Erradiazio arriskurik ez, momentuz

Take this waltz filmeko protagonistak.
Take this waltz filmeko protagonistak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Beldurra, panikoa eta terrorea ematen zuen Sail Ofizialak iazkoa zer izan zen oroitze hutsarekin; ez baitzen ia ezer egon salbagarri eta film batzuen aurrean denbora gehiegi egonez gero, Geiger kontadorea iratzargailua bezala hasten zen. Ba, aurten aurreneko asteburuak eman duena ikusita, saila itxurosoagoa izango dela ematen du. Bai, badaude onartutakoa baino milisievert gehiago irenstarazten dizkizuten filmak, Kim Ki-duken Amen esaterako, baina behintzat ez da aretorik hustu behar izan alarma nuklearra piztu delako.

Korrekzioaren mailan ibili dira Terence Davies The deep blue searekin eta Juan Carlos Fresnadillo Intruders­ekin. Enrique Urbizuk ondo harilkatutako film beltza ekarri du: No habrá paz para los malvados. Gusturago ikusiko genukeen, halere, José Coronadoren ordez beste edonor izan balitz protagonista. Azpimarratzekoa, lehiaketatik kanpo egon arren, Asier Altunaren Bertsolari ere, bat-bateko bertsoaren mundua metafora iradokitzailez pantailaratzea lortu baitu –nahiz eta dokumentaleko zenbait eduki eta diskurtso topiko samarrak gertatzen ahal zaizkien ikusle batzuei–.

Guztietan gehien konbentzitu nauena, Sarah Polleyren Take this waltz: Ezkondutako emakume gazteak bizilagunarekin maitemindu eta senarra uzteko prozesua modu komiko eta era berean tristean kontatzea lortu du, indiez jantzita. Erromantikoak izango gara agian, baina erradiazio altuko garai hauetan ondo kontatutako maitasun istorioek zerbait ukitzen digute. Are gehiago soinu bandan Leonard Cohen badago. Ai. Ai, ai, ai.


Donostiako Zinemaldia kanalean gehiago
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...