Ni neu aldatu

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Joxerra Garziak Egonean doazen geziak (Alberdania, 2000) ezohiko liburua kaleratu zuen. Genero eta estilo nahasketatik abiatuta, funtsean aforismoen itxura hartzen duen bilduma da liburua. Interesgarria, oso ona. Egileak, arloetako batean, Goebbelsen honako esaldi ezagun hau hartzen du bere gogoeta egiteko: “Gezur bat, edozein delarik ere, egia bihurtzen da behar adina aldiz errepikatuz gero”. Eta esaldiari buruzko hausnarketa egiten du, esanez, Goebbelsek arrazoi zuela egiaztatzeko ez dagoela oso urrutira joan beharrik. Baina okerrena, ez dela hori. Okerrena da egia ere gezur bihurtzen dela, behar baino gehiagotan errepikatuz gero. Nik gezurra beti dela eta izango dela gezur, eta egia beti dela eta izango dela egia sinestu izan dut, baina okerra litzateke nork bereak dituela zaintzen ukatzea. Guztiok gara gure gezur eta egien maitale. Norberak bere esperientzia bakoitza sortzen du, gezurra eta egia pentsatzeko eta sentitzeko duen moduaren arabera. Pentsatzen, sentitzen eta hitzetan jartzen ditugun gezurrak eta egiak osatzen dituzte, azken finean, munduari eta bizitzari buruz ditugun usteak. Nik beti sinestu nuen egia gezurra baino askoz ere boteretsuago, jakintsuago, justuago zela, baina “teorema” horrek niretzat baino ez du balio. Bizitza osoa egin dut egia baten bila, eta saiatu naiz harremanen bidez, politikaren bidez, erlijioaren bidez, maitasunaren bidez, diruaren bidez, kulturaren bidez, baina orain iritsi naiz ulertzera alferrik ibili naizela bila. Eta ez da izan aurkitu ez dudalako, baizik eta aurkitu dudan bakoitzean, atea ireki eta inor ez, eta ezer ez zegoelako han. Lehenago jakin izan banu orain dakidan gutxi hori, baina, tamalez, ez dago ikasteko beste modurik. Ezjakintasunak sustrai sakonak ditu gizakiongan, horregatik gertatzen zaigu hain zaila benetan jakitea. Eta ez dut esango hori gauza txarra edo ona, gauza zuzena edo okerra denik, giza bizitzaz dakigun egia zaharrenetako bat da, besterik gabe. Baina hau une berri bat da niretzat, eta berriro hasi naiteke une honetan bertan, iraganetik libre. Gaur sinestu, pentsatu eta sentitu nahi dudan horrek eraikiko du nire biharra, nire datorren hilabetea, datorren urtea, eta abar, eta abar. Eta hau une berri bat dela, berriro hasteko aukera berri bat dela ulertzea zoragarri iruditzen zait. Baina hori horrela egin nahi baldin badut, arau hertsi bihurtu ditudan nire gezur eta egia txikietan aldaketa handi batzuk egiteko prest egon behar dut. Nik ezin baitut inor aldatzera behartu, egin dezakedan bakarra ni neu aldatzea baita. Gauzak okerreko alderdiz ikustera jartzen ninduten egiak aldatu. Nire buruaz liluratuta bizitzera eramaten ninduten gezurrak aldatu. Ni neu aldatzen naizen heinean, aldatuko baitira nire mundu guztia eta nire bizitza guztia. Hertsitasunak sustrai sakonak ditu gizakiongan, horregatik egiten zaigu hain zaila ideia berriak eta bizitzeko modu berriak esperimentatzea. Asko dira hasteko egin ditzakedan gauzen artean egin ditzakedanak, baina honako honekin hasiko naiz: prest nago gatazka politikoaren ondorioz piztu zaizkidan ezkortasuna, nekea, gabeziak, mugak edota esperientzia desatseginak elikatzen dituzten jarraibide negatiboak uzteko. Hor ikusten dut nik askatasunerako bidea. Urteak dira kontrakoa egin dudala guztiz, eta ez naiz aldatu. Ez da bidea. Zoriona, berezkotasuna, ahalmen sortzailea berreskuratu nahi ditut. Hemen eta orain. Askatasuna. Nire herriak bezala.


Azkenak
‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Bakioko jaietako gau bateko egitaraua bertan behera utzi dute, sexu erasoen eta borroken gorakadagatik

Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


600.000 milioi euro inbertitu ezean, %35eko muga zergak jarriko dizkio Trumpek Europako Batasunari

Von der Leyenek eta Trumpek akordioa lortu eta astebetera egin du mehatxua AEBetako presidenteak, Europako herrialdeek hitzartutakoa beteko ez dutela kezkatuta. Europako produktuei %15eko muga zergak ipintzeaz gain, Europako Batasunak AEBetan 600.000 milioi euro gehiago... [+]


Kontrolpean dute Nafarroako baso sutea, eta gobernuak suteak saihesteko neurriak hartu ditu

Suhiltzaileek kontrolpean dute Ibarbeibar ibarreko sutea, Eneritz, Muruzabal, Añorbe eta Obanos herrietan egondakoak hain zuzen ere. Nafarroako Gobernuak behin-behineko debekua ezarri dio nekazaritzan sua erabiltzen duen edo sor dezakeen makineriari. 


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


Etxeko atxiloaldia ezarri diote Bolsonarori, 2023an estatu kolpe bat ematen saiatzeagatik

Brasilgo Auzitegi Gorenak eman du sententziaren berri, Bolsonaro oraindik Luiz Inazio da Silva Lula Brasilgo egungo presidentea pozoitu eta Alexandre de Moraes epailea hil nahi izateagatik epaitzen ari diren bitartean. Sare sozialik erabili ezin zuenean,... [+]


Bilboko Konpartsek “gustu guztientzako” 600 ekintzatik gora antolatu dituzte

Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko". 


2025-08-05 | Mikel Aramendi
Gero eta fede gutxiagorekin esanda: ‘No More Hibakusha!’

Hiroshima eta Nagasakiko masakre nuklearren 80. urtemuga heldu zaigu, eta inoiz baino eskasagoak dira itxaropentsu izateko inputak. Hala ere, No More Hibakusha! aldarrikatzen jarraitu beharko dugu... ordukoei ez ezik geure buruari zor diogulako.

Iazko Bakearen Nobel... [+]


Gaza osoa okupatzeko erabakia, atzeratuta

Israelgo lehen ministroa Segurtasun Kabinetearekin biltzekoa zen asteartean, "Gaza osorik okupatzeko planaz" eztabaidatzeko eta hori aurrera eramateko; baina atzeratu egin dute bilera. Israelgo armadaren buru Eyal Zamirrek, aldiz, Gazan diharduten lurreko soldaduei... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Poloniak berriz ireki du Pablo Gonzalezen kontrako prozesu judiziala

Pablo Gonzalez Polonian atxilotu zuten 2022an espioitza leporatuta. 2024ko abuztuan aske utzi zuten baina ez zuten bere prozesua itxi. Orain, prozesua berriz ireki eta epaileek 2025eko udazkenean epaitu nahi dute Gonzalez.  


Konstituzioa aldatu eta betiereko presidente bihurtzeko ateak zabaldu ditu Nayib Bukelek

Bigarren aldiz da El Salvadorko presidente Bukele, konstituzioak legegintzaldi bat baino gehiagoz presidente izatea debekatzen badu ere. Orain, konstituzioa aldatu eta nahi beste aldiz hautatu dezakete presidentea.


20.000 sinadura bildu dituzte txosnak Euskal Herriko ondare immaterial izendatzeko

Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]


Sarek eta Etxeratek mobilizazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan

Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte. 


Eguneraketa berriak daude