Landare genero zaharrena

  • Gure planetan bizirik dagoen landare genero zaharrena omen da azeri-buztanarena, Equisetum generoa. Beste landareak sendatzeko bere ura nola erabili ez dut idatzi zaharra txoko honetantxe. Hantxe nioen milioika urtetako historia duen familia bateko azken partaide izan eta itxura ere prehistoriko samarra nola duen.

Orain Argentinatik dator berria, Patagonia hegoaldeko Santa Cruz lurraldeko Macizo del Deseadotik. Han, Galesko Cardiffeko Unibertsitateko Alan Channing geobiologoa buru duen taldeak marka berria jarri dio azeri-buztanari. Orain arte genero hau duela 65 milioi urte sortua zela uste bazen ere, han topatu berri dituzten fosil batzuei esker askoz zaharragoak direla jakin ahal izan da: 150 milioi urte inguru. Goi Jurasiko garaikoa, landaretzak gaurkoarekin alde ikaragarria zuen garaikoa. Egundo “benetako” loreak dituzten angiospermoak azaldu gabe, koniferoak, ginkgoak eta cycadaceoak nagusi ziren.

Gaur egun beste landareak sendotu eta sendatzeko erabiltzen bada ere, azeri-buztanak badu beste izen xelebre bat. Garaitako erabilera bat gogora ekartzen duen izena: eztainu-belarra. Metal horrekin egindako ontziak garbitzeko aproposa delako jarria omen duena.


ASTEKARIA
2011ko irailaren 18a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Barazkiak eta belarrak
2020-07-14 | ARGIA
Europar Batasuneko pestizida kontsumitzaile handiena da Espainiako Estatua

Emaitza oso kezkagarriak jasotzen ditu Ekologistak Martxanek aurkezturiko txostenak. Espainiako Estatuan komertzializatutako 2.711 elikagai aztertu dituzte eta %34ak plagiziden arrastoak ditu, tartean debekatutako substantziak. Frutak eta barazkiak bakarrik hartzen baditugu... [+]


Euskal produktu ez hain gureen historia

Euskal Herrian bertakotzat dugun baratzegintza eredua produktu historiko modernoa da guztiz. Oraintxe landatuak izango dituzten Ezpeletako, Ibarrako eta Gernikako piperrak; Tolosako babarrunak; Arabako patata; edo Duzunaritzeko arto gorria; guztiak dira 1492tik Amerikako... [+]


2020-01-26 | Jakoba Errekondo
Uzta eta lana aurreikusi, eta bilakatu

Datorren uztailean izango al dugu lanik? Izango al dugu labore uzta biltzeko lanik? Gure aldean, etorkizuna planifikatzeko eta antolatzeko gaitasun handia dute landareek; ia landare guztiek. Bere zikloa biziko den tokian gertatuko diren gorabeheretara egokitua izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude