Bere abenturen pertsonaia bilakatu zen idazlea

  • Emilio Salgari::Barku madarikatua

    Sebe Callejaren bertsioa.

    Itzultzailea: Mitxel Murua

    Alberdania, 2012

Bidai honetan abiatzea Lurra atzean uztea da. Eta orrialdeetan aurrera egin ahala, Lurretik geroz eta urrunago izanik, marinel tradizioen ur sakonenetan murgilduz joanen gara.

Seve Callejaren Barku madarikatua izeneko bertsio honek, La novelle marinaresche di Maestro Catrame (1894) liburuan argitaratu ziren idazle italiarraren hamabi ipuin biltzen ditu. Izenburuak iradokitzen duen bezala itsasoari lotutako abenturazko istorioak dira. Galipot ezizenaz ezaguna den eskola zaharreko marinel batek, bere tripulazioko gazte ezjakinei gauero kontatuko dizkien bizipen harrigarriak. Gau batez, Galipotek huts egin zion bere postuari barkuko sotoan erabat mozkor izateagatik. Falta larri horren aurrean, kapitainak gauero istorio bat kontatzera zigortu zuen. Itsaso gorriko portuetatik Bonbaiko kaiarako bidaia guztian zehar, gauero hitzordua ezarri digute; ilunabarrean, gainerako marinelekin batera, Galipoten istorioak entzutera gonbidatua da irakurlea. Hamabi gau, hamabi ipuin. Zazpi itsasoetan barrena, adin zehaztu gabeko gizonak bizi izandako abenturek eta hauen kontaketa prozesuek eratzen dute liburuaren hari narratiboa. Itsasgizon tradizionalaren irudi prototipiko gisa, Galipot sineskerietara emana da, eta itsasoko fenomeno naturalak azaltzeko istorio fantastikoen beharra dauka. Bere kapitainak berriz, eredu zientifikoaren hoztasuna irudikatuz, burlati ekingo dio aitonaren kontakizun tradizionalak entzuteari.

Idatziz jaso diren ahozko kondairetan gertatu bezala, irakurle-entzule gara aldi berean. Eta biak ezinbestekoak dira, paktu narratiboa behar bezala suertatu dadin. Narrazioaren bat-batekotasunera biltzen gara; elkarrizketen ugaritasunak, memoriari errazten dizkioten egitura formularrak, etenaldiak, ustekabeko jausiak. Funtsean, oralitateari lotzen zaizkion elementuek, irakurketa erraztu eta arindu egiten dute. Hala ere, gustu kontuei helduz, tradizio zehatz bati sustraitutako sineskeria eta errituen gainean eraikitzen diren istorioak ez ditut asko maite. Irakurtzen arinak izanda ere aspertu egiten naute. Barku fantasmak, hildakoen arima erratuak, sirenak, giza haragia maite duten arratoiak, Neptunoren haserrealdiari egokitzen zaizkion enbatak, itsasoko espirituak, ez dira niretzat gairik erakargarrienak baina, egia da, maite duenarentzat, nabigazioaren tradizioa josten duten hainbat elezahar kurioso biltzen direla.

Erromantizismo puruena maite dutenentzat liburu aproposa. Gainerakoei berriz, Emilio Salgariren biografia sinopsi txiki bat irakurtzea gomendatzen diet, harena bai nahi gabeko abentura erromantiko zorigaitza.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude