri; hain zuzen, Ertza konpainiako kideek dantza pieza sortu eta estreinatu zuten... [+]


Eguneraketa berriak daude