“Hortaz, heziketaren helburuak –baloreak eta ezagupenak transmititzea– helburu linguistikoekin nahastu gabe, Derrigorrezko Hezkuntzaren bukaeran euskaraz zein gaztelaniaz ahozko eta idatzizko trebetasun nahikoak izatea da, gure ustez, hezkuntzaren lehen helburua. Helburu hori bera ezarri zuen 1990ean Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Lege Organikoak (LOGSEk, hain zuzen ere)”. (2005eko azaroan Larrun-en esanak). Hau idatzi zuenean, Isabel Celaá PSE-EEko bozeramailea zen Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza eta Kultura batzordean. Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergorako curriculum egitasmoak prestatzen ari diren honetan, Kultura sailburuak adierazi du elebitasun orekatua lortu nahi dutela, euskara eta gaztelania parekatu. Ados, euskarak gustura hartuko lituzke gaztelaniak dituen erabilera esparruak, poztuko ginateke euskarak txoko guztietarako tentakulu luzeak izango balitu.
Alabaina, ederki dakigu hizkuntza bataren eta bestearen abiapuntuak ez direla berak, eta irteera puntu beretik atera ez direnak helmugara ez direla batera iritsiko, ez bada bereziki bultzatzen.
Celaáren diskurtsoa, euskara lehenesteari utzi eta gaztelania eta ingelesa indartzea, zilegi litzateke baldin eta helburuekin bat etorriko balitz. Baina nola nahi duzu sinestea zuen helburua dela Derrigorrezko Hezkuntza bukatutakoan ikasleek euskaraz zein gaztelaniaz ahozko eta idatzizko trebetasun nahikoak izatea? Ahaztu al zaizkigu 2005ean Hezkuntza Sailak aurkeztu zituen euskararen B2 maila neurtzeko DBH-4ko ikasleei egindako azterketaren emaitzak?
Zentzugabekeria da helburuak eta bitarteko pausoak aurkako norabidean jartzea.
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...