Salbuespenak araua baieztatzen duenean

  • Gomez Bermudezen epaiak harri eta zur utzi du bat baino gehiago. Absoluzioa espero zitekeen zerbait zen, baina ez holako gogortasuna instrukzioarekiko. “Dena da ETA” tesia desmuntatzen hasia al da? Nork daki. Baina salbuespenak araua baieztatzen duela esan ohi da.

Euskaldunon Egunkaria
Euskaldunon EgunkariaJon Urbe / Argazki Press
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pozik agertu dira Egunkariako pieza nagusian auziperatuak zeuden bost lagunak. Absoluzioaren esperantza oso handia zen, baina Auzitegi Nazionalarekin beti komeni da jarrera prebentiboa edukitzea. Horregatik, Bosgarren Salaren epaia jakitean arnasa lasai hartzeko parada izan dute. Dena den, absolbituek gogorarazi dute atxilotu, torturatu eta zazpi urtean “zalantza ilunean eskegita” eduki ostean etorri dela garaipena, eta galdera hau egin dute: “Garaipena al da?”. Hein batean bai: “Etorkizunera begira euskalgintza soziala kriminalizatzeko jurisprudentziari bide egingo zion epai zigortzailea behar zuten, eta ez dute lortu”.

Absoluzioaz gain, Gomez Bermudezek presiditzen duen epaimahaiak gogor egin du Egunkaria auzian bezala beste auzi batzuetan ere erabili izan diren tesien eta prozeduren kontra, eta gutxik espero zuen horrelakorik.
 

Okerrak eta “dedukzio soilak”

Defentsen abokatuek ahozko epaiaren hasieratik esan zutenez, klabea izango zen epaimahaiak nola interpretatzen zituen ETAren ustezko 90eko dokumentuak, herri akusazioa horietan oinarritzen baitzen. Epaiak jipoi ederra ematen die DyJ eta AVTri eta baita Guardia Zibilari ere. Dokumentu horien interpretaziotik ondorio okerrak ateratzen dituztela dio eta berdin balio dutela akusatuak errugabetzeko.

Bestalde, epaiak izaera periziala kentzen die Guardia Zibilaren txostenei, azken batean “dedukzio soilak” bakarrik egiten dituztelako eta lan hori epaimahaiak egin dezakeelako, horretarako “laguntza teknikoa” behar izan gabe.
 

Egunkariaren itxiera eta torturak

Auzitegi Nazionalaren epaiak Del Olmo instrukzio-epailearen lana zalantzan jarri du. Alde batetik dio Egunkaria ixteko oinarririk ez zegoela eta inongo araudik ez duela epailea gaitzen komunikabidearen aktibitatea probisionalki suspenditzera. Del Olmok Zigor kodearen 129. artikulua erabili zuen euskal amarauna zarratzeko, baina Auzitegi Nazionalak orain dio artikulu hori ez dela nahikoa egunkari bat ixteko. Azken batean, itxiera inkonstituzionala izan zela iradokitzen du epaiak. Eta hona hemen perla bat: Sententziak “pluralismoaren ikuspegitik” larriago jotzen du Del Olmoren erabakia, Egunkaria euskaraz zegoen eguneroko bakarra zelako eta “hizkuntza horretako irakurleei eragin” zielako.

Bestalde, torturen eta tratu txarren salaketen inguruan dio ez zela “kontrol judizial nahikorik” egon atxilotuen inkomunikazio baldintzen gainean. Torturak izan zirela onartzen ari al da, lerro artean, Gomez Bermudez?


Kalte ordainak eta erantzukizunak

Urtarrilean, ahozko epaiketa egiten ari zirenean, akusazioaren talde ultra-eskuindarrek kalte ordainen mamua haizatu zuen epaia baldintzatu nahian, eta epaia jakin ostean ere halaxe egin dute erresuminez. Zentzuak dio kalte ordain ekonomikoak egon, egon behar duela, baina Zuzenbidearen ikuspuntutik posible al da horrelakorik? Absolbituen defentsak arlo hori aztertzen ari dira eta oraindik ez dute baloraziorik egin. Badirudi kalean begi bistakoa dena, legearen labirintoan ez dela hain sinplea.

Dena den, indemnizazioaz gain, badaude beste erantzukizun politiko eta judizialak. “Sententziak ez du absolbitzen Espainiako Auzitegi Nazionala” zioen duela gutxi Iñaki Uriak. Garbi geratu da Del Olmo epaileak Zigor Kodea bortxatu zuela erabaki oso larriak hartzeko. Auzipetuko al dute horregatik? Auzitegi horretan bertan badute esperientzia epaileak auziperatzen prebarikazioagatik... Baina, jakina, indar faktiko eskuindarren itzal luzea dago atzean eta gaur egun ametsa litzateke hori.

Erantzukizunak ez lirateke mugatu behar pertsona bakar batzuetara. Azken batean, Fiskaltzak, Guardia Zibilak eta orduko Espainiako Gobernuko arduradunek ere zerikusi zuzena izan zuten auzia bultzatzeko. Zuzenbide Estatu baten maila arduradun politikoen erantzukizunarekin ere neurtu daiteke, eta dimisiorik edo barkamen eskaerarik ezean, balio beza horrek, behintzat, ipurdibistan uzteko Espainiako demokraziaren maila.


Jadanik ez da “dena da ETA”rik?

Egunkaria auzia ez da amaitu, baina ez dirudi helegiteek eta “pieza ekonomikoak” bide luzea egingo dutenik. Hala ere, “erne” egoteko eskatu diote auziperatuek euskal gizarteari.

Eta zer arrasto utz dezake honek guztiak oinarri edo izaera antzekoa duten beste auzi batzuetan –Udalbiltzakoa laster– edo etorkizunean egon litezkeen balizko beste operazio batzuetan? Sententziaren testuan azpimarratu beharreko esaldi bat bada: “Euskararekin eta euskarazko kulturarekin zerikusia duen oro ETAk sustatzen eta kontrolatzen duelako ikuspegi estu eta okerrak berekin dakar inputazioa funtsik gabe izatea”. Ez al gaude “Dena da ETA” tesiaren deslegitimazioaren hasieran? Denborak esango du Egunkaria auzia ote den araua baieztatzen duen salbuespena edo ez. Dena den, Egunkariaren sententzia atera eta bi egun eskasera Guardia Zibilak ezker abertzaleko abokatu eta kide ezagunak atxilotzeak –ETAko kide izatea leporatuta–, tankera hartzeko balio du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskalgintzarekin zubi lanak berreraiki nahi ditu EEPko zuzendari berriak

Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Desobedientzia praktikatzen

Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


'Geldi euskara zapaltzea!' lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


2025-07-05 | Ikusgela
Joxe Azurmendi ulertzeko gakoak
MULTIMEDIA - erreportajea

Joxe Azurmendi Otaegi euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta da. Etikaren, politikaren, hizkuntzaren filosofiaren, teknikaren, euskal literaturaren eta, orokorrean, filosofiaren gaineko liburu eta artikulu asko plazaratu ditu.

  • Eduki arduraduna: Haritz... [+]

Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


Belarribizi eta ahoprest
MULTIMEDIA - film laburra

Artazuko belarribizi eta ahoprest profilak erakutsi nahi izan dituzte 2025eko Euskaraldiaren harira egindako film labur honetan. Artazu Mañeruibarreko 124 biztanleko herria da, Nafarroako erdialdean kokatua. 

  • Egilea, kamera eta zuzendaria: Oskar Alegria... [+]

Eguneraketa berriak daude
Bi haur Palestinako banderarekin
Aste honetan zenbaki berezia: Genozidioa gelditzeko, Israeli boikot
Herrien arteko elkartasunari gure aletxoa jarri nahi izan diogu. Euskal Herritik, euskaraz, herrien munduaren alde. Geldigaitza dirudien basakeriaren aurrean, duela bi urte bezala, ahotsa altxatzeko beharra sentitu dugu.