Zorabioa

  • Maite Toledo ::Jet Lag

    Ediciones Beta, 2012

Maite Toledoren liburuaren azala: Jet Lag
Bizitzan izaten ditugun aldaketek uzten diguten zorabio igarokorra. Moldatzen da pertsona baina ez da lehengoa, hobea da, txarragoa da: jet-lag-ak jota dago. Eta Maite Toledok diosku bizitzea poesia dela, eta poesia bidaia bat: “Bizitzeak, bidaiatzeak bezalaxe, lehena, oraina eta geroa ditu. Bitzitzeak hausturak eragiten dizkigu, erritmo berrietara egokiarazten. Era berean, bidaiatzeak jet lag-a sortzen digu, gure arima ondoezik ibiltzen baita, harik eta helmuga berriko erritmora moldatzen garen arte”.

Lurreratze baten antzekoa izan da Jet lag, handik hortik eta hemendik zaldibiarrari irakurritako txatalek bat egin duten lekua. Maite Toledok Ametsaren aro berria komiki-liburua argitaratu zuen 2005ean. Gaztelaniara, frantsesera, portugesera eta ingelesera itzuli, eta formatu digitalean argitaratu zuten 2010eko udaberrian. Baina 2012an liburu bi eman ditu argitara, eta hobeto ezagutu ahal izan dugu unibertso bat zabala, zeruz, hegazkinez eta mendiz osatua. Jet Lag olerki-liburua eta Tekno + turismoa saiakera etorri dira aurtengo 2012 honetan.

Batzutan minimalista, beste batzutan barruko giza ordokietara irekia, Jet lag hegazkin bateko leihoarekin lotuko duzu segituan: handik ikusten da guztia perspektibarekin baina, era berean, eskala horretan ez da ia ezer bereizten. Soilik zatiak, soilik, autoreak dioen legez, bakoitzak iragazi behar dituen sentsazioak. Izan ere, irakurria diogu autoreari olerki hauek “bakoitzak bere erara bizitzekoak” landu dituela. Agian distanteak esan nahi du horrek, agian bokazio unibertsla dutela.

Dena dela, guztiongana iristeko asmo horretan, inozenteki idazten du Maite Toledok. Arima poetikoa xaloa du, leuna, gatz bakoa. Berak buruan izango ditu beharbada sentsazio batzuk, kontatu beharra zerbait, baina iruditu zait ez dela liburu osoan zehar muinera egundo iristen. Uneka, txinpartaren bat? Hori ere ez, ordea. Zer edo zer transmititu behar du liburu batek zelanbait harrapa zaitzan, baina kasu honetan erritmo eta irudi lauso eta motelekin doa ez aurrera ez atzera diskurtsoa, inora heldu barik: “Munduari ez diot nik/ inoiz biribiltasun/ absoluturik igarri.// Ez pentsa, lurraren/ biribiltasunaren teoria/ ukatu nahian nabilenik.// Ilargira joan nahi dut,/ hura dakusadan eran/ lurra biribila dela ikusi,/ hodei ertzaren irristan/ erori; zuregana etorri”. Berba batean, ez nau hunkitu

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


2023-11-27 | ARGIA
Eva Forest Liburutopia
Utopia letra eta kafe artean elikatzeko liburu-denda

Abenduaren 1ean inauguratuko dute Gasteizko Alde Zaharrean Eva Forest Liburutopia kafe-liburudenda. Proiektua “pentsamenduaren eta kulturaren hedapen eta gozamenerako topalekua” izatea nahi dute bere bultzatzaileek. Hilabeteko programazioa aurkeztu dute jada... [+]


Ander Berrojalbiz. Heretikoz, sorginez, Elurzuriz
"Gizartea ezin da ulertu gizakiaren parte magiko sobrenatural hori gabe"

Akelarre saiakera argitaratu zuen 2021ean, eta, iaz, berriz, perla urregorrizko bat: Elurzuriren hiru heriotzak. Grimm anaien ipuin ezaguna berridatzi zuen, eskuizkriburik zaharrena abiapuntu harturik, Grezia zaharreraino joanez, eta Elurzuriren istorioko zenbait elementuri... [+]


Eguneraketa berriak daude