ARGIA.eus

2021eko irailaren 22a
Juan Martin Elexpuru

"Arkeometria laborategi on batek goiz batean erabakiko luke Veleia auzia"

  • GIIVRII ATA SVTAN SIIR’A ANA, SAN TV ISAN BII TI SIIVRII ISIINA IITOR

Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2011ko abenduaren 11

Veleiako idazkunak egiazkoak dira. Sinetsi nahi nizuke.

Faltsutzaileak EHUko katedratiko guztiek batera baino gehiago jakin beharko zuen latinaz, euskara zaharraz, egiptologiaz. Bueno, agian ez da hain zaila.

Fede kontua da edo ziurtasun zientifikoa?

Nik fedea aspaldi galdu nuen, gaia zientifikoa da guztiz.

Baina, egiazkoak diren ziurtasunak daude ala egiazkoak izan daitezkeenaren usteak?

Egiazkoak dira gure ustez, baina humanitate zientziak ez dira aski dagoeneko eta laborategiek dute azken hitza.

Aurkitzaileek ere ez dute egun aurkikuntza defendatzen...

Hori esan dizuna, gezurtiaz gain, tontoa da.

Juan Martin Elexpuru ikusten dut nik kausa defendatzaile nagusi.

Eta Orpustan, Txillardegi, Luis Mari Mujika, Hector Iglesias... 2.300 sinadura entregatu dira. Hamazazpi txosten mardul daude bederatzi naziotako ikerlariek sinatuta. Harris, Fritz, Frank, Colmenero...

Prozesuan gauzak gaizki egin direla ezin uka. Horrek ez du aurkikuntza baliogabetzen?

Zein erraza den boteretik difamatzea! Bezperan Eliseo eta Idoia Arabako arkeologo onenak ziren, biharamunean txarrenak eta gainera iruzurtiak.

Ez da hain zaila iruzurra egitea ere.

400 pieza gai eta hizkuntza ezberdinetakoak, garaiko materialetan, zahar itxura perfektuaz... Ezinezkoa. Talde handia eta milioiak beharko lirateke. Eta zertarako?

Arkeologo profesionalak eta masajistak aritu ziren arakatzen.

Eta ikasleak eta harri-jasotzaileak eta era guztietako boluntarioak, munduko indusketa guztietan bezala.

Ez da jarri notizia, ikuskizuna, ikerketaren aurretik?

Bai, EHUk eta Diputazioak dena faltsutzat jo eta arkeologoak heriotza zibilera kondenatu dituenean, gauzak behar bezala ikertu gabe.

Zerk bultzatu zintuen aferan buru-belarri sartzera?

Bidegabekeria usaina hartu nion erabakiari, eta ostraken argazkiak ikusi nituenean susmoak baieztatu nituen. Gutxitan izan ditut gauzak hain argi.

Eta ezin itxi eztabaida...

Egiak bere bidea egingo du, espero dezagun. Arkeometria laborategi on batek goiz batean erabakiko luke auzia.

Hara.

Problema da nola geratuko diren gure unibertsitatea eta katedratikoak, benetakoak direla frogatzen den egunean

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Egiptologia

Egiptologia kanaletik interesatuko zaizu...


ASTEKARIA
2011ko abenduaren 11
Azkenak EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude