Fariseuen arrosak

  • Gysbert Verbeek lore-zaleak (lore-hazlea esan beharko ote nuke?) lore sinple gorri-laranjak jori ematen zituen arrosa berria lortu zuen 1958an. Bizitoki zuen Aalsmeer hiria ordutik hona ederki aldatu da. Arrosa horri “Miracle” izena eman zion, bere herriari gertatuko zitzaiona igarriz agian...

Aalsmer ezaguna da Herbehereetan. Garai batean zuhaitz muintegiak ugaritu ziren bere lursail zelaietan. Gero marrubi ekoizpena zabaldu zen eta hauekin batera 1880an loreak, moztu eta sortaka saltzeko loreak ekoiztera jo zuten bertako lurrari etekina kentzeko asmotan. Ekoizpen hauek denak alatan eta gabarratan Amsterdamera eramaten zituzten saltzera. Ekoizle onak izan eta landare eta, inondik ere, hauen fruitu onak eskaintzen, erosleak gabarren zain egon ordez Aalsmer bertara joaten hasi baitziren erosketak lotzera. Bertako kafetegietan egiten zituzten enkante eta erremateak, kandelak. Ekoizleentzat bezala erremategileentzat irabazpide errentagarri bihurtu ziren loreak herrian.

Aldamenean Schipolgo aireportua izateak lore tratanteen emana ugaritu zuen, baita honetarako bereziki diseinatutako eraikin erraldoi bat egin ere. Erraldoia eta egokia, ustez. Hainbesterainoko fariseu pila, laster ziren kabitu ezinik. 1999an sekulako tratu-etxe berria jaso behar izan zuten, 999.000 metro koadrokoa, alajaina; munduko merkataritza-etxe handiena. Geroztik munduko loreen hiriburua deitzen zaio. Egunero goizeko seietan izaten den lore eta landare errematea ikusgarria da. Turistak erakartzen dituen ikuskizuna. Urtean 400 milioi idi-bihotz esportatzen da bertatik. “Miracle” bezalako arrosa aldaera guztietatik, aldiz, miliar batetik gora ale... Era berean, mundu osoan ekoizten den landareen gehiengoa bertara etorri, hor saldu-erosi eta berriro munduko beste edozein tokitara joango da. Tratuaren habia da. Fariseuen loreak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Loreak
2020-03-22 | Jakoba Errekondo
Lilipa eta lilipopa

Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]


2020-03-08 | Jakoba Errekondo
Moko-belarretan

Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]


2019-12-15 | Jakoba Errekondo
Kurkubia eta erlastarrak

Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]


Eguneraketa berriak daude