Atzera ez, aurrera egin behar da, irudimenarekin

  • Never Surrender :: 11 istorio, broncka ta gau ero!

    autoekoizpena

    iraupena ::34´11´´

    prezioa ::8€


2010ko urriaren 10ean
Never Surrender
Arrasateko taldeak bigarren disko luzea argitaratu du eta emaitza oso txukuna da. Iraganeko pasarte eta esperientziei nostalgiaz begiratzen diete, baina egunerokotasunean sinistu eta lana irudimenez eta gogor egiten dute, sarri erakutsi izan duten bezala. Bestalde, nahiz eta laukoteak punk-oi! edo street-punk ildoko ibilbidea egina duen, oraingoan bestelako ukituak ere batu dituzte. Egia da 1977ko taldeak, Cicatriz, UK Subs, Iskanbila edota Die Walter Elf gogora ekarri izan dizkidatela, baina baita Social Distortion, punk-rock’n’rolleroagoa eta abiadura biziagoa duten taldeak ere. Horrez gain, hitzek ondo erakusten dute Arrasaten –eta beste zenbait herritan– gazteek bizi dutena; eta taldea oi! patroietatik harago joan daitekeela ia beste inork baino hobeto erakusten duen adibide argia da.
Never Surrender
Gure belaunaldiak ez du borroka handirik irabazi, gauza asko eginak eman dizkigute

“Hondoratzen hasi da ontzi zaharra, zurea ez den ametsean ito zara”; “Lantegia altxatu dutenentzat kalea dugu ordainetan”. Bazen ordua hemengo talderen batek fabrikei buruz hitz egiteko.


Gure belaunaldiak ez du borroka handirik irabazi. Gauza asko eginak eman dizkigute –euskaraz ikastea, soldadutzarik ez, gaztetxea–. Gaztetan hiru hilabeteko lana genuen gastuetarako. Orain langabezia dago eta gutxieneko beharrak asetzeko gorriak ikusi beharko ditugu. Ez dugu iraultza espero, baina jendearen pentsaera aldatuko da.

Hau da garena. Punk eta Oi! taldeek beti justifikatu behar dute beren burua?


Etiketek hasieran identifikatzeko balio badute ere, kaiola dira. Barrukoa atera nahi dugu musikarekin, sormenari mugarik jarri gabe. Kritika gehienak onargarriak dira, baina jende asko karratuegia da. Musika aldatuz doa eta ilea pixka bat luzatu zaigu. Estilo askotariko taldeak ezagutzea aberasgarria da.

Egiozu aurre. Depresioari buruz sarri idatzi duzue. Arrasateko punkaren psikologoak?


Psikologoak baino gaixoak gara eta musika gure terapia. Atera beharreko lotsak, kezkak... daude. Harro egon behar dugu, bakoitza den bezala onartu eta norberarengan konfiantza izan, gutaz diotenari garrantzia kenduz.


Oi!-aren ezaugarri dira lagunartean abesteko kantak, zuenak bezala…


Bai. Zuzenak dira, edonork abes ditzake eta mezua argia da. Bidegabekeriak salatzeko tresna da guretzat musika, eta ondo pasatu eta lagunekin mozkortzeko aitzakia.


Extra moduan, tabernako folk kanta ederra egin duzue. Fiachras, Bizardunak, Pogues, Dubliners... gustuko dituzue?


Gustuko ditugu horiek eta baita Billy Bragg, Woody Guthrie, Levellers edo Ruper Ordorika ere, esaterako. Abestia modu espontaneoan sortu zen, ia diskoa grabatuta zegoenean, bateria-jotzailea Pragan zegoela. Anekdotikoa izan da, baina gustura geratu gara. Agian aurrerantzean...

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Eguneraketa berriak daude