Europar Batasuna obretan

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Europar Batasunean (EB) federalismo politikoak ez du inoiz indar handirik izan. Erakunde hau sortzeko eta garatzeko arrazoi nagusia ekonomikoa izan da. Baina, integrazio ekonomiko gehienek kaltetu egiten dituzte eskualde pobreenak, aberatsen mesedetan. Horregatik, integrazio adibide asko bortxaz gauzatu dira, AEBetako Gerra Zibilean Iparralde federalistak Hegoalde konfederalistari garaitu zionean bezala. Beste batzuetan, integrazioak baketsuak izan dira, Alemaniako Mendebaldeak Ekialdea ekonomikoki kolonizatu zuenean bezala.

Eskualde pobre batek integrazioa onartzeko motibo desberdinak izan ditzake: ondorio ekonomikoen gaineko ezjakintasuna; eskualde aberatsago bati lotuz laguntza ekonomikoa erdiesteko esperantza; edota nazio irudikatu baten batasuna bultzatu nahia. Halere, bortxaz edo bakean burutu diren integrazio gehienek  homogeneotasun linguistiko gradu altua dute beren alde. Horri esker, lurralde pobreetatik aberatsetara doan emigrazioa ihes-hodi bezala funtzionatzen du protestak baretzeko. Alemania batu denetik, Ekialdeko gazteriak erruz emigratu du Mendebaldera.

Egungo EBn Alemaniako batasunaren antzeko fenomeno bat bizi dugu kamera geldoan. Proiektu federal ekonomikoaren sinboloa euroa da. Maila ekonomiko oso desberdinetako herrialdeek moneta berdina hartu dute eta gauzatu egin dute EBk inposatutako pribatizazioen agenda. Noren mesedetan baina? Esloveniako enpresek ez dute gaitasunik Alemaniak pribatizatutako enpresa publikoak erosteko. Aldiz, alemanek erraz asko erosi ditzakete esloveniarrak. EBk eskualde aberatsak gehiago aberastu eta pobreak gehiago pobretu ditu.

Baina, EBk arazo bat du, munduko gainontzeko integrazio prozesu gehienetan ez bezala, bere baitan aniztasun linguistiko oso handia du eta, beraz, emigrazioaren ihes-hodiak ez du behar bezala funtzionatzen. EBko agintariek integrazio ekonomikoa laguntzeko ezinbestekoa dute hertsiki lotuta dauden integrazio politiko eta kulturalean sakontzea. Bidea ez da erraza, potentzia ekonomiko eta politikoen artean konpetentzia dagoelako. Batzuek (Britainia Handiak, Suediak...) erabaki zuten ez hartzea euroa, ziurrenik Alemaniarekin oso lotuta ikusten zutelako. Hausnarketa horren hurrengo fasea da Britania Handian irekita dagoen eztabaida: EB barnean mantendu lotura malguekin edo atera. 2015ean kontserbadoreek irabazten badituzte hauteskundeak, David Cameron-ek eztabaida argitu egingo dela iragarri du 2017an egingo litzatekeen erreferendum batekin. Britania Handiak hartuko lukeen erabakia irtetea balitz, beste herrialde batzuek antzeko hautua egin dezakete. Ondorioz, EBko federalizazio proiektuak abiadura azkartua hartuko luke estatuetan oinarrituta.

Bien bitartean, estaturik gabeko nazioentzat federalizazio prozesutik kanpo gelditzea oso arriskutsua izan daiteke, horregatik estatua eskuratzeko premia. Eskoziak eta Kataluniak beraien bidea hasi dute. Flandriak lurraldetasunarekin arazo bat du, baina bidea urratzen ari da sezesioaren atari gisa konfederazioa proposatuz. Euskal Herriak ordea, arazo latza du lurraldetasunarekin; ez da bakarra, aipaturiko beste nazioen alboan barne aniztasun handiagoa du eta abertzaleek ez dute gutxieneko proiektu konpartiturik  ikuspegi sinbolikoan eta estrategikoan. Gure etxean edota Europan, nork hartuko du serioski euskal estatu baten proiektua bere oinarrizko sinboloak ere eztabaidan dituena? Euskal Herria/Euskadi/ Nafarroa, ikurrina/Nafarroako bandera...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude