Ziniska, lehen emakumezko txapeldun olinpikoa


Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2012ko uztailaren 22a
Antzinako Greziako koadriga. K.a. 396. urteko Olinpiar Jokoetan Ziniskak
Antzinako Greziako koadriga. K.a. 396. urteko Olinpiar Jokoetan Ziniskak "irabazi" zuen lau zaldiz tiratutako gurdi lasterketa.

Olinpia (Grezia), K.a. 396. Ziniska printzesa espartarrak estatua bat eta idazkun bat eskaini zizkion Olinpiari, jainkosaren tenpluan. “Espartako erregeak ditut aita eta neba, / zaldi azkarreko gurdiarekin irabazi du / eta estatua hau eraiki du Ziniskak. Eta Grezia osoko emakume guztien artean / koroa hau lortu duen bakarra naizela diot”. Urte horretako Olinpiar Jokoetan koadriga lasterketa irabazi zuen printzesak, eta hurrengo Jokoetan ere, K.a. 392. urtean, proba bera irabaztea lortu zuen. Horrenbestez, Ziniska izan zen lehen emakumezko txapeldun olinpikoa.

Titulu hori ez dio inork kenduko, baina lortutako koroaren distira eta meritua apaldu egiten dira garaipenaren nondik norakoak jakinda.
Antzinako Grezian emakumeek ezin zuten Olinpiar Jokoetan zuzenean parte hartu. Estatu-hiri gehienetan emakumezkoek ez zuten gainerako ia lau urtetan ere kirolik egiten. Esparta zen salbuespena; emakumeak txikitatik kiroletan ere trebatzeko ohitura zuten. Eta Ziniska espartarra zen.

Horrez gain, zaldi eta gurdi lasterketetan ez zituzten zaldizkoak edo orgazainak txapeldun izendatzen, zaldien jabeak baizik. Hala, zalditegi bat martxan jartzeko eta mantentzeko nahikoa baliabide zuen edonork parte har zezakeen proba olinpikoetan, gizon nahiz emakume. Ziniska Espartako Arkidamo II.a eta Ajesilao erregeen alaba eta arreba zen, hurrenez hurren. Beraz, eragin ekonomiko eta politikoa zuen Olinpiar Jokoetan zuzenean parte hartu gabe, txapeldun olinpikoa izateko.

Eta Antzinaroan emakumezko txapeldun olinpikoak izateak ematen duen poza gainbehera dator erabat, Ziniskaren parte-hartzearen arrazoiei buruz Plutarkok idatzitakoa aintzat hartzen badugu: Ajesilaok arreba parte hartzera bultzatu omen zuen “greziarrei erakusteko proba hipikoak irabazteko ez zela inolako talenturik behar, aberatsa izatea eta dirua gastatzeko prest egotea baizik”. Ajesilaok entzutea kendu nahi zien zaldi probei, eta horretarako arreba erabili zuen lehiakide ezgaiaren eredu gisa.

Olinpiar joko modernoetara jauzi egin behar da emakumezko txapeldun duinak topatzeko, eta orduan ere nekez egin zuten bidea. Ikusi bestela Pierre de Coubertin baroiak, espiritu olinpiko modernoaren aita ez hain modernoak, esandakoa: “Emakumezkoek Olinpiar Jokoetan duten eginkizuna, nagusiki, garaileak koroa ipintzea da”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Grezia klasikoa

Grezia klasikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Egipto, 'Aigyptos' baino lehen

Antzinako greziarrek Egiptori Aigyptos esan zioten, eta erromatarrek, aldiz,  latinez, Aegyptus. Eta hortik dator Afrikako herrialdearen egungo izena.


'Odisea'-ren zatirik zaharrena

Greziako Olinpiako santutegian grekoz idatzitako buztinezko plaka aurkitu dute, Homeroren Odisea-ren hamairu bertso dituena.


Bortxaketaren kultura klasikoa

Grezia. K.a VII. mendea. Himno homerikoak izeneko poema sortako alerik zaharrena sortu zuten, Demeter jainkosaren berri jasotzen zuena.


Ondarearen espoliazioa
Sotheby's, Grezia eta jabetza legitimoa

New Yorkeko Sotheby’s enkante etxeak demanda jarri berri dio Greziako Gobernuari, irudian ikusten den brontzezko zaldiaren “jabetza legitimoa argitzeko asmoz”.


Antikiterako altxor agorrezina

1900 eta 1901 artean, Greziako Antikitera uharte inguruko naufragio batean Antikiterako Mekanismoa deritzon pieza aurkitu zuten, K.a. 150-100 urteen ingurukoa.


Errege alferren neurriko maratoia

Grezia, K.a. 490. Maratongo guduan greziarrek persiarrak mendean hartu zituzten. Herodotok, Plutarkok eta Luzianok jaso zuten garaipenaren berri eta, bertsioak bertsio, kondairak dio Filipidesek Maratonetik Atenaserako bidea korrika egin zuela albistea jakinarazteko, eta misioa bete ondoren hil zela. Horixe da maratoi modernoaren oinarria eta askok uste dute probaren 42,175 kilometro horiek Maraton eta Atenasen arteko distantzia direla. Baina bi puntuen artean 200dik gora kilometro daude.


Itsas hegemonia ipurdian

Salamina uhartea (Grezia), K.a. 480. Jerjes buru zuen Persiar Inperioko itsas armada Greziako hiri-estatuetako flotaren aurka borrokatu zen. Greziarrek irabazi zuten gudua eta itsas hegemonia haiena izango zen K.a. V. mende osoan, guduan erabilitako trirremei esker.


Sibarisko mokofinak

Akeoek, K.a 720. urte inguruan, Magna Greziako kolonia nagusietakoa fundatu zuten Italiako botaren zolan: Sibaris. Miletorekin eta Etruriarekin merkataritza bizian hasi ziren berehala, eta Tirrenoko kostalderaino zabalduko zuten beren eragina.


Loa esplikatzeko lehen teoria

K.a. V. mendean, Krotonako Alkmeon filosofo eta medikuntzaren teorialari greziarrak loaren kausen teoria bitxia landu zuen, idatziz jasota iritsi zaigun loaren azalpenik zaharrena.


Izen okerreko odolbideak

Gorpuetan, arteriak hutsik egon ohi dira. Horregatik, Antzinako Grezian, Praxagorasen garaiko (K.a. IV. mendeko) medikuek ez zuten uste handik odolak zirkulatzen zuenik, aireak baizik. Horregatik artheria izena eman zieten  (“aire-hodia” esan nahi du).

Galenoren (K.o. 129-199) garaitik oker zeudela eta arterietatik odolak zirkulatzen duela jakin arren, odol-hodi horiei ez zitzaien izena aldatu.

Eta jatorrizko esanahiari eusteaz gain “arteria” hitza bestelako... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude