Historia lezioak pantaila handian

Inglorius Basterds
Inglorius Basterds
Priora tempora, meliora fuere quam nunc sunt” leloari jarraiki, I. Mundu Gerra aurreko Alemaniara, II. Mundu Gerrako Frantzia okupatura, duela 40 urteko Woodstock jaialdira edota 80etako New Yorkera eraman gaituzte Michael Haneke, Quentin Tarantino, Ang Lee eta Lee Daniels zuzendariek. Zine komertzialean ere hainbatetan errepikatzen den joera da: badirudi zinemagileek nahiago dituztela iraganeko istorioak. Historiarekin jolastu egiten dute Ang Leek eta Tarantinok –azken honen proposamen dibertigarriak asmatu eta aldatu egiten ditu gertakariak, gainera–. Hanekek garai bateko ultrakatolizismoa eta errepresioa salatzen ditu, eta Daniels 80ko hamarkadan beltzek –zer esanik ez Harlem ghettoko beltzek– zituzten zailtasunez mintzo da. Ondo dator zenbaitetan historiara jotzea, erantzunak –batzuetan galderak– bilatzeko. Arazoa da oker ematen denean, edo manikeismo, klixe eta eskema sinplifikatuez baliatzen direnean, gaiztoak oso gaiztoak zirelako eta garaileak oso onak.

Horregatik, egungo eredu, pentsamolde eta gertakarien inguruan eztabaidatzen duen zinema mantentzea garrantzitsua da, zailagoa delako ziria sartzea, eta inguruko gertakariek egungo errealitatea ulertzen laguntzen digutelako. Halakorik ikusi dugu Zabaltegi sailean: Huit fois debout filman, gaur-gaurko gaiak jorratu ditu Xabi Moliak: langabezia, krisia, familia eredu berriak, paperik gabeko etorkinak. Ziurrenik, Hollywood ere ariko da krisiari buruzko zer edo zer prestatzen, baina bere estiloan: Madoffen bizitzari buruzko thriller-komedia-drama. Zerbait jokatu nahi?

ASTEKARIA
2009ko irailaren 27a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Zinemaldia
2023-10-02 | Ixone Santamaria
Donostia Zinemaldiak eman duena
Oroituko dugunaz


Sail Ofiziala. 9.eguna | Lehiatu ez diren bi lan
Dantza egiteko unea


Eguneraketa berriak daude