Etxeko eta kanpoko elkarrizketak


2009ko abenduaren 27an
Urtzi Urrutikoetxea
Urtzi UrrutikoetxeaIñigo Azkona
Zorion email batzuk eta telefono deiren bat jaso ditut egunotan PKK gerrilari egindako elkarrizketa dela eta. Lan txukuna egin genuela uste dut, auzia interesgarrien zegoen uneetako batean, Turkiako Parlamentua lehen aldiz gatazka kurduaz eztabaidan zegoela. Garrantzitsua da euskaldunok lehen eskuko informazioa izatea, interesgarri zaizkigun lekuetatik (eta interesaren agenda, berri-agentziek eta bestelako hedabide batzuek ezartzen dute, baina geuk ere badaukagu gure agenda propioa izatea, noski). Kazetaritza egiteko –eta tamalez, ordaintzeko– erak nabarmen merkatu dira eta, hedabide handiekiko ageriko desabantailez gain, euskaldunok baditugu abantailak Txetxenian, Kosovon edo Kurdistanen ibilita. Sinpatia handia da, baita Euskal Herriaren berri izateko benetako interesa ere.

Menditik itzuleran Azadiya Welat egunkari kurduko lagunekin bildu nintzen Diyarbakirren. Geroz eta gehiago mintzatu, antzeko egoeran geunden inpresioa barneratuago zeukaten. Egunkaria 2009an bigarrenez itxi berri zieten hilabeterako, eta haren ordezkoa argitaratzen ari ziren. Vedat Kursun argitaratzailea preso dago otsailetik, eta abenduko epaiketa atzeratu diotenez, urtea egingo du –gutxienez– espetxean, hurrengo epaiketa otsailean jarri baitiote. Euskaldunon Egunkariaren kasua aipatu nien, Teresa Toda, Jabier Salutregi eta Egineko beste langileen egoeraz egin genuen berba, eta euren inpresioa indartuz zihoan. Horrelakoetan distantzia pixka bat markatzeko beharra sentitzen dut, Europa mendebaldean gaude gu. Bietan oinarrizkoa da herri gisa aitorpenik izatea, baina hortik aurrera... Espainiako Konstituzioak iragarritako autonomiak gustura hartuko lituzketela esan izan didate kurduek (Kosovon ere, independentzia Milosevicen ondorio dela gogorarazi zidaten: “Eskubideak errespetatuz gero inoiz ez genuen aldarrikatuko”). Nik orduan Eskozia hartu behar dut gogoan, eta pentsatu benetako herrialde demokratikoetan ez lukeela arazorik egon beharko herritarrek etorkizuna hautatu eta estatuek onartzeko.

Europa aberatsetik munduko herrien berri ematera joaten gara, gure txikian badu meriturik. Baina marka da PKKren mendietan gerrilariekin biltzea, Floridako heriotzaren korridorean elkarrizketak egitea, eta Arnaldo Otegi edo Zueran edo Parisko espetxeetan daudenengana ezin iristea. Kartzela kartzela da, ez besterik, baina euskal gatazkan bizitzatik desagerraraztea dakar. Ez dakit kazetariok ere ez ote dugun utzikeriaz jokatzen, Espainiaren ukoa gauza normala balitz legez, saiatu ere saiatu gabe.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude