Merkatua non, euskara han

  • Duela ez hainbeste, euskara militanteak enpresetan “bazterrak nahasten” ibili ziren. Orain enpresari azkarrek hizkuntza kudeaketa kontuan hartzen omen dute, bezeroak zer eskatu hura emateko. Aurten, IMHren mintegira Maquelsa eta Konica Minolta enpresak hurbildu ziren.
merkatua non, euskara han
IMH
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Elgoibarko (Gipuzkoa) Makina Erremintako Institutuak (IMH) bostgarren aldiz antolatu zituen Hizkuntza kudeaketa enpresan jardunaldiak urriaren 21ean. Hamabi hitzaldi eta mahai-ingurua izan ziren, horien artean hainbat enpresatako praktika onak erakutsi zizkiguten. Eroskik 2008tik 2010era euskara plana nola berrantolatu duen esplikatu ziguten. Ordu erdiko azalpenetan Iratzeder Mendikutek –Eroskiko euskara planaren arduraduna– eta Idoia Aldekoak –Elhuyar Aholkularitzako teknikaria– erakutsitako koadro kilometrikoek gure arreta piztu zuten. Koloretako laukitxoetan euskararen erabileraz neurtu beharreko elementu (ia) guztiak daude: ordain tokian elkarren erosketak ez nahasteko erabiltzen den karteltxoa, hamar produktu baino gutxiagoko lerroa dela esateko euskarria, arrandegian arrainen izenak jartzeko etiketatxoak... Izugarrizko puzzle informatikoa, hormatik zintzilik dagoen kartelak mezua euskaraz ere izan dezan. Ez da gure intentzioa doako txaloak jotzea, bai baitakigu ordenagailuko koadro erraldoiek ez dutela saihesten, oraingoz behintzat, gaztelania hutseko egoerak aurkitzea. Alabaina, mahai-inguruan Andoni Sagarnak eta Bego Montoriok esandakoak ekarri behar gogora: “asko egin dugu, begira non hasi ginen eta non gauden”. Duela urte batzuk hor ariko zen euskararen militantea ahaleginean, agian fabrikako erreminten hiztegitxoa fitxetan osatzen, edo beharbada, denek euskaraz zekiten hiztunen bileretan euskaraz egiteko tematuta. Orain, aholkularitzak daude enpresetan euskara planak kudeatzeko. Maquelsa edo Konica Minolta moduko enpresak Elgoibarra hurbiltzen hasi dira hizkuntza kudeaketa errentagarri dela jakinda.

Bezeroak agintzen al du?
Mahai-inguruan Sagarna eta Montorioz gain, Galder Lasuen aritu zen. Moderatzaileak galdetu zuen ea nola lortu enpresetan hizkuntza kudeaketa txertatzea. Hona hitz gutxitan esandakoak: sariak/zigorrak sistema erabiliko dugu enpresek euskara kontuan har dezaten? Batzuen ustez, sariak, aitortzak, badu bere balioa, zergak arindu daitezke edo kredituak lortzeko erraztasunak eman euskara ondo kudeatzeagatik; zigorren aldeko jarrerarik berriz, ez genuen entzun. Sagarnak aipatu zuen merkatuak agintzen duela. Nola merkatua fragmentatzen ari den eta enpresak bezero bakoitzaren atzetik dabiltzan azaldu zuen. Laisser faire beraz?, bota zuen norbaitek. Montoriok diskriminazio positiboa derrigorrezkotzat jo zuen. Zigorra ez zaio modu egokia iruditzen, baina azpimarratu zuen berari zaplastekoa ematen ere ez duela utziko.

Lourdes Auzmendi gaztelaniaz

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak mintegiaren irekieran hitz egin zuen, eta haren hitzak ez zituen haizeak eraman. Hiru kontu aipatu zituen: LanHitz, Bikain ziurtagiria eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Hizkuntz Eskubideei Buruzko dekretua.

Bikain ziurtagiriari buruz esan zuenak, edo hobe esan, gaur egun bi ziurtagiri egoteari buruz esan zuenak, jakin-mina sortu zuen. Auzmendik azpimarratu zuen bikoizketa saihestu behar dela, bakarra beharko lukeela ziurtagiriak eta adostasunerako nahia agertu zuen.

Hainbaten artean ezinegona kontsumitzaileen dekretuaz esandakoak eta horretarako erabilitako hizkuntzak eragin zuen. Ordura arte euskaraz aritu bazen ere, gaztelaniaz hitz egin zuen dekretuaz: “Euskara darabilten enpresak saritu egin behar dira, baina zigortu ez, bestela beti hizkuntza gutxiagotua baita galtzailea. Borondatearen kontra egiten badute, ez dugu ezer lortuko”. Bezperan mahai gainean izandako bi adibide eman zituen. Telefonicari kexa agertu zion bezero batek euskara erabili ez zuelako. Enpresak arrazoia eman zion bezeroari, eta baietz, hankasartzea konponduko zuela. Repsoli kargu hartu zion beste bezero batek, eta enpresak erantzun horregatik zigorrik ez zuela eta ez zeukala zertan ezer konpondu. Auzmendiren gogoeta: “Pentsatu beharko dugu zer egin azkeneko adibideetakoekin”. Entzule bati errespetu falta iruditu zitzaion Auzmendi halako foroan gaztelaniaz aritzea, “gaztelaniaz hitz egin du esateko euskara ez dela inposatu behar. Mingarria izan da bere jarrera. Euskara ez da inposatzen, gaztelania baizik!”.

CAF eta Don Bosco ikastetxea

Euskararen normalizazioan praktika on gisa aurkeztu zituzten Oarsoaldeko (Gipuzkoa) Lanbide Heziketako Don Bosco ikastetxea eta trenak egiten dituen CAF enpresa. Lehenengoak esperientzia pilotua egin du 2009-2010 ikasturtean. Don Bosco ikastetxean A eta D eredua eskaintzen dira, baina D ereduko ikasleak, ikasketak euskaraz egin arren, enpresako praktiketan nekez aritzen ziren euskaraz. Hamar ikasleko lagina hartu zuten eta haiek praktikak ahalik eta ingurune euskaldunenean egiteko metodologia landu zuten. Giltzarria izan da ikastetxeko tutorearen eta enpresako instruktorearen arteko harremana. Sistematikoa bihurtzeko asmoa duen esperientzia pilotua izan da.

CAF enpresak 1980ko hamarkadan itzultzailea kontratatu zuen, orduko euskararen aldeko sentsibilizazioaren ondorioz. Geroztik euri asko egin du. 2005. urtean Gipuzkoako Beasaingo eta Irungo lantegietan elebitasuna ezartzen segitzeko gogoeta prozesua abiatu zuten eta Hizkuntza Politika Orokorra ezarri.

Hausnarketak ere tokia izan zuen mintegian. Bego Montorio euskal itzulpengintzaren erreferentzia gune bihurtu nahi duen ItzulBaita (EIZIE) erakundeko arduraduna da. Montoriok itzultzaileen eta enpresen artean zubigintza egiteko borondatea agertu eta elkarlanerako gonbitea luzatu zuen. Hizkuntza kudeaketan pausoak eman baditugu ere, Montorioren ustez oraindik “itzul dezatela!” esaldiak existitzen du. Gakoa zer, nork, noiz, non, norekin eta zertarako itzuli galdetzea da; beharraren neurriko irtenbideak bilatzea, alegia.

Azkenak
Tentsioa eta liskarra Gasteizko Udaleko osoko bilkuran, herritarrek PPko zinegotzi Antépararen negozioak salatzean

Ekainaren 20ko osoko bilkuran, herritarren txanda baliatuta, hitza hartu zuen Auzoan Bizi etxebizitza sareak, gasteiztar guztiei errolda eskubidea bermatzea aldarrikatzeko. Etxebizitza sareko kideek PPko zinegotzi Gustavo Antépararen negozioak ere salatu zituzten, eta... [+]


San Martzial eguna, Irungo Udalak elikaturiko marmotaren eguna

Irungo udal gobernua ez da gai izan 29 urte luzetan alardeari lotutako gatazka konpontzeko… ez duelako nahi izan, beste alde batera begiratu duelako, alarde baztertzailea babestea aukeratu duelako, ausardia politiko falta eta arduragabekeria instituzional itzela erakutsi... [+]


Oporretako plana

Ostirala da, bero handia egin du gaur ere. Baserriko lanak bukatu ditugu, belarretan egin dugu. Nekatuta, izerditan, berotuta, baina pozik! Denon artean lortu dugu, denok bat ekinda lana hobeto egiten da.


2025-06-30 | Jakoba Errekondo
Zelai gorrietako gorbela eta patata

Belazea gorri azaltzen zen, egun batetik bestera. Gorri-gorri, gorri bizi urrutitik ikusgarri. Gorbela zen, itsas-belarra edo alga. Nekazariak itsas bazterretik bildu eta lehortzeko belazean zabaltzen zuena. Gorbel arrea eta gorbel gorria izaten ziren eta gu bezalako... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


2025-06-30 | Nagore Zaldua
Itsaso bat zahagi gardenetan

Aszidiak tunikadun modura ere ezagutzen diren itsas ornogabeak dira. Munduko ozeano guztietan dauden animalia iragazle sesilak dira: bizitzaren zatirik handiena azalera solidoetara –arroka, maskor edo egitura artifizialetara– finkatuta emango dute, ura etengabe... [+]


2025-06-30 | Uriola.eus
Ertzaintza auzokideekin oldartu da Bilboko Alde Zaharreko familiaren etxegabetzean

Goizean goiz bildu dira ostiralean AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean. Polizia oldartu eta... [+]


2025-06-30 | Irutxuloko Hitza
Zortzi errefuxiatu familia etxegabetuko dituztela salatu du Donostiako Etxebizitza sindikatuak

Ostiral arratsaldean egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du. 


Hernaniko Txosna Batzordea: “Faxismoari eta arrazakeriari bidea itxiko diegu”

Hernaniko San Joan jaietan magrebtarren kontrako eraso gehiagoren berri eman dute Hernaniko Txosna Batzordeak eta Amher SOS Arrazakeriak. Salatu dute herrian asteak daramatzatela "jarrera, gezur eta ekintza antolatu arrazistak" bizitzen, eta ohartarazi dute: "Hau... [+]


Fermin Leizaolaren mundu interesgarriak

Donostia, 1960. Fermin Leizaola 16 urteko gazteak San Telmo Museoan zegoen Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkaritzara jo zuen, bertako Espeleologia Sailean aritzeko prest.  

Ez zen San Telmora egiten zuen lehen bisita izan; 1975eko ekainean Zeruko Argia-rekin... [+]


Lurra eta konpromisoa ardatz, Bizkaiko hamar emakume baserritarren historia kaleratu dute

Maribi Ugarteburuk, EHNE Bizkaiaren enkarguz, herrialdeko hamar emakume baserritarren bizi historiak batu ditu Erein, Borrokatu, Bizi liburuan. Azken mende erdian Hego Euskal Herrian nekazaritzan eta abeltzaintzan izandako gertaerak bizi izan dituzten emakumeak dira protagonista.


2025-06-27 | Hala Bedi
Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote uztailaren lehenetik aurrera

Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.


LGTBIQ+ Komunitatearen Nazioarteko Egunaren bezperan, “sexu askapena eta harrotasuna” aldarrikatu ditu EHGAMek

Argitaratutako oharrean, EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapen Mugimenduak ohartarazi du "faxismoa eta ideia faxistak" zabaltzen ari direla mundu mailan, eta "erresistitzeko prest" daudela: "Beldurra baino askoz handiagoa da sentitzen dugun amorrua". 


EHUn kitxuaz, komunitate indigenen erresistentzia aldarrikatzeko

María del Cielo Galindo Puyalek EHUn Master Amaierako Lana aurkeztu du ostegunean, ekainaren 26an. Galindok kitxuaz hitz egin du epaimahaiaren aurrean, Boliviako emakume indigena meatzarien parte-hartze politikoaz. Lana kitxuaz eta gaztelaniaz idatzi du, eta bere anaiak... [+]


Eguneraketa berriak daude