Klimaren aldaketaren aurkako borrokaren iragana, oraina eta etorkizuna


2012ko irailaren 30an
Berotegi efektuko gasen isurketak murrizteaz hitz egiten denean, saihestu egiten da isurketa horien jatorriaz hitz egitea, Pedro Prietoren ustez. Alegia, urtero 10.000 tona erregai fosil erretzen dugula.
Berotegi efektuko gasen isurketak murrizteaz hitz egiten denean, saihestu egiten da isurketa horien jatorriaz hitz egitea, Pedro Prietoren ustez. Alegia, urtero 10.000 tona erregai fosil erretzen dugula.

Kyotoko protokoloaren proposamena, funtsean, zera zen: aldaketak egitea 2012an isurtzen zen berotegi efektuko gas kopurua 1990ekoaren %95 izateko. Akordioa 1997an sinatu zen, baina proposatu zen zortzi urte geroago sartzea indarrean.   

Argudioen artean zegoen Kyotora joandako askok, talde ekologista ugari barne, ondorioak –zalantzarik gabe penagarriak– aztertzeko eta zergatiez ahazteko agertu zuten itxikeria ulertezina. Ondorioetan eraginez zergatietan eragingo zutela pentsatzen zuten.

Eta zergati nagusiak dira urtero 10.000 milioi tona erregai fosil erretzen direla, eta biomasatik datorren beste 1.000 milioi tona petrolio baliokide. Bigarren hori baso-baliabideak eta, oro har, biomasa agortzen ari da; urteroko baso suntsipen erritmoa %1ekoa da, basogintzak eta are bioerregai ekoizpenak ere ospea eduki arren, baita ekologista askorentzat ere. Jardun horiek berotegi efektuko gasik igortzen ez duela esaten da, eta hori defendatzeko argudioa da erreko diren landareak aurrez xurgatuta zeukatela erretzean isuriko duten CO2-a.  

2007ko abenduan, artikulu bat idatzi nuen egun batzuk lehenago Balin egindako Klima Aldaketari buruzko Biltzarraz. Bertan hitz egin nuen ordurako “Kyotoren heriotza-ziurtagiri klandestinotzat” neukanaz, gobernuek akordioak betetzeko ematen zituzten aitzakiez eta energiaren erabilpen masiboari uko egiteko jarreraz. Energia lan egiteko gaitasuna da, eta norberak hazten jarraitzeko asmoa badu, kontsumoa handitzea beste irtenbiderik ez du. Pernandoren egia hori ezkutatu egin dute, eta ez biltzar horietara joaten diren zein joaten ez diren herrialdeetako gobernuek bakarrik, baita, era mingarrian, zenbait ekologista Klima Aldaketaren zientzialarik ere. Horiek sinesten jarraitzen dute efizientziaren eremuko hobekuntza eta teknologia berriztagarri modernoen zabalpena, eolikoarena eta eguzkiarenena esaterako, nahikoa izango direla Kyotoren helburu xume horiek lortzeko.

Artikulu hartan aipatu nuen oso esanguratsua zela berotegi efektuko gasen isurketa murrizketarako proposamenak –boluntarioak, ustez– eta nahitaez hobi geologikoak agortzaren ondorioz etorriko direnak bat datozela. Arazoa mahai gainean jarzeko oso modu desberdinak dira. Isurketengatiko kezkarekin, eta Kyoto eta Baliko proposamenekin, emisioen ondorioak apaltzeko proposamen boluntarista egin zen. Ondorio horiek, ikusiko dugunez, oso lotura estua dute gure gizartea mugiarazten duten erregai fosilen errekuntzarekin eta etengabeko hazkundea eskatzen duen eredu ekonomikoarekin. Hori ikuspuntu bat da. Bestea da berehala iritsiko garela, ez bagara dagoeneko iritsi, munduko petrolio ekoizpenaren gailurrera, ASPOk iragarri bezala.

Komunikatzeko bi modu dira. Inoiz esan dut lehenbizikoa, Beroketa Globalaz, Klima Aldaketaz eta isurketak (ondorioak) murrizteko beharraz hitz egiten hastea erregai fosilen errekuntza gutxitzeko beharraz hitz egin gabe (edo zeharka eta kontsumo mailak ezbaian jarri gabe eginez), bere familiari oso lodi daudela eta dieta egitea  beren osasunarentzat ona litzatekeela esatearen parekoa dela. Bigarren bidea, erregai fosilen festa edozein kasutan amaitzen ari dela herritarrei jakinarazi nahi diegunona, ez da hain ona komunikatzeko. Familia-burua behartzen duelako laboreak amaitzen ari direla eta urtero gutxiago jateko prestatu behar dugula esatera.

Beranduago, 2009an, irten ez garen eta baikor batzuek noizbait irtengo garen itxaropena daukaten krisi honetan murgilduta geundela, beste artikulu bat idatzi nuen, Kolapso energetiko eta finantzarioa: NINJA krisi bat baino gehiago izenburupean. Ordurako, Kopenhageko gailurra prestatzen ari zen. Nire artikulu horretako kritiken jomuga nagusia zen itxuraz ia inork ezbaian jartzen ez duen hazkunde eredu ezinezkoa zen. IPCCk eta ASPOk aurkezten zituzten eszenarioak konparatu nituen, eta erakutsi zen irreala den isurketen igoera esponentzialaren mehatxua, ez bazen erregai fosilik egongo 2100era arte infinituki hazten jarraitzeko.

Nire esanak ez dira hartu behar klima aldaketaren eta berokuntza globalaren ondorio negargarriak ukatzen dituen batenak bezala. Aitzitik, uste dut ondorio horiek suntsipena ekarriko digutela. Horretan nator bat IPCCrekin, oinarrizkoan (hala ere ondorio horiek ez dira etorriko CO2-aren eraginez bakarrik, IPCC horietan arreta gehiegi jarri arren).

Ez dut uste erregai fosilak agortzen joan ahala nahi eta ez isurketak murriztuko direnik, edo daudenak arazo larria izango ez direnik. Guztiz kontrakoa: energia fosilaren kontsumoak eta berotegi efektu gasen isurketak duten begi-bistako harremana onartu nahi ez izateak energetikoki eskasagoak izango diren iturrien bilaketa itsura bultzatuko gaituzte. Iturri horiek kutsatzaileagoak izango dira gizartearen eskura jartzen duten energia unitateko. Gero eta jende gehiagorentzat gero eta energia gutxiago edukita ikusiko dugu nola doazen petrolio eta gas ez-konbentzionalaren bila, poloetako edo ur oso sakonetako petrolioaren eta gasaren bila, ia segurtasun bitartekorik gabe. Horregatik, nire iritziz, arreta handiagoa eskaini beharko genieke hondamendi honen zergatiei –klima aldaketarekin batera datozen beste hondamendien zergati bera, azken batean–, eta behin betiko sistema eraitsi. Nahi eta ez gertatuko den erorketa azkartu, baina haren ondorioak leuntzen saiatuz. Ekonomia egonkorrera itzuli behar gara, interesik gabeko kredituak dituen eredura –bai, existitzen dira gaur egun ezkerreko irakurleek ere sinesten ez badute ere–, interes konposatua baita gizakiak inoiz asmatu duen suntsipen masiboko armarik beldurgarriena.

Helburua, berotegi efektuko gas gutxiago isurtzea baino, gizakiaren aktibitate xahutzailea errotik mugatzea izan behar da; paradigma aldatzea; hazteari uztea, mundu finituan etengabe haztea eskatzen ez duen gizarte eta bizi eredu berria bilatzea.

Hausnarketa hauek lagundu egiten digute testuinguru egokian kokatzen, eta bazterrean uzten erdipurdiko konponbideak: teknologia gehiago, efizientzia energetikoaren hobekuntza, isurketen murrizte hutsa, zeren ondorio diren jakin gabe eta egoerari modu serioan aurre egin gabe. Datuak argiak dira. Energia kontsumoa murriztu egin behar da, per capita kontsumoaren gailurrean dauden herrialdeetan lehenbizi. Murrizketa hori herrialde bakoitzaren batez bestekoaren %70era iritsi behar da Europan, eta %90era AEBetan eta Kanadan, isurketak modu esanguratsuan murriztu eta gure ondorengoek bizileku habitagarria izan dezaten nahi badugu.   Eta energia kontsumoa murriztea esatea, BPGren antzeko proportzioan murriztea esatea da. Hau da, paradigma ekonomiko guztiz berria. Finantzen mundu maltzurrarekiko erabateko haustura. Izan ere, banku-interesa da infinituki hazteko eskariaren azeleratzaile nagusia. Finantza-eliteek ez dute sekula hori onartuko beren borondatez, horixe baitute beren existentziaren gakoa eta gaur eguneko mundua menderatzeko mekanismoa. Boterea hartu beharko da, eta haiek kanporatu bertatik. Eta interesik gabe mailegatzen hasten den gizarte batean pentsatzen hasi (bai, existitu izan dira elkartasunezko gizarteak). Ekonomia estazionarioa duen gizartea, lehentasuna elikadura burujabetza eta gutxieneko burujabetza energetikoa duena, eta gizakia, eta ez kapitala, interes publikoen ardatz dituena.

Klima aldaketaz egin den azken biltzar handiak, Rio+20koak, frogatzen du botere ekonomiko eta finantzarioak hartu duela planetaren beroketagatik kezkatuta daudenen ontziaren lema. Denbora luzea daramate energia ekoizpenaren, eta ondorioz, nahi eta ez, gertatuko den finantza-burbuilaren kolapsorako beren burua prestatzen. Horiek badira klima hobea lortzeko aldaketa zuzenduko dutenak, hobe dugu jaramonik  ez egin. Egitekotan, herriek egingo dute, ez finantza-boterearen zerbitzari horiek. Ez ditugu geure buruak engainatu behar “gure eskubideez”, krisi ekonomiko eta finantzarioaren aurreko berberak izango direla pentsatuz. Ahalegina eskerga izango da, eta ez da izango %70ekoa baino txikiagoa, “gure inguru bereko” esaten zaien herrialde horietan. Gogorra izango da, baina beharrezkoa, eta ez beraiek hala diotelako, baizik eta guk sinesten dugulako aldaketa gidatzea dagokigula, lotsagabe horiek botere errealetik botaz. Zeren zain gaude?


LARRUN
2012ko irailaren 30a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
Nagore Iturrioz Lopez  |  Yolanda Porres García  |  Steilas sindikatua
#4
Zigor Olabarria Oleaga
#5
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


2024-04-12 | ARGIA
Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


Lehen aldia da klima larrialdiaren harira estatu bat zigortzen duela Europako Giza Eskubideen Auzitegiak

Suitza zigortu du Estrasburgok, estatu horrek bideraturiko klima politikak adindunen eta oro har herritarren osasun eskubidea zangopilatzen duelakoan. Ebazpena txalotu dute talde eta norbanako ekologistek eta diotenaz, ondorioak izanen ditu gainontzeko estatuengan ere, besteak... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


Eguneraketa berriak daude