Iragana gerorako

  • Ilustrazioak; Maite Gurrutxaga; eta egokitzailea; Patxi Zubizarreta ::Amattoren uzta

    Alberdania, Erein, Igela, 2012

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
1934an argitaratu zituen Mayi Ariztia saratarrak herri ipuinak biltzen dituen liburu hau. Aitzinsolasean ageri zen bezala, Josepe Amorena izeneko “lauetan hogeita bi urteko xahar maite” batengandik jaso zituen ipuin gehienak, bederatzi zehazki, eta “harritzekoa da zer memoria izaten duten batere irakurtzen eta izkiriatzen ez dakiten horiek: liburuetan deusik ezin ikasi, eta beti oroitzen beren aintzinekoengandik aditu dituztenez!”. Mayi Ariztiak 15 ipuin batu zituen liburuan eta orain, Patxi Zubizarretak egokiturik, berriro goza ditzake irakurleak antzinako istorioak irakurriz, gure arbasoen kontuak ezagutuz. Are gehiago, liburu honetan Maite Gurrutxagaren irudi ederrek balio erantsia ematen diote berez biziki estimatu eta maite dugun lanari. Liburuko istorioetan oso estilo eta narrazio ezberdinak aurki ditzake irakurleak, badira arima eta deabruen istorioak (lehenengo ipuinean bertan, Mutil baten istorioa, agertuko zaigu Ama Birjina protagonistari laguntzen), herri ipuinen kutsukoak, Axularren arokoak… batzuk ezagunak izango zaizkigu, beste batzuk, berriz, harrigarriak. Zubizarretak, liburuari eginiko hitzaurrean, honako hau dio: “Egokitze hau sortzailea den bezala suntsitzailea ere bada. Hala geratu da orain (…) ipuinotako zenbait erreferentzia eta aipamen (…) zaharkiturik geratu dira, eta desagertu eta horiek beste molde batera ematen ahalegindu naiz, berregokitzen edo, kasu bakar batean, ezabatu ere egin dut”. Hain zuzen, erlijio pisu horren arintzea edo, nabari daiteke Mutil gaixo baten eta neskatxa baten istorioa ipuinean, jatorrizkoan, Mutil gaixo baten eta Birjina Maria neskatxaren ixtorioa baitzen. Edonola ere, aldaketek testua gaurkotu eta irakurketa erraztu egin dute, gaurko irakurleari hurbilduz, eta horrela, antzinako ipuin hauek gureganatzeko aukera paregabea eskainiz. Amattoren uzta honetan, besteak beste, geroago Barandiaranek jasotako istorioen antzekoak aurki ditzakegu (Arotzaren istorioa edo Arttoren istorioa), edo Azkueren Ondo eginak zer merezi daben ipuinarena, oraingoan, baina arabiar kutsua duelarik. Sarritan aipatu izan dugu euskal tradizioaren aberastasuna, ahozkotasunak izan duen garrantzia. Horren adibide bat dugu tradizioko testu eder hauek biltzen dituen liburu hau, baita aukera ederra lehena eta geroa, tradizioa eta modernitatea, gure arbasoak eta haurrak elkartzeko ere. Eta, hau guzti hau, ipuin batean amaieran ageri den bezala, “Eta hala ez bada, hala gerta dadila”.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2025-08-01 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Gu, jende berria, jende zaharra

Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022

-----------------------------------------------------

Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]


Laura Macaya
“Indarkerian esku hartzeko marko hegemonikoek ez diete onik egiten emakumeak suspertzeko prozesuei”

Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Giza Liburutegiak LGTBI+ pertsonen testigantzak ekarriko ditu Nafarroako sei herritara

Neska transexual baten ama, haurtzaroan bere genero identitateagatik bullyinga jasan zuen gizona edota LGTBI kolektiboko nikaraguar erbesteratua ezagutu eta horietakoren batekin bizipenak partekatu eta solastatu nahi duenak aukera izango du datozen egunetan Nafarroako sei... [+]


Sabino Cuadra: “Aldez aurretik prestatutako operazioa izan zen 78ko sanferminetakoa”

‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.


2025-05-28 | Bea Salaberri
Liburuak Et’abar

Hazparnen idekiko da –hau publikatzean ez bada jadanik egina– liburu denda berria. Et’abar deituko da. Denda tipia izanen da, euskarazko publikazioen eskaintza ukanen duena. Ez da Ipar Euskal Herri barnealdean bakarrik arituko. Hain zuzen ere, azken lau... [+]


ANALISIA
Harrizko igitaiak, brontzezko mailuak

Azkenaldian liburu batekin gozatzen aritu naiz. Oso denbora laburrean bi aldiz irakurri dut; lehendabizikoan gozamen hutsez eta bigarrengoan arkatza eskuan. Rodrigo Villalobos arkeologo espainolaren Hoces de piedra, martillos de bronce lanak historiaurreko gizartea arakatzea du... [+]


Ziburuko azoka - Azokaroa
“Azoka hedatzen ari gara, baina gure neurrian, era kontrolatuan”

2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.


“Umeak ez dira ongi etorriak Debako udal liburutegian”

2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur liburutegian egotea, eta 2-6 urtekoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute egon. Hogei urtez horrela funtzionatu duen ageriko diskriminazioa buka dadila eskatzeko ama talde bat elkartu denean, ezetz erantzun die udal gobernuak... [+]


Debako liburutegiak “espazio mugatua” duela dio udalak, umeei ordu gehienetan bertan egotea debekatzeko

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Eguneraketa berriak daude