Emakumeak borrokan

Ahantzi ezinezko egarri urteak

  • Koldo Izagirre ::Egarri egunak portualdean

    Susa, 2012

Saioa Ruiz Gonzalez
2012ko abenduaren 21a
1977ko urtea, memorian gorde beharreko data. Batzuek jada grabatua izango dute eta beste batzuek, ordea, data gogoangarrien egutegiari gaineratu beharko diote.

80ko hamarkadan jaio ginenon gurasoen gazte-heldu garai hark, baita ere, hainbat haur jaiogabeen guraso izango zirenen bizitza amaiera ekarri zuen. Herriak gogoan du 1978ko Sanferminetan Iruñean izandako karga poliziala, Germán Rodríguez erail zutenekoa, urte haietan egosten zen panorama politiko desegonkor baten isla dena.

Post diktadura politiko gertu baten ajea. Eta gertu diot, urteak pasatu diren arren, oraindik ere ajeak sortutako buruko minaren taupadak sentitzen direlako. Gogora ekartzeak, Herriaren egarria iradokitzen du oraindik. Egarri egunak portualdean ez da 1977ko gertakizunen kronika bat, baizik eta orduko errealitate baten ispilua osatu nahi luketen zatiekin eraikitako collage moduko bat.

Diktadura politikoak bermatu zituen askotariko errepresioetatik jaio ziren 1977ko udako egarri egunak. Gazteen artean zabaldu zeneko sentsazio horretan egituratzen da Koldo Izagirrek deskribatzen duen portualde hartako sentimendu indibidual eta ideal kolektibo asegabeak. “Bizitza hau ez da edangarria” (9.orr), “jainkoa hila zen, Nietzsche ere bai” (10.orr), “errealitatea ez da jasangarria” (131.orr).

Hamar atal laburretan antolatuak diren orrialde gutxitan, gai mamitsuen inguruko itzulia egiten du; alienazio kapitalista, indarkeria, borroka moldeak, Euskal Herria, sexismoa, askatasuna, erlijioa. Funtsean, gizarte modernoekin sortu ziren edo, hobeki esanda, gizarte modernoa osatzen duten gai gatazkatsu batzuen berrikuste moduko bat aurkitzen dugu Euskal Herriari buruzko kontakizunean. Erakargarria bezain bortitza suertatu zait eleberriaren azken kapitulua, ehorzketa bat kontatzen duenekoa eta, nola, gorpuaren deskripzioari helduz, askatasun indibidual zein kolektiboaren aldeko printzipio unibertsalen aldarria egiten duen; “gure belaunaldiaren aurreneko biktima, askatasun artistikoaren sinboloa, bizitza molde berri posibleen esploratzailea… gorputzaren jabetza kolektiboa dekretatu zen han” (135.orr).

Eleberri arina izatetik urrun dago Izagirreren azkena. Irakurketa zailtzen duten sinboloz jositako hizkeran idatzia da. Ideien deskripzioa egitetik abiatzen da, ispiluaren zati guztiak eskaintzen dizkigu, irakurleok ideia andana guzti horrekin izan zenaren mundu erreal baten koadroa osatu dezagun. 

Esfortzua merezi duen eleberria.
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Liburuak

Liburuak kanaletik interesatuko zaizu...
Javier Ortiz, kazetari baten talentua eta ofizioa

Izan zen militante antifrankista, izan zen Espainiako alderdi komunistarekin kritikoa, eta batez ere, izan zen hasiera-hasieratik kazetaria. Baina kazetariak asko gaude, gehiegi akaso. Arrain hau bezalako kazetari eztenkari, kritiko, umoretsu, erretxinak, esku batekin konta ditzakezu: ez zen inorekin ezkontzen, agian horregatik hasi zen argitalpen klandestinoetan eta bukatu zuen blog batean. Baina bazen heterodoxoa ere, ezkertiar bat El Mundo-n. Bazeukan luma estilotsu bat. Eta izan zen jarrera... [+]


Errenazimenduko liburu elektronikoa

Liburu elektronikoek hainbat alde on dituzte: besteak beste, hainbat liburu nahi dugun orrialdean zabaltzeko aukera ematen dute. Bada, Agostino Ramelli (1531-1600) militar, ingeniari eta asmatzaile italiarrak aukera hori ematen zuen tramankulua asmatu zuen lau mende pasatxo lehenago.


2019-03-31 | Reyes Ilintxeta
Mari Mar Agˇs, etxez etxeko istorio-banaketaria Nafar Pirinioetan
"Liburutegi inpertsonalaren eredua ari dira bultzatzen, eta ni ez nago ados"

Berragu Nafarroako liburutegi ibiltari bakarra da. Duela hogei bat urte hasitako ibilbidea luzatzen eta ontzen ari da Aurizberriko liburuzaina, orain bere Biblioneta berriaren laguntzaz. Mari Mar Agós Aurizberriko liburuzaina da, eta batez ere, irakurlezaina.


Paxkal Indo, autodidakta nekaezina
"Hautetsi guztiek babesten dute Seaska, borroka hori irabazia dugu"

Baigorrin hartu gaitu Paxkal Indok, etxean, eta hitz egin dugu haren bizitzan garrantzia duten hainbat gairi buruz: musikaz, euskararen hainbat ertzez, Seaska ikastolez. Halako batean, argazkilaritza ere gustuko duela aipatu, eta gehitu du: “Gauza asko egin ditut, eta eginen oraindik”. Harentzat ez omen baitago ametsik, “ondoko egunetako proiektuak bakarrik”.


Ustekabeko istorio hunkigarria

Album honek sorpresa asko gordetzen ditu bere barnean. Horixe da irakurri ondoren burura etorri zaidan lehendabiziko ideia. Kanpotik begiratuta, edizioa, izenburua, bilduma, horiek denak ikusita, liburu goxo, haur txikientzat hain erakargarriak diren hartzen istorio horietako bat espero daiteke.

Lehen orritik bertatik, baina, konturatuko gara album hau “ezberdina” dela. Testuak baduela poetikotasun ikaragarria, baduela irakurlea harrapatzeko gaitasuna: “Txinako tinta-orban... [+]


2018-11-06 | ARGIA
"Agosti Xahoren biografikoa" aurkeztuko du Asisko Urmenetak Atharratzen

AztiHitza. Agosti Xahoren biografikoa. Hala du izenburu Asisko Urmenetaren azken lanak. Azaroaren 24an Xahoenean aurkezpen ilustratu-musikatua egingo du 19:00etan. Jan-edana izango da tarteko eta 21:00etan Patxi Saizek kantaldia eskainiko du.

 


2018-09-28 | Nahia Ibarzabal
Juan Kruz Igerabidek irabazi du Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Saria

Letren txotxongiloa lanagatik jaso du 20.000 euroko ekarpena duen Espainiako Kultura Ministerioaren saria. Katalan, galego eta gaztelaniara ere itzuli dute ipuina.


2018-07-27 | Mikel Asurmendi
Udako kultur gomendioak
Apaiz sinkronizatu bati esker


Zabor-biltzaileek liburutegia osatu dute, jendeak botatako liburuekin

Ankarako zabor-biltzaileek bigarren bizitza bat eman diete jendeak botatako liburu eta aldizkariei: irakurgaiak bildu eta 24 orduz irekita dagoen liburutegia zabaldu dute fabrika huts batean. Dagoeneko 4.700 liburu dituzte.


Eskolaz eskola doan liburutegi ibiltaria

Ikastetxe guztiek ez dute nahikoa baliabide bertako liburutegia behar bezala hornitzeko, baina ikasturte honetan ere, eskolaz eskola joango da liburutegi ibiltaria: 130 liburutik gora biltzen dituen gurpildun kutxa handia, azken nobedadeak eta “euskal literaturako betiko liburu ezinbestekoak” hartuta, eta gutxienez hilabetez egongo da ikastetxe bakoitzean. Ez hori bakarrik.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude